EiTBko euskararen estilo liburu proposamena

EiTBko euskararen estilo liburu proposamena

EiTBko euskararen estilo liburu proposamena

Aurrekoan idatzi nuen artikuluaren karietara, eta bertako iruzkin eta iradokizunak aintzakotzat hartuz, hona hemen EiTBko euskararen estilo liburu proposamen bat.

  1. EiTB Euskal Herriko telebista publikoa da. Euskara bultzatzeko sortu zen eta beraz, berau du lehentasunezko hizkuntza.
  2. EiTBk euskara lehenetsi behar du hizkuntza komunitateari beharrezko ikusgarritasuna emateko. Nola gure hizkuntza berezko duen lehenengo katean, hala bigarrenean,
  3. Kale inkesta, elkarrizketa, erreportaje eta bestelako kazetaritza generoetan, euskaraz dakien orori galderak euskaraz egingo zaizkio soilik. Katea dena delakoa izanik ere.
  4. Erdaretan egindako adierazpen oro euskaraz azpititulatuko da, behar bezalako letra tamainarekin, eta kolore irakurgarriz.
  5. ETB2ko tertulietan euskarari presentzia minimo bat emango zaio: tertulia kideek nahiz telefonoz deitzen dutenek beraien adierazpenak euskaraz egin ahal izango dituzte.

*Eztabaida izan dugu, azpitituluen aldekoen eta bikoizketaren aldekoen artean.

EiTBko euskararen estilo liburu proposamena

Ekaitza bainuontzi batean