EITB digitala Euskaraldian, ez ahobizi, ez belarriprest

EITB digitala Euskaraldian, ez ahobizi, ez belarriprest – 

EITB digitala Euskaraldian, ez ahobizi, ez belarriprest

Euskaraldia ezohikoa izan dugu aurten, analogikotik digitalera zirkunstantziek behartuta eta, beraz, beste urte batzuetako kaleko parte-hartzea txikia izan da benetan, ezin bestean. Euskaraldiak 15 egun ditu, eta euskarak 365: normaltasunez euskaraz bizi ahal izatea alegia, trabarik gabe. Zer berri arlo horretan Euskaraldian euskaraz bizitzeko eskubideaz? Euskarazko poema bat gordetzen zuen 1508-1522ko poema bat agertu da, albiste ederra dudarik gabe, nahiz eta horrek nire eguneroko euskarazko komunikazioa hobetuko ez duen. Tira, Vox izan ezik, edonor poztuko da deskubrimendu horrekin (edo ez?). Gutako gehienek bezala, bitarteko digitalen bidez izan dut poemaren berri, beharbada EITBren webgunearen bitartez.

Zuhurtziaz pentsatu dut presa batean jarri behar izan dutela, eta bizpahiru egunetara-edo (mezua) euskaratuko zutela, lehen orria bederen, Euskaraldian gaude! Erratua ni.

Duela hilabete inguru hasi zen Euskaraldiaren kanpaina, eta EITB izan du haren iragarle nagusietako bat. Itzultzailea naiz, wikigintzan boluntario, eta goizeko irratia ordenagailuz entzuten dut. EITBren webgunera joan naiz, askotan egin ohi dudanez. Besteak beste, Euskaraldia iragartzen zuten neska-mutil dantzariak eta kolore biziak espero nitzakeen bertan, baina trukean zer agertu eta pop-up mezu bat, ia pantaila erdia betez: “en eitb nos preocupa mucho su privacidad” ACEPTO – CONFIGURACIÓN – RECHAZAR”. Hara! Zer da hau? Nire baitarako harrituta eta deseroso. Mezua eldiario.es espainiar egunkarian agertzen den berbera da.

Tira, bizpahiru egun itxaron ditut, zuhurtziaz pentsatuz presa batean jarri behar izan dutela, eta bizpahiru egunetara-edo euskaratuko zutela, lehen orria bederen, Euskaraldian gaude! Erratua ni. Deitu dut Miramonera, ea zer gertatzen den, nabigatzailea eta sistema eragilea euskaraz konfiguratuta ditudala eta, hala ere, mezu (inbaditzaile) hori agertu zaidala. Mezua hartu dit telefonoz bestaldeko emakumeak, baita izena ere. Zain geratu naiz pixka bat, baina ezer berririk ez: mezu berbera, ordenagailu desberdinetan. Erantzunik ez. ACEPTO botoi horrek pozoi tentagarri baten irudi iluna ekarri dit gogora, eta bere horretan utzi dut fitxa irekita, metafora bihurtuta, pantaila erdia “nos importa mucho su privacidad” mezua eta bestean eitb-ren webgunea, Euskaraldiko iragarki koloretsuak ikusgai dituela.

Norbaitek Euskaraldiaren kontraprogramazio digital eraginkor bat egin nahi izan badu korporazio publikotik bertatik, eraginkorra izan da; egin nahi izan ez badu (hori pentsatu nahi dut noski), barne komunikazio arazo latza dute, aldi berean mezu bat eta kontrakoa igorriz.

Euskaraldia aurrera doa, 15 egun pasa, eta EITB webgunera joan naiz (fitxa desberdinetan), eta mezu berbera pantaila ia erdiz: “en eitb nos preocupa mucho su privacidad” ACEPTO – CONFIGURACIÓN – RECHAZAR”. Lagun batek Behatokira bidali du salaketa, nik behar nuenean, baina ez naiz lasai geratu, eta hemen nago, azkenean artikulu bat hobe delakoan. Norbaitek Euskaraldiaren kontraprogramazio digital eraginkor bat egin nahi izan badu korporazio publikotik bertatik, eraginkorra izan da; egin nahi izan ez badu (hau pentsatu nahi dut noski), barne komunikazio arazo latza dute, aldi berean mezu bat eta kontrakoa igorriz. Hori da artea! Zein da benetan EITBk, Euskaraldiaren sustatzaile publikoak, euskaraz bizi nahi dugunoi Euskaraldian de facto helarazi digun mezua (dantzariez eta kantuez aparte)? Niri dagokidanez, ACEPTO – AMORE EMAN (GAME OVER).

EITB digitala Euskaraldian, ez ahobizi, ez belarriprest

Euskal Wikilarien Elkarteko kidea, itzultzailea

3 pentsamendu “EITB digitala Euskaraldian, ez ahobizi, ez belarriprest”-ri buruz

  • Eta oraindik agertzen da mezu koipeztoa!

  • Alderantziz izan balitz, ETB2n euskarazko mezua agertu balitz, aspaldi zegoen zuzenduta… Baina euskarazko katean denak balio du. Programazioari erreparatu besterik ez dago. Gaur bertan, “oholtzan” saioan, lehenik bertso-saioa gordin-gordinik (oso formato “telebistarakoa”), eta horrekin uxatu ez duten publikoa urrunarazteko, bilbainadak españolez beste behin ere. Zuzendari berriak lotsa apurrik badauka, badu lanik…

  • Iñaki Lopez de Luzuriaga 2020-12-06 14:13

    Bai, Gilen, hortxe jarraitzen du, tente eta irmo! Gure artean erdaraz, bai, para entendernos, eso sí estetika euskaldun batekin, a la irlandesa, tú ya sabes. Euskaraldi bete-betean hori da eitb digitalera joan den edozein erabiltzaile euskaldunek aurkitu duena: aurkako mezuen ukabilkada bat aurpegira. “Gehiago, gehiagotan, gehiagorekin” haurrekin, kantuan ahal bada, eta dantzan? Gauza serioetarako, kontuz, en castellano (argitzearren, ni kantaria eta txalapartaria ere banaiz!).