EHBilduko eta EAJko euskaldunen errua da Euskal Herrian larrutan egiteko ezintasuna

jse euskara

Vaya Semanitako edo loriatutako ‘Ocho apellidos vascos‘ filmeko txiste edo trufa bat izan zitekeen, baina ez da. Euskal Herrian larrutan egiteko dagoen ustezko ezintasunaren errua norena den topatu du JSE (Juventudes Socialistas de Euskadi) gazte erakundeak. Eta bestela izan ezin zitekeen gisan: errua euskaldunona da. Tira, apurtxo bat zehazte aldera, EHBilduko eta EAJko euskaldunona. Nazionalista atzerakoiona, edo era gasquiano batean azalduta, baserritarrona. Ikusi zazu zer txiokatu duten burutsuok.

Kosmopaletismoaren adibiderik behinena da honako txioa, zeina euskaraz gaizki idatzia baitagoen, twitter kontu berak euskaraz idatzitako gehientsuenak bezalaxe. Hona hemen tankerako beste txio kolekzio bat.



Euren webgunean irakurri daitekeenez, Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako kanpaina “kondenatzen” dute eta zeharo “sektarioa” iruditzen zaie euskaldunoi hizkuntzaz ez aldatzera deitzea edo euskaraz ez dakienak egin behar duen bakarra, ikastea dela esatea. #Harrapazank.

Ni naiz ala higuingarriak dira sozialistok? Zer iritzi duzu kontuaz?

euskadi no se folla, euskara, euskera, jse, larrutan

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

20 pentsamendu “EHBilduko eta EAJko euskaldunen errua da Euskal Herrian larrutan egiteko ezintasuna”-ri buruz

  • Jode, hauxe bai dela partidu baten deskonposizioa bertatik bertara ikustea. Nola erori liteke hain baju. Benigno Baskaranek ikusi balitu Denis Itsaso zaborrez mozorrotuta eta Azahara edo dena delako hau kontu hauek idazten, ze lotsa pasatuko lukeen. Tokitan geratu da garai bateko PSOE. Negargarria. Etsaiari ere ezin zaio hain espektakulu patetikoa ematea opa.

    • Hiltzen Hil 2015-02-16 22:00

      PSOErenak egin du dagoeneko, abertzaleon arriskua Espainiar alderdi berrietaz gain, etxe barruan dago,bereziki.

  • Errua sobera dakigu feminismoarena dela. Txikitatik martirizatzen dituzte mutikoak: bortxatzaile potentziala direla, ezin duzula emakume bati hitzegin bere baimenik gabe (sic), dantzatu dezakezula baina honela (horrela ez), babosoak sutara, babosoak marrazoetara, babosoak kastratu…

    Gizona (euskalduna batez ere) kriminalizatzearen errua da. Emakume euskaldunak printzesatzat dute euren burua eta ez dute pausorik ematen. Gizonek debekatua dute pausorik ematea.

    Egoera honetan soluzio bakarra feminista denarekin larrua ez jotzea da, ezta hitza zuzentzea ere. Honela jendaila hau ez da erreproduzituko, eta nahi badute kriminalizazioa gelditu beharko dute.

    • enekolizundia 2015-02-16 18:18

      Arrazoi duzu, ederki azaldu dezu arazoa.

    • Hiltzen Hil 2015-02-16 21:57

      Feminismoak soilik ez, euskal gizonezkoon ergelkeriak ere badu zer esan.
      Lehoien ohiturak aztertzen baditugu, lurraldeko eme guztiak Alfa ar bakar batek intseminatzen dituela ohartuko gara, gainontzeko lehoiak bakartuak direlarik. Borrokara aurkezten den lehoi gazteak Alfa erregea irabazten badu, horrek beren kumeak akatuko ditu, emeek ez dute erresistentziarik jarriko, eta, aldiz, euren ipurdia jarriko dute nagusi berriak ugaldu ditzan. Hau da, emakumeak hipergamoak dira, estatus ekonomiko, fisiko edo sozial handiagoko mutilengana jotzen dute normalean, eta gainontzeko gizajoak, jatorrak eta bihotzonekoak izan arren, ez-ikusiak dira horientzat.
      Beste tokietan azkar konturatzen dira lidergoa, konfiantza, gizontasuna, segurtasuna, harrotasuna, kemena eta halako balioak direla neskentzat erakargarri, normala den legez. Hemen, aldiz, 30 urterekin ere jende askok jarraitzen du emakumea idealizatzen, eta horrek feminismoaren zabalkundea baimentzen du

  • Eta emakume bati ederra dela badiozu muturrean ostikada emango dizula eskatzen duten kartelak ere! Beraz, ene feminista orojakitunok: ligatzerakoan zer esango diegu, etikoki egoki eta erakargarria zaigula? existentzialki bere polimaitalea izan nahi dugula gau batez?

    Polita dela gizon itsusi batek badio akosoa da. Polita dela guaperas batek badio, feminazi gaixotiarrena ere heze jartzen da. HIPOKRESIA.

    FEMINISTA EUSKALDUNEKIN EZ LIGATU!
    EZ DIEZAZUTELA ADARRA JO!

  • Ederra Euskal Herrian Euskaraz-ek emandako erantzuna. Argi geratu dadila nortzuk garen askatasunaren aldekoak eta nortzuk inposatzaileak: https://twitter.com/E_H_E

  • Hiltzen Hil 2015-02-17 08:36

    Ahaztu zitzaidan honakoa esatea:

    Patriarkatua ez da posible emakumerik gabe. Patriarkatua onartzen badugu botere guneak gizonezkoen esku dauden gizartea bezala, hori ez da gizonezkoen plan gaizto baten ondorioa, emakumeen hipergamiarena baizik. Hau da, emakumeek duten joera botere handiko gizonak saritzeko (lehoiekin gertatzen den berdina): baliabide ekonomikoak, indar fisikoa, ospea… edozein maila eta girotan, eta hori gertatzen da ere ezker abertzalean: zenbat gaztetxok bukatu ote dute kartzelan euren herriko militantziako neskatxarik gustukoena liluratu nahian auskalo zein ekintzatan parte hartu eta gero? Eta, kontrakoa, zenbat neska militantek bukatu du presoren batekin ezkontzen kalean zegoela kasurik egiten ez zion arren? Prestigioa, ospea, boterea…. Greyren 50 itzalen sekretua hortan datza, liburu kaka-zahar bat ehundaka emakume gaixoren kuleroak bustitzen…. jeje, hipergamia!

  • Jon Intxaurraga

    Inoiz ez nuen sinestuko gaur ere euskararen inguruan hainbeste konplexu egongo zenik.

  • Gooby eta HiltzenHil-ek bete-betean asmatu dute arazoaren muinarekin: euskararen trataerarekin, larrua jotzeko ustezko arazoarekin… BETE-BETEAN! Eskerrik asko argia ematearren bizitza ilun honetan Gooby eta HiltzenHil, zuena ordainezina da!!

    • Ez horregatik. Gero eta gehiago gara autodeterminazio esk(labutzaren)ubidearen eta feminismoaren gezurrak salatzen ditugunak. Plazer bat artaldeari egia azaltzea.

      • Barka, aurreko irukina idatzi dudadean, ahaztu egin zait idatzizko komunikazioan ez dela ironia tonurik antzematen…

        • Badirudi zuk ere ez duzula ironia ulertu. Ironia mode off: Jarraitu ametsetan.

          • Bai, ametsetan bizi naiz, ez zeu bezala, oinak errealitatean atxikita: larrurik jotzen ez dudala, euskal feministen errua; euskara gutxiagotuta dagoela, euskal feministen errua; Euskal Herria herri ukatua dela, euskal feministen errua… Hori gaitasuna zuena, dena lotuta dagoen ideia oker ulertu eta guztiari azalpen bera eta bakarra emateko. Gaitz guztien atzean daude feminismoa eta berau defendatzen duten ema(kume/galdu) eta kolonialistak/kolonizatuak. Amen.
            Okertzeko ausardia hartuko dut eta zuen logika jarraituko dut: Amerikako genozidioa, jatorrizko amerikar feministen errua; naziak judutarrekin akabatzen saiatu zirela, judutar feministen errua; palestinarrak sarraskituak direla, Hamaseko feministen errua…
            En fin, serafin.

          • Orain, idatzi berri zure iruzkina baina “feminismo” ordez “patriarkatu” idatzi 🙂

  • Neu ere horixe ari nintzen pentsatzen, Eneko, bi morroi hauek gure poza eta algara direla aspalditik Zuzeuko txoko honetan. Ordainezina, zinez.

  • Peru Dulantz 2015-02-17 15:03

    “Euskararen erabilera normalizatzearen alde gaude, baina…” Eta baina horren ondoren, diskriminazioa, inposizioa, herritarrak zatitzea eta era horretakoak botatzen dituzte euskarari buruz galdetzen zaienean, beti-beti-beti PSOEkoek eta (erne!) Podemosekoek… Hauekin jai dugu!!

  • Gooby, ez litzaidake burutik ere pasako “feminismo” hitzaren tokian “patriarkatu” jartzea, zentzu gutxi izaten jarraituko bailuke nire arrazoibideak; ni ez nauzu joko horretan eroraraziko. Ez ote zara zu toki/gai/arazo guztietan mamu bera ikusten duzula? Dena feminismo/patriarkatu binomiora murriztu nahi duzula?

    • Arrazoi duzu. Emakumeak gizonaren gainetik jartzea ondo dago. Eta patriarkatua da munduko gaitz guztien errudun. Argia erakutsi didazu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude