É un mondo difficile

É un mondo difficile –

É un mondo difficile
Argazkia: Andrea Piacquadio

Kostata ulertzen da bere epaia euskararen zailtasun izugarrian oinarritu duen epaileak jaso dituen kritika gehienak gaztelaniaz egin izana. Ez zegoen horrelako titular bati ihes egiten uzterik, polemikoa bezain goxoa, hainbat interpretaziori irekia; horietako batzuk grinatsuak.

Jakina, komunikabideei ez zitzaien interesatzen, bitarteko funtzionarioaren kargu-uztea gaitzesteko, autoaren gainerako argudioetan sartzea; eta, egia esanik, horietako batzuk, ordea, sendo samarrak, funtsezkoak, ziren. Adina, langileak egindako ahalegin nabarmena, jarduera horretan emandako ordu-kopuruak justifikatua…

Bai, hainbat arrazoirengatik, guztiak ere oso adierazgarriak, epaile bat lorategi horretan edota beste batzuetan sartzea, kostata, zailtasunez, ulertzen da:

-Izaera juridikoko testu batean hitz hain subjektiboa erabiltzea, gutxienez, eztabaidagarria da, oso ate arriskutsuak irekitzen ditu eta: jar dezagun, «difícil»en ordez, «minoritaria». Demagun zure emaztearen dibortzio eskaera tipo aspergarria, astuna edo itsusia zarela argudiatuz sustatuko zela. Nahiz eta arrazoi osoa izan… 

-Epaia mamitzen duen eta ranking surrealista batekin batera datorren «difícil» horrek zentzua izango luke urrutiko lurralde bateko hizkuntza bati buruz hitz egiten ariko bagina. Txinerazko fonetikaz edo bereberezko ahoskeraz agian esan genezake, baina ez hizkuntza koofizial batez. Epaileak “difícil” horrekin transmititzen duena, gutxienez, urruntasuna da. Demagun Los Angelesko epaile bat gaztelera “very difficult” dela esaten duena.

Langilearen -egoera honek ziur aski bere bizitza oztopatu izan du- azalean jartzen epai pozgarria bada ere, haruntzago joan beharko genuke. Hizkuntza-normalkuntzara iritsi nahi badugu, bere oinarrietatik eraikitzen hasi behar dugu: Administrazioko funtzionariook -hezkuntzakideok bezalaxe- gure herrikideoi bi hizkuntzetan arreta emateko gai izan beharko genuke. 

Baita Epailetza ere. Bai, “difícil”; oso.

En fin.

É un mondo difficile

Irakaslea, idazlea, ikastetxe publiko baten zuzendaria... hurrenkera ez daukat batere argi.

6 pentsamendu “É un mondo difficile”-ri buruz

  • josu naberan 2022-02-05 15:47

    “DIFÍCIL” duk bai euskera
    IDIOTENtzat

    Barka inor offenditzen bada, baina halaxe deitzen zaiek idioma bakar bat baizit ez dakiten monolingueei: IDIOTHES/IDIOTAS (Grekotik jasota)

  • Ez, Josu baina ia ia:
    Etimologikoki, grezieraz “idiota” hitza “bereaz bakarrik ulertzen edo arduratzen zena izendatzeko erabiltzen zen”. Eta ez zuen mespretxuzko ñabardurarik. Bitxia bada ere, idio-ma eta idio-sinkrasia hitz horrekin erroa partekatzen dute.
    https://www.delcastellano.com/etimologia-idiota /

    Baina egia esanik, ongi pentsatuz gero, zuk esan duzuna. Bestearenak, hizkuntzak, adibidez, berdin diola.
    Eskerrik asko zure iruzkinengatik.
    Agur bero bat.

  • Ea norbaitek galdera hauek erantzuten dakien. Badakit euskararen zailtasunarena aitzakia hutsa dela, baina eztabaida subjektiboetatik ihes egin eta obtektiboetara pasatzea ere ez legoke gaizki.
    Euskalduntze munduan dabilen jendeak jakin beharko luke. Besteokin partekatzerik mesedez?
    – 1.295 ordu euskara ikasten eman ondoren, ikasle haietatik ze ehunekok lortzen du 3 perfileko mailara iristea?
    – Galdera bera, baina beste modu batera. Zenbat ordu behar ditu 3. perfila lortzen duten euskara ikasleen %80ak?
    Erantzunen arabera jakin daiteke langile gaixo horrek euskara ikasteko aukerarik izan ez duen eta denbora/aukera gehiago eman behar zaion ala zerbitzua behar bezala emateko gaitasunik ez duen.

  • Ba, bai, Mie. Objektibotasuna beharko genuke “erreza” edo “zaila” esatea neurtu ahal den zerbaitean oinarrituz.
    Portzentai horiek oso esanguratsuak dira.
    Esker anitz zure komentarioagatik.

  • Idatziko bazenu zure mezu hori berriz ere baina euskaraz, izugarri eskertuko genizuke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude