Donostiako Zinemaldian ere euskaraz

Donostiako Zinemaldian ere euskarazDonostian urtero antolatu ohi den Donostiako Zinemaldiaren 63. edizioan ere hizkuntz erabilera neurtzea erabaki du BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, aurreko urteetan egindako azterketari jarraipena eman asmoz.

Asko dira Donostiako Zinemaldian zehar proiektatzen diren filmak eta jarduerak eta azterketa ahalik eta osatuena egiteko herritarren laguntza behar dugu. Egin beharrekoa oso erreza da Zinemaldiak antolatutako edozein jardueretara joateko asmoa baduzu Bageraren webgunean aurkituko duzun fitxa bete eta bagera@bagera.eus helbidera bidali.

Hona hemen iazko azterketaren emaitza.

Donostiako Zinemaldian ere euskaraz

Zer duzu buruan “Donostiako Zinemaldian ere euskaraz”-ri buruz

  • M. Consuelo Unanue 2015-09-22 18:56

    Kaixo lagunok:
    Zinemaldiko aurkezpena telebistan ikusitakoan, haserrea sentitu nuen euskeraren erabilpen kaxkarragatik. Gure hizkuntzak beste duintasuna merezi du edozein kultura ekintzetan, eta lerro hauen bidez eskatzen dizuet Udaleko Euskera arduradunari eskatzeko datorren urterako ekintzetan behar bezalako garrantzia eta duintasuna eman diezaiotela gure hizkuntzari, Europako zaharrenetakoa “bizirik” dagoena, bizirik erabiltzen dugun neurrian. Mundu guztian jakin dezatela badugula hemen gure hizkuntza berezia “Euskera” eta harro gaudela altxor hori zaintzen eta zabaltzen.

    Aurrez eskerrak emanaz agurtzen zaituztet. M.Consuelo Unanue