Donostiako komiki azokan, euskarak tokirik ez

Donostiako komiki azokan, euskarak tokirik ez

Asteburu honetan komiki azoka bat izango ei da Donostian bertan, eta ez naiz gaurdaino enteratu ere egin. Zuk bazenekien?

Donostiako komiki azokan, euskarak tokirik ezComik-D deitzen da azoka, eta E-Gorblog atariari esker izan dut haren berri, Igor Leturiaren bloga baita euskaraz eta komikigintzari buruz jarraitu beharreko bloga. Alta, haserre samar, Leturiak ez du publizitate handirik egin nahi izan Comik-D ekimenaz -zaude pixka bat, eta ulertuko duzu zergatik-. Guk bai ordea, hitz bi esateko bada ere.

Lehen edizioa izango du otsailaren 3tik 5era bitartekoa Salón Internacional de Cómic y Manga de Donostia delakoak, eta bada bertan ekimen ustez interesgarririk; Harriet, Fructuoso, Redondo, Ibarrola edo Berzosaren lanak jasoko dituen “La edad de oro del cómic vasco” erakusketa, esaterako, edo japonierazko lehen hitzak ikasteko tailerra, ez dezaten esan ez gaudenik mundura irekiak.

Ekimenak erakutsiko ez duena, orain arteko zantzu guztien arabera, euskara da, Komiki Azokako Twitter kontua, web ataria eta Facebook orrialdea espainol hutsez daude-eta.

Ez da harritzekoa, Vocento ei dago-eta, modu batean edo bestean, ekimenaren atzean. Komiki azokaren web atarian ez da erakunde publikoetako ikurrik ageri inon, eta badakizu lagun, diru laguntzarik jaso ezean… euskarak presentziarik ez.

Donostiako komiki azokan, euskarak tokirik ez