Dona Dona Katona zikloko lantegietarako gonbidapenak eskuragarri

Dona Dona Katona zikloko lantegietarako gonbidapenak eskuragarri –

Oihanederrek uda honetan etxeko txikienei eta beren familiei zuzendutako eskaintza berezia proposatu du. Dona Dona Katona zikloaren baitan, bi lantegi antolatu ditu iraileko asteazken arratsaldetarako: irailaren 2an, Makedo. Kartoiarekin sortzeko tailerra eta irailaren 9an, berriz, Bitxigintza eta osagarriak sortzeko tailerra. Bi lantegiak Txatxilipurdi Elkarteko kideek gidatuko dituzte. Uztailaren 20tik aurrera irekiko da gonbidapenak eskuratzeko aukera.

Dona Dona Katona zikloko lantegietarako gonbidapenak eskuragarriDona Dona Katona zikloa bueltan da. Oraingo honetan Arrasateko Txatxilipurdi Elkarteak familiartean jolastu eta sortzeko bi tailer ekarriko ditu Oihanederrera: lehenengoa, Makedo. Kartoiarekin sortzeko tailerra, eta bigarrena, Bitxigintza eta osagarri tailerra. Iraileko lehen bi asteazkenetan egingo diren saio hauetan gurasoen eta seme-alaben artean euskararen erabilera sustatu nahi da. Bi saioek 2 orduko iraupena izango dute, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta 5 urtetik aurrerako umeei eta beren familiei zuzendutako lantegiak dira.

Irailaren 2an Makedoren munduan murgiltzeko parada izango dute izena eman dutenek: kartoiak erabilita, torloju eta erreminta ezberdinen bidez, jolasteko lekuak eta irudimenak uzten dien edozer eraikitzeko aukera izango dute.

Irailaren 9ko lantegiaren kasuan, egurra eta fieltroa material nagusitzat harturik, osagarri eta bitxi ezberdinak sortzeko aukera izango dute haurrek eta nagusiek: eskumuturrekoak, lepokoak, eraztunak e.a.

Doako ekintzak dira biak ala biak, baina parte-hartzaile kopuru mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko gure webgunean.

.

GONBIDAPENAK eskatzeko oharrak:

  • Tailerretako BATEAN BAKARRIK eman daiteke izena. Bigarren tailerrean parte hartu nahi izanez gero, itxaron zerrendan geratuko dira interesdunak; leku librerik egongo balitz, kontuan hartuko da bere izen-ematea.
  • Lagun bakoitzak 2 GONBIDAPEN BAKARRIK eskatu ditzake (umeenak). Nagusiak umeekin etorriko dira, gonbidapenik gabe.

.

 

GONBIDAPENAK ESKATZEKO MODUAK ETA EPEAK:
Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira, uztailaren 20tik aurrera:

  • Bibe plataforman
  • oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita
  • Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara.

*Gonbidapenak agortu arte, edo emanaldi egunera arte.

.

SEGURTASUN NEURRIAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 15 minutu lehenago etortzea gomendatzen da, momentuko ilarak ekiditeko eta segurtasun neurriak behar bezala bete ahal izateko.

Dona Dona Katona zikloko lantegietarako gonbidapenak eskuragarri