Doan

Doan –

1981ean AEK-k euskara ikastearen doakotasuna aldarrikatzen zuen (datua Zeinek esango zigun ikerketa-liburu ezin interesgarritik hartu dut, aurrerantzean ikerketa bera ekarriko dut blogera, sakon). 2022ko Korrikan ere aldarrikapen nagusi hori izan du AEK-k, 40 urte baino gehiago pasa diren arren.

DoanTesia egiten ari nintzenean, hainbat pertsona elkarrizketatu nuen. Horietako batek, artez eta zehatz, esaten zidan euskararen aldeko borrokak erradikaltasun handiagoa behar duela. Eta nik esan nion ea gehiago zehazterik zuen, ea zein borroka izan zitekeen oraingoak baino erradikalago. Eta artez erantzun zidan: euskara ikastearen doakotasunaren aldeko borroka zela berak orain eta hemen ikusten zuen borrokarik erradikalena. Niri zer pentsatua eman zidan horrek (eta urte batzuk pasatu diren arren, oraindik ondo gogoan dut hark esandakoa, bistan denez) eta zer pentsatua ematen jarraitzen dit.

Iruditzen zait doakotasuna borroka erradikala dela, ezinbestekoa ere bai. Baina uste dut euskaltegiek (edo helduen euskalduntzeak, gurago bada) bestelako arazoak ere badituztela: irakasteko metodologietatik ikasleen motibaziora, eta tartean beste hainbat. Hala ere, bai, doan, doan eta doan ikasi beharko litzateke euskara. Gaur eta hemen.

1981ean AEK-k euskara ikastearen doakotasuna aldarrikatzen zuen

Zer duzu buruan “Doan”-ri buruz

  • josu naberan 2022-05-11 10:46

    Txerra, ados doakotasun premiazkoaz.

    Azkenean, HABE Institutu gubernamental dirutsuaren erasoari ezin erantzun AEKak, noski, eta diruak irabazi zuen beste behin. Lege “natural” indarrezkoz, darwinianoz… ezen ez justu lege naturalez.

    Eta orduko metodologia bikaina era alboratu egin behar, eta “dagoen egoerara” egokitu behar izan du, eta hortik hasierakoak ez ziren beste motibazio batzuetan oinarritu (motibazio “akademikoatan” gehienbat, hots, HABEk ezarritakoetan).

    Baina orain bada jendea AEKan lehengo Metodologia Komunikaziozko eta Kulturgintzakoa berreskuratu nahi duena.

    Horretaz izanen diagu jardunaldi bat datorren hilean, ekainaren azkenetan. Jo ta ke irabazi arte.