Disneyren ekoizpenak euskaraz eskaintzeko eskatu dute Legebiltzarrean

Disneyren ekoizpenak euskaraz eskaintzeko eskatu dute Legebiltzarrean –

Disney+ Euskaraz plataformako ordezkari Alex Aginagaldek haur euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzeko aldarria egin zuen atzo Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol batzordearen aurrean, ekimenak jasotako 5.500 sinaduren babesarekin. Haurtzaroko aisialdiak helduaroko hizkuntza ohituretan duen eragina nabarmendu zuen.

Disneyren ekoizpenak euskaraz eskaintzeko eskatu dute Legebiltzarrean

Donostiako guraso euskaldun eta euskaltzale talde batek Disney+ Euskaraz egitasmoa sortu zuen iragan azaroan, haur euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatze aldera, EAEko, Nafarroako eta Ipar euskal Herriko agintariei plataformarekin harremanetan jar daitezen eskatzeko. Katalunian katalanez jartzea lortu zutela ikusita, sinadura bilketa abiatu zuten, eta jasotako babesaren bidez, agerraldia egin zuen atzo Aginagaldek Legebiltzarrean.

Hamaika datu eskaini zituen eskaeraren arrazoiak argitzeko. Euskaldunen %47k ordainpeko plataformak kontsumitzen dituzte egun, eta haietan ez dago ia euskarazko edukirik: Filmin plataformaren euskarazko azpi-kanalean 40 pelikula topa daitezke, Netflixen euskarazko bi film daude, Amazon Primen Videon bakarra, eta bakar bat ere ez HBOn eta Disney+n. Azken honek, hain zuzen, haurrei zuzendutako 500 filmez eta 3.000 seriez osatutako katalogoa du, eta bertan ikusgai dauden hainbat lan bere garaian euskaraz bikoiztu baziren ere, bertsioa ez dago eskuragai.

Horren aurrean, ikerketa soziolinguistikoen ondorioak azaleratu zituen Aginagaldek, haurtzaroko aisialdiak berebiziko eragina baitu helduaroko hizkuntza ohituretan. Orain bi hamarkada ez bezala, haur euskaldunen erreferenteak erdaldunak dira egun, eta erakunde publikoen ardura da hizkuntza eskubideak bermatzea.

Horregatik, “agertoki osasuntsuago bat” lortzeko, haurrei zuzendutako filmen estreinaldiak euskaraz izateko eskatu dute, eta Disney + plataformaren funtzionamendua eta estreinaldi berri guztiak euskaraz egotea. EAEko ekoiztetxeei haurrentzako lanak zinemetan euskaraz estreinatzeko eskatzen zaien eran, kanpoko enpresei era baldintza bera jarri beharko litzaiekela uste dute.

Bada, Legebiltzarreko ordezkarien aburuz, Jaurlaritzak egin ditu saiakerak Disneyrekin egoteko, baina “ez dago interes handirik haien partetik”. PSEk eta Elkarrekin Podemosek, aldiz, EiTBn ekoizpen propioak sustatzearen alde egin dute.

Disneyren ekoizpenak euskaraz eskaintzeko eskatu dute Legebiltzarrean

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude