Diasporaren Gutunen VII. Literatura Lehiaketa

Diasporaren Gutunen VII. Literatura Lehiaketa –

Diasporaren Gutunen VII. Literatura LehiaketaValentziako Euskal Etxeak, Diasporaren Gutunen VII. Literatura Lehiaketa antolatzen du. Valentziako Euskal Etxearen lehentasunetako bat euskararen sustapena eta zabalkuntza da. Alde batetik, gure ikasleen motibazioa bultzatzeko, eta bestetik munduko euskal komunitatera begiratzeko. Parte hartzeko bi modu desberdin sortu ditugu.

Aurreko urteetan harrera ederra jaso genuen munduko izkin desberdinetatik, eta aurten ere parte hartu nahi duenari gonbitea luzatzen diogu, nongoa den kontutan hartu gabe. Dudarik gabe saririk onena zuen lanak izango dira. Horren truk literatura ale bitxia jasoko du irabazleak. Animatu gure proiektu honen parte izatera!

Euskal Herrian Euskaraz!

Diasporaren Gutunen VII. Literatura Lehiaketa

Hona hemen oinarriak:

1. Gutunak euskaraz (edozein euskalki onartzen da). Bestalde, ez dira onartuko beste lehiaketetan sarituak edo argitaratuak izandako gutunak.

2. Luzera, gehienez, 2 orrialdekoa izango da; lerro bitartekoen espazioa 1,5a eta letrak Arial 12 neurria izan behar dute. Gaia askea da baina kontutan izan gutun formatua izan behar duela.

3. Txapelketa honek 2 kategoria izango ditu:

A.- Euskara ikasten ari diren pertsoneentzat

B.- Euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat

4. Lanak posta elektroniko bidez bidaliko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira baita ere.

5. Idazlanak gurelehiaketak@gmail.com posta elektronikora bidaliko dira eta gaian: “Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa” jarriko da. Lanak posta bidez bidali daitezke ere, hurrengo helbidera: Euskal Etxea València, Carrer del Peu de la Creu, 8, 46001 València. Aurkezteko epea 2020ko Urtarrilaren 24an amaituko da.

6. Epaimahaia Valentzian euskal kulturaren ordezkariak diren pertsonez osatua egongo da, Euskal Etxeko kideak guztia.

7. Epaimahaiaren irizpidea apelaezina izango da eta saria, bere 2 kategorietan, hutsik gera daiteke. Lehiaketaren antolatzaileak literatura lehiaketan aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea jasotzen du.

8. Saria Liburu eta ikus-entzunezko material-sorta euskaraz izango da, bi modalitateetan.

9. Sarien emanaldia Literatura Gala-Afarian izango da. Euskal Etxearen egoitzan. Urtarrilaren 31an.

10 .Lehiaketan parte hartzeak zuzenean oinarrien onarpena dakar.

11. Irabazten ez duten lanak suntsituak izango dira. Irabazten duen gutunek lehiaketaren batzorde antolatzeailearen esku geratuko dira.

Diasporaren Gutunen VII. Literatura Lehiaketa

Diasporaren Gutunen VII. Literatura Lehiaketa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude