Diasporaren Gutunen VI. Literatura Lehiaketa

Diasporaren Gutunen VI. Literatura Lehiaketa –

Diasporaren Gutunen VI. Literatura LehiaketaEuskaltzaleok eta Laurak bat, Valentziako Euskal Etxeek seigarren aldiz, Diasporaren Gutunen VI. Literatura Lehiaketa antolatuko dugu ikasturte honetan. Valentziako Euskal Etxeen lehentasunen bat euskara hizkuntzaren sustapena eta zabalkuntza da. Alde batetik, gure ikasleen motibazioa bultzatu nahian, eta beste aldetik munduko euskal komunitatea begira, parte hartzeko bi modu desberdinak sortu ditugu.

Aurreko urteetan harrera ederra jaso genuen munduko izkin desberdineetatik, eta aurten ere nahiko genuke gonbidapena egin parte hartu nahi duenari, ez du inporta nondik etortzen den. Dudarik gabe saririk hoberena zuen lanak izango dira. Horren truke, zuetako norbait literaturaren ale bitxiak jasoko du irabazlea. Animatu gure proiektu honen partea izateko!

Anima zaitezte parte hartzeko…

Euskal Herrian Euskaraz!

Diasporaren Gutunen VI. Literatura Lehiaketa

Hona hemen oinarriak:

 1. Lehiaketa honen gutunak euskaraz (edozein euskalki onartzen da) Bestaldetik, ez dira onartuko beste lehiaketetan sarituak edo argitaratuak izandako gutunak.

2. Luzera, gehienez, 2 horrialdekoa izango da; lerro bitartekoen espazioa 1,5a eta letra Arial, 12 neurria izan behar du. Gai askea da baina kontutan izan gutun formatua izan behar duela.

3. Txapelketa honek 2 kategoria izango ditu:

A.- Euskara ikasten ari diren pertsoneentzat

B.- Euskara normaltasun osoz erabiltzen duten euskaldunentzat

4. Lanak posta elektronikaren bidez bidaliko dira izenburu edo lelo batekin. Mezuan, kategoria, izen abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira baita ere.

5. Idazlanak gurelehiaketak@gmail.com posta elektronikora bidaliko dira eta gaian: “Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa” jarriko da. Lanak posta bidez bidali daitezke ere. Hurrengo helbidetara: Laurak Bat (C/ Peu de la Creu 8, 46001 València) eta Racó de la Corbella (C/ Maldonado 46, Baixos 46001, València). Aurkezteko epea 2019ko Urtarrilaren 20an amaituko da.

6. Epaimahaia Valentzian euskal kulturaren ordezkariak diren pertsonek, Euskaltzaleok Euskal Etxea eta Laurak Bat Centro Vasco Navarroen partaideez osatuta egongo da.

7. Epaimahaiaren irizpidea apelezina izango da eta saria, bere 2 kategorietan, hutsik gera daiteke. Lehiaketaren antolatzaileak literatura lehiaketan aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea jasotzen du.

8. Saria Liburu eta ikus-entzunezko material-sorta euskaraz izango da, bi modalitateetan.

9.Sarien emanaldia Literatura Gala-Afarian izango da, Laurak Bat  elkartearen egoitzan, (C/ Peu de la Creu 8, Velluters) Urtarrilaren 25an.

10.Lehiaketan parte hartzeak zuzenean oinarrien onarpena dakar.

11.Irabazten ez duten lanak suntzituak izango dira. Irabazten duen gutunek lehiaketaren batzorde antolatzeailearen esku geratuko dira.

 

www.euskaltzaleok.net

Diasporaren Gutunen VI. Literatura Lehiaketa