dentzat

dentzat – 

Iesus Christen ministre naicençát Gentilac baithan, emplegatzen naicela Iaincoaren Euangelio sainduan, Gentilén oblationea placént dençát, Spiritu sainduaz sanctificaturic.
Rom 15:16 Leiçarraga

dentzat

naizentzat = izan nadin(tzat)

dentzat = izan dadin(tzat)

Subjunktivo bereziak erabiltzen ditu Leiçarragak bere obretan.

Argi dago, subjunktivoa sortu dela euskaraz indicativoko aditzak moldatuaz.

dentzat

NAFFARRERA

21 pentsamendu “dentzat”-ri buruz

  • Uste dut hau ez duela inork ere esan orain arte.
    Oker egon nindaiteke, hala ere.

  • NAGI eta NADI

    Hasierako esannahiak:

    euskaldun nagi = euskaldun egiten nau
    euskaldun nadi = euskaldun egiten naiz

    Adeitsuki

  • Iraganaldian aoristo (indefinitua) zentzua zeukaten hasieran:

    Forma luzeak:

    euskaldun nindagien
    euskaldun nindadin

    Forma laburrak:

    euskaldun nengien
    euskaldun nendin

    Esannahiak:

    nengien = egin ninduen
    nendin = egin nintzen

    Adeitasunez

  • nagi + ke = nagike = naike
    nadi + ke = nadite(ke) = naite(ke)

    euskaldun naike: puede hacerme euscaldun
    euskaldun naite(ke): puedo hacerme euscaldun

    Bigarren kasu honetan Elkanoko Lizarragak NAIKE erabiltzen du normal normal.

    Adeitsuki

  • Eztuçuela vste ecen baquearen eçartera, ethorri naicela lurrera: eznaiz ethorri baquearen eçartera, baina ezpataren.
    Mt 10:34 Leiçarraga

    eçartera = eçarcera

    eztuçuela vste = ez duçuela uste

    Hemen ere indikativoa subjunktivo modura erabilia. Egun:

    ez dezazuela uste ukan
    edota
    ez ezazue uste ukan

    Ikus adiskide on batek prestaturiko irudiau:

    https://www.dropbox.com/s/km668o172baw60h/ez%20du%C3%A7uela%20uste.jpg?dl=0

  • josu naberan 2022-06-13 20:13

    Diozun hori garrantzitsua da, zinez, tokaide.

    Ene aditz-etimologian ere egokiro aski adierazten duk:

    NADIN (transivoa/iragangaitza) ene nahasmena zuzenduta.
    *NA-eiñ-en-DUI–>–>NA-eu-DIN–>NADI(n)

    NAGI (intransitivoa/iragankorra)
    *NA-eiñ-en-EGIN–>–>NA-eu-GIN–>NAGI(n)

    Cf. eiñ-en = EU

  • transitivo eta intransitivo, bata bercearen ordez eçarri duçu.

  • josu naberan 2022-06-13 22:07

    hala dok, oraindik Valentziako PAPA-LUNAn

    NADI “intransivo (iragangaitza)
    NAGI “transitivo (iragankorra)

  • Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, misericordién Aita eta consolatione guciaren Iaincoa,
    2 Cor 1:3 Leiçarraga

    laudatu = bedeincatu

    laudatu dela = laudatua izan dadila, laudatua biz, laudatua izan bedi

    Hemen ere orainaldia subjunktivo modura erabilirik.

    DENA DELA esaten dugunean bezala.

    Adeitsuki

  • josu naberan 2022-06-14 09:01

    NAGI

    barka, ez duk

    NAGI *NA-EIÑ-EN-EGIN, baizik *NA-EIÑ-EN-GAI–>
    –>–>NA-EU-GAI–>–>NAGI

    Beraz, erreferentzia GAIA dok egiñaren emaitza, “ekai/gai, dagoena, the matter”

  • nagi = na + gi

    na = naiz / nago
    gi = egin aditzaren erroa

    nadi = na + di

    na = naiz
    di = edin aditzaren erroa

    nadi = estoy hecho por mí mismo
    nagi = estoy siendo hecho por alguien

    Eta halaber, nator, nabil, nakar, narama…

    Hasierako NA hori NAIZ laburtua baino ez da.

    Jatorriz euskal aditz guztiak pasivoak dira. Adibidez:

    nakarzu = soy traído por ti, estoy siendo traído por ti, o sea, me traes

    Iraganaldian NA horren ordez NIN (hau da, NINtzen laburtua)

    nindagien = nengien
    nindadin = nendin
    nindatorren = nentorren
    nindakarren = nenkarren

    Iraganaldia orainaldia tartekaturik lortzen da:

    ninDAKARzun = era traído por ti, estaba siendo traído por ti, o sea, me traías

    Adeitsuki

  • na eiñ en gai
    na eu gai
    nagi

    Eta cer da NA? edo NIN/NEN iraganaldikoa?

    eGIn honek GAI-rekin erlazionaturik dagoela uler nezake.
    eiñ en horiek arrastorik utzi gabe desagertzen dira?

    NA + GI errazagoa da: estoy hecho, soy materia

    Adeitsuki

  • Guciagatic-ere certara heldu içan baicara, hartan regla ber-batez ebil gaitecen, eta garen sendimendu ber-batetaco. Anayeác, çareten gogo batez ene imitaçale, eta consideraitzaçue hala dabiltzanac, nola gu baiquaituçue exemplutan.
    Phil 3:16?-?17 Leiçarraga

    GAREN = izan gaitezen
    ZARETEN = izan zaitezte

    Bada, nola Eliçá baita Christen suiet, hala emazteac-ere diraden bere senharrén suiet gauça gucietan.
    Ephes 5:24 Leiçarraga

    DIRADEN = izan daitezen

    Bada hec retiratu eta, huná, Iaunaren Aingueruä aguertzen çayó Iosephi, dioela, Iaiquiric har itzac haourtchoa eta haren ama, eta ihes eguic Egyptera: eta aicén han nic darraqueadano: ecen Herodesec bilhaturen dic haourtchoa hiltzeco.
    Mt 2:13 Leiçarraga

    aicén = haizen
    HAIZEN = izan hadi

    gara, zarete, dirade eta haiz, lauak subjunktivo / imperativo esannahiarekin.
    Bukaerako -eN partikulaz baliaturik.

    Adeitasunez

  • Erka:

    DA – ZEN

    DAdi – ZEdiN
    DAgi – ZEgiEN
    DAtor – ZEtorrEN
    DAbil – ZEbilEN
    DAkar – ZEkarrEN

    ZEN barnean erroa tartekatzea besterik ez. Bizkaian Z- hori maiz desagertzen da.

    Adeitsuki

  • RS 1596: 158.

    Ezavn adi ta ajate ondo bici,

    ‘Conocete y seras de bien
    biuir’;

    Bizkaieraz seguraski.

    Eçagun hadi eta haiçate ondo vici
    Ezagun hadi eta haizate ondo bizi

    Conócete y serás de bien vivir

    = eta ondo biziko haizateke
    y (probablemente) vivirás bien

    Adeitsuki

  • 240. Yre ydeaz ezcoadi ta aja ondo veti,
    ‘Casa con tu ygual y seras siempre bien’

    Hire (k)ideaz ezkon hadi eta haiza ondo beti.

    haiza = haizate = haizateke

    Adeitsuki

  • Ecen beharra guenduen halaco Sacrificadore subiranobat guenduen, saindua, innocenta, macularic gabea, bekatoretaric separatua, ceruäc baino gorago altchatua:
    Heb 7:26 Leiçarraga

    Bi GENDUEN. Berdinak itxuraz eta desberdinak zentzuz:
    Lehena indicativocoa da (teníamos),
    bigarrena, ordea, subjunktivokoa (tuvieramos). Hau da, “ukan genezan” esan bagendu bezala.

    Adeitsuki

  • Eta gueldituric Iesusec dei citzan, eta erran ceçan, Cer nahi duçue daguiçuedan?
    Mt 20:32 Leiçarraga

    Eta harc erran ciecén, Cer nahi duçue daguiçuedan?
    Mc 10:36 Leiçarraga

    DAGIZUEDAN: os haga

    DAGIZUET: os hago

    Akademiak: DEGIZUET

    Tarteko G hori galtzen ohi da:

    dagizuedan
    = daizuedan
    = degizuedan
    = deizuedan

    Orotariko eta orotarako euskaran “diezazuedan” bezain on eta erabilgarri kasu guztietan.

    Adeitsuki

  • josu naberan 2022-06-14 18:57

    “eiñ-en” egitura EU bihurtzen da, baina baita “M edo “V” edo
    “B” (iberierakoa)

    Iberieran arruntki gertatzen dok halakorik, eta orduan dieresi marka batez seinalatzen zitean,

    adibidez AR´, ARA (lurraldea) adierazteko
    IR´ , IRA (era) adierazteko.

  • DAKIO + KE

    Edo cein da reguea berce regue baten contra batailla emaitera abiatzen dena, lehen iarriric consultatzen eztuen, eya hamar millarequin aitzinera ilki ahal daquidionez, hoguey millarequin haren contra ethorten denari?
    Luc 14:31 Leiçarraga

    DAKIOKE adieraztekotz, Leiçarragac DAKIDIO (daquidio) erabili çuen. DI sarturik KI eta O artean.
    Literaturan DAKIKEO eta DAKIDIKEO modukoak ere erabiliak izan dira.

    Adeitsuki

  • Diotsa Simon Pierrisec, Iauna, norat ioaiten aiz? Ihardets cieçón Iesusec, Norat ni ioaiten bainaiz, ecin orain iarreiqui aquidit: baina iarreiquiren atzait guero. Diotsa Pierrisec, Iauna, ceren ecin iarreiqui naquidic orain? neure arima hiregatic eçarriren diát.
    Joan 13:36?-?37 Leiçarraga

    Le dijo Simón Pedro: Señor, ¿a dónde vas? Jesús le respondió: A donde yo voy, no me puedes seguir ahora; mas me seguirás después. Le dijo Pedro: Señor, ¿por qué no te puedo seguir ahora? Mi vida pondré por ti.
    S. Juan 13:36?-?37 RVR1960

    aquidit = haquidit (hakidake)
    naquidic (nakiake)

    EDIN nor-nori + KE
    KE beharrean DI erabilcen du Leiçarragac

    dakioke erraitecotz, daquiQUEo gabe, daquiDIo.
    Batueraz: dakioke

    EGUIN aditzean beçala:

    dagioke erraitecotz, daguiQUEo gabe, daiDIo (daguidio).
    Batueraz: degioke (onhartu gabe dago oraino).

    Bai EDINeco daquidio, bai EGUIN aditzeco daguidio / daidio adizquiec QUE particula harcen ahal dute:

    daquidio = daquidiqueo / daquidioque (dakioke)
    daidio = daidiqueo / daidioque (degioke)

    Adeitsuqui

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude