2019-04-05: Deierriko Euskararen Ordenantzak UPNren oldarraldiari ia osorik eutsi zion

Deierriko Euskararen Ordenantzak UPNren oldarraldiari ia osorik eutsi zion –

Deierriko Euskararen Ordenantzak UPNren oldarraldiari ia osorik eutsi zion2019-04-05: Deierriko Udaleko Euskararen Ordenantza hein batean baliogabetu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Ebazpena agertu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

2018ko ekainaren 14an hartu zuen erabakia Nafarroako Administrazio Auzitegiak.

UPN alderdiak jarritako gora jotzeko helegitearen ondorioz, baliogabetutako artikuluak:

– 8.1 artikuluan, “idatziz Udalari euskaraz egiten diotenei hizkuntza horretan berean emanen zaie erantzuna”.

– 12.3b) artikuluan, “Delako jarduera oinarritzen bada hizkuntza baten ahozko erabileran batez ere (hitzaldiak, antzerkia, poesia, ikus-entzunezkoak, etab.), hura azaltzeko elementuetan, hala nola esku programetan eta katalogoetan, jarduera zein hizkuntzatan eginen den, hori erabiliko da”.

Deierri Lizarrako merindadean dago. 2008tik eremu mistoan dago (Euskararen Legeak ezarritako eremuen arabera). 1.517 biztanle zituen 2014. urtean. Kontzeju asko biltzen ditu bere baitan.

.

Ondorioa

Eremu mistoko Euskararen Ordenantzak onartzen hasi zirenean, antzeko edukia zuten denek (% 80-90ean). Euskara meritu moduan puntuatzeko garaian ezberdintzen ziren batez ere. Hain zuzen ere, hor alderdien irizpideak sartzen ziren. Gainontzeko edukia euskara teknikariek prestatatukoa zen.

Baliogabetutako artikulu hauek Ordenantzen eredu estandarrean nahiko ohikoak ziren. Hau da, inoiz ez zuten problema handirik sortarazi.

Lauko Gobernuaren 103/2017 Foru Dekretuaren ondorioz, euskarazko eskaerei euskarazko erantzuna ematea ilegal bihurtu da. Hortik dator Nafarroako Administrazio Auzitegiaren erabaki hori. Lauko Gobernuaren oso ekarpen eskasa izan zen hori, UPNren garaiko Dekretuak hobeak baitziren horri dagokionez.

12.3b) artikulua baliogabetzeko arrazoia ez dakigu, baina ziur aski izanen da zenbait kasutan gaztelaniaren presentzia desagertzen dela (bide batez, askoz kasu gehiagotan, euskararen presentzia).

Euskararen erabilpena mugatzeko gehiago zen artikulu hori, beste ezertarako baino. Agian baliteke asmo maltzurrez egindako baliogabetze honek ondorio positiboak izatea.

UPNk ia dena errekurritu zuen, argudio politikoekin argudio juridikoekin baino gehiago. Euskararen Ordenantzen eredu estandarrak gainditu du ia osorik erasoa.

Lauko Gobernuaren Dekretu berriaren laguntza izan ez balu, are gehiago izanen zen UPNren porrota.

Deierriko Euskararen Ordenantzak UPNren oldarraldiari ia osorik eutsi zion

Administrazioan Euskaraz Taldea