5 pentsamendu “daiteno”-ri buruz

  • Eta menditic iausten ciradela, mana citzan Iesusec, cioela, Nehori ezterroçuela visionea, guiçonaren Semea hiletaric resuscita daiteno.
    Mattheo 17:9 Leiçarraga

    ezterroçuela
    = no le digáis

    resuscita daiteno =
    hasta que resucite

    DAITE hau DADI + KE besterik ez da.

    dadi + ke = daite = daiteke

    Hala ere, daite honek dadi eta daiteke adizkien arteko zerbait dela ematen du, zeren bizkaieraz daite baita dadi esateko ohiko forma. Eta pluralean ere:

    dadiz + te = daitez

    baitugu.

    Hemendik aurrera TE eta KE biak particula modura tratatuko ditugu, askotan elkarrekin agertzen direnarren

    Adibidez:
    litz + te = litzate
    litz + ke = litzake
    litz + te + ke = litzateke

    Adeitsuki

  • Aurrekoan hauxe ikusi dugu:

    ezterroçuela
    = no le digáis

    Hemen, ordea, NORI gabeko adizki berbera:

    Gueçurric ezterraçuela batac bercearen contra, eraunciric guiçon çaharra bere eguitatequin,
    Col 3:9 Leiçarraga

    ezterraçuela
    = no digáis

    DERRAZUE (zuek hura)
    eta
    DERROZUE (zuek hura hari)

    orainaldiko forma dadukate,

    DAGIZUE
    eta
    DEGIOZUE

    bezala, baina esannahi aldetik “etorkizun” kutsua dadukate adizkiok.
    Honexegatik, hain zuzen ere, subjunktivo modura erabiltzen dira maizenik.

    Adeitsuki

  • Baina Christ aguer dadinean cein baita gure vicia, orduan çuec-ere aguerturen çarete gloriatan.
    Col 3:4 Leiçarraga

    aguer dadinean = cuando aparezca

    Etchehandik egindako itzulpen bikainean:

    Kristo, zuen bizia, agertuko denean, orduan harekin aintzatsu agertuko zirezte zuek ere.

    ager dadinean = agertuko denean

    Subjunctivoa eta geroaldia oso hurbil daude, behin baino gehiagotan ikusi ahal ukan dugunez.

    Adeitsuki

  • Gauça hunetan Iaincoac abundosquiago promesseco herederoey bere conseilluaren fermetate mutha ecin daitequena eracutsi nahiz, iuramenduz seguratu vkan du:
    He 6:17 Leiçarraga

    Ecen etzarete ethorri escuz hunqui ahal daitequeen mendi batetara, ez erratzen den sura, ez haice buhumbara, ez lanhora eta tempestatera,
    He 12:18 Leiçarraga

    Ecen etzarete ethorri escuz hunqui ahal daitequeen mendi batetara, ez erratzen den sura, ez haice buhumbara, ez lanhora eta tempestatera,

    He 12:18? Leiçarraga

    Hunegatic higui ecin daitequeen resumá hartzen dugularic, daducagun gratiá, ceinez hala cerbitza baiteçaquegu Iaincoa non haren gogaraco baiquirate, reuerentiarequin eta beldurrequin.
    He 12:28 Leiçarraga

    (AHAL) DAITEKE
    = se puede (mutar, tocar, mover…)

    EZIN DAITEKE
    = no se puede (mutar, tocar, mover…)

    Leiçarragac obretan gutitan agertzen da DAITEQUE adizkia. Generalean DAITE ikusten dugu, zeinak baitu edo DAITEKEren esannahi berdina, edo batzuetan DADI oinarrizkoaren baliokide baita.

    dadi + te = daite
    daite + ke = daiteke

    Adeitsuki

  • Ecen Iaincoac eçarri dic hayén bihotzetan, eguin deçaten harc placer duena, eta consenti ditecen, eta eman dieçoten bere resumá bestiari Iaincoaren hitzac compli daitezqueno.
    Ap 17:17 Leiçarraga

    Iaincoaren hitzac compli daitezqueno
    = hasta que se cumplan las palabras de Dios

    daitezqueno = daitezkeeno

    Kasu honetan eta KE partikula eraman arren:
    daitezkeeno = daitezeno

    Adeitsuki

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude