daiteno
daiteno –
Eta menditic iausten ciradela, mana citzan Iesusec, cioela, Nehori ezterroçuela visionea, guiçonaren Semea hiletaric resuscita daiteno.
Mattheo 17:9 Leiçarraga
daiteno
daiteno –
Eta menditic iausten ciradela, mana citzan Iesusec, cioela, Nehori ezterroçuela visionea, guiçonaren Semea hiletaric resuscita daiteno.
Mattheo 17:9 Leiçarraga
daiteno
Eta menditic iausten ciradela, mana citzan Iesusec, cioela, Nehori ezterroçuela visionea, guiçonaren Semea hiletaric resuscita daiteno.
Mattheo 17:9 Leiçarraga
ezterroçuela
= no le digáis
resuscita daiteno =
hasta que resucite
DAITE hau DADI + KE besterik ez da.
dadi + ke = daite = daiteke
Hala ere, daite honek dadi eta daiteke adizkien arteko zerbait dela ematen du, zeren bizkaieraz daite baita dadi esateko ohiko forma. Eta pluralean ere:
dadiz + te = daitez
baitugu.
Hemendik aurrera TE eta KE biak particula modura tratatuko ditugu, askotan elkarrekin agertzen direnarren
Adibidez:
litz + te = litzate
litz + ke = litzake
litz + te + ke = litzateke
Adeitsuki
Aurrekoan hauxe ikusi dugu:
ezterroçuela
= no le digáis
Hemen, ordea, NORI gabeko adizki berbera:
Gueçurric ezterraçuela batac bercearen contra, eraunciric guiçon çaharra bere eguitatequin,
Col 3:9 Leiçarraga
ezterraçuela
= no digáis
DERRAZUE (zuek hura)
eta
DERROZUE (zuek hura hari)
orainaldiko forma dadukate,
DAGIZUE
eta
DEGIOZUE
bezala, baina esannahi aldetik “etorkizun” kutsua dadukate adizkiok.
Honexegatik, hain zuzen ere, subjunktivo modura erabiltzen dira maizenik.
Adeitsuki
Baina Christ aguer dadinean cein baita gure vicia, orduan çuec-ere aguerturen çarete gloriatan.
Col 3:4 Leiçarraga
aguer dadinean = cuando aparezca
Etchehandik egindako itzulpen bikainean:
Kristo, zuen bizia, agertuko denean, orduan harekin aintzatsu agertuko zirezte zuek ere.
ager dadinean = agertuko denean
Subjunctivoa eta geroaldia oso hurbil daude, behin baino gehiagotan ikusi ahal ukan dugunez.
Adeitsuki
Gauça hunetan Iaincoac abundosquiago promesseco herederoey bere conseilluaren fermetate mutha ecin daitequena eracutsi nahiz, iuramenduz seguratu vkan du:
He 6:17 Leiçarraga
Ecen etzarete ethorri escuz hunqui ahal daitequeen mendi batetara, ez erratzen den sura, ez haice buhumbara, ez lanhora eta tempestatera,
He 12:18 Leiçarraga
Ecen etzarete ethorri escuz hunqui ahal daitequeen mendi batetara, ez erratzen den sura, ez haice buhumbara, ez lanhora eta tempestatera,
He 12:18? Leiçarraga
Hunegatic higui ecin daitequeen resumá hartzen dugularic, daducagun gratiá, ceinez hala cerbitza baiteçaquegu Iaincoa non haren gogaraco baiquirate, reuerentiarequin eta beldurrequin.
He 12:28 Leiçarraga
(AHAL) DAITEKE
= se puede (mutar, tocar, mover…)
EZIN DAITEKE
= no se puede (mutar, tocar, mover…)
Leiçarragac obretan gutitan agertzen da DAITEQUE adizkia. Generalean DAITE ikusten dugu, zeinak baitu edo DAITEKEren esannahi berdina, edo batzuetan DADI oinarrizkoaren baliokide baita.
dadi + te = daite
daite + ke = daiteke
Adeitsuki
Ecen Iaincoac eçarri dic hayén bihotzetan, eguin deçaten harc placer duena, eta consenti ditecen, eta eman dieçoten bere resumá bestiari Iaincoaren hitzac compli daitezqueno.
Ap 17:17 Leiçarraga
Iaincoaren hitzac compli daitezqueno
= hasta que se cumplan las palabras de Dios
daitezqueno = daitezkeeno
Kasu honetan eta KE partikula eraman arren:
daitezkeeno = daitezeno
Adeitsuki