Creative Commons lizentzien 4.0 bertsioak euskaratzen

Creative Commons lizentzien 4.0 bertsioak euskaratzen –

Zuen laguntza behar dugu, Creative Commons lizentzien 4.0 bertsioen euskarazko testuak txukundu eta ofizial bihurtzeko.

Lehengo lepotik burua

Creative Commons lizentzien 4.0 bertsioak euskaratzenCC lizentzia batzuk dagoeneko badaude euskaraz. Azken lizentziak, ordea, 4.0 bertsioa dutenak,

euskaraz ofizialki onartzeko azken urrats bat egin behar dugu. Creative Commons Fundazioak bere lizentzia eta tresnen itzulpen-politikan betekizun zorrotzak zehazten ditu, hizkuntza batean lizentzien bertsio ofiziala onartzeko. Besteak beste, lizentzien testuaren zirriborroak jendaurrean hilabetez erakustea eskatzen du.

Irakurri eta lagundu!

Urrats hori egiteko, beraz, Creative Commons lizentzien 4.0 bertsioak euskaratzen webgunean ipini ditugu testuak; horrela, euskal komunitatearen parte hartzea sustatzeaz gain, amaierako itzulpenaren izaera irekia bermatu nahi genuke.

Laguntzeko prest baldin bazaude, irakurri BY-NC-SA 4.0 lizentziaren euskarazko zirriborroa eta lagundu hobetzen, iruzkin bat bidalita, 2018ko uztailaren 31 bitarte.

CC lizentzia eguneratuak euskaraz ipintzeko lana Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesaz egiten ari da.

Gehigarri bat (2018-06-21): CC0ren zirriborroa gehitu dugu, bide batez testu biak ikusi eta aztertu ditzazuen.