Burlatan, prebentzio teknikari postuak galdu du euskarazko hizkuntz profila

BURLATAN, PREBENTZIO TEKNIKARI POSTUAK GALDU DU EUSKARAZKO HIZKUNTZ PROFILA

 

Zerrenda osatzeko lan deialdia baliogabetu ondoren, lanpostuak hizkuntz profila galduko zuela argi zegoen.

Euskaraz jakitea eskatzen zuen lan deialdia Navarra Sumaren gobernu taldeak egin zuen. PSN-PSOEren protestak eragin zuen Navarra Sumak atzera egin eta lan deialdia baliogabetzea.

Orain Plantilla Organikoa aldatu dute bi alderdien artean, lanpostuari hizkuntz profila kentzeko (2020ko otsailaren bukaera aldera izan zen aldaketa hau).

Alderdi hauen jitea ezagututa, ez da harrigarria. Agian, harrigarriena aldaketa Plantilla Organikoak duen egiturara egokitu izana da. Hau da, lanpostu horri euskararen meritua atxikitzea, % 5eko balioaz.

Burlatako Plantilla Organikoak hiru motatako lanpostuak aurreikusten ditu: Euskarazko hizkuntz profila dutenak, euskaraz jakitea merezimendu moduan % 10eko balioa dutenak eta euskaraz jakitea merezimendu moduan % 5eko balioa dutenak.

Ongi egituratutako eskema aldatzea gehiago kostatzen dela ematen du. Horrexegatik, lanpostu horrek ez du sortu euskararen % 0ko balorazioko kategoria.

Lana ongi egiten denean, desegin daiteke, baina zailagoa da dena behera botatzea.

Hala ere, Burlatak erakutsi du Navarra Sumak (PSN-PSOEren laguntzarekin) euskararen inguruan sortzen duen etengabeko arriskua.

Burlatan, prebentzio teknikari postuak galdu du euskarazko hizkuntz profila

Administrazioan Euskaraz Taldea