Burlatako Udalak euskara modu egokian baloratu behar du, Arartekoaren arabera

Burlatako Udalak euskara modu egokian baloratu behar du, Arartekoaren arabera –

Burlatako Udalak obra eta zerbitzuetako burua izateko B mailako lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zuen 2017ko abenduaren 5ean.

Burlatako Udalak euskara modu egokian baloratu behar du, Arartekoaren araberaBere Euskararen Ordenantzak agintzen duen moduan, euskara 5 punturekin baloratu zuen. Hala ere, baremoak 15 puntuko muga zuenez eta esperientzia eta prestakuntza osagarriekin 15 puntu lor zitezkeenez, Administrazioan Euskaraz Taldeak kexa planteatu zuen Nafarroako Arartekoaren Bulegoan, euskararen puntuazioaren eragina hutsaren hurrengoa izan zitekeelako.

2018ko otsailaren 2an emandako Ebazpenean hauxe gogoratu dio Arartekoak Burlatako Udalari: Euskara % 5 puntuatu behar zuela eta oposizioa eta gainontzeko merituekin % 95 puntuatu behar zuela (ez gehiago).

Euskararen puntuazioaren eragina gutxitu edo saihesteko honelako trikimailau nahiko hedatua dago Administrazioetan. Espero dezagun Ebazpen honekin (eta aurretik Eguesibarko Udalak jasotakoarekin) garbi gera dadila euskara modu serioan eta benetako borondatez puntuatu behar dutela. Ez da zilegi hala edo nola euskararen meritua hein batean edo osorik alboratzen saiatzea.

Burlatako Udalak euskara modu egokian baloratu behar du, Arartekoaren arabera

Administrazioan Euskaraz Taldea