Botere judizialaren kolpe gogorra

Botere judizialaren kolpe gogorra –

Inflexio-puntua ezarri nahi izan du Konstituzio Kontseiluak.

Biharko Bilbon deitutako elkarretaratzea Euskal Herri osoan eragiten duten botere judizialen jarrera salatzeko izango da.

Botere judizialaren kolpe gogorraEuskalgintzaren Kontseiluak gogor salatu nahi du Konstituzio Kontseiluaren 2021-808 erabakia, hain zuen ere, eskualdeetako hizkuntzak ondarez babesteari eta horiek sustatzeari buruzko Legeari buruzkoa. Aipatu erabakiak legearen bi artikulu baliogabetu ditu; murgiltze- sistemari buruzkoa, bai eta berezko hizkuntzetako zeinu diakritikoen erabilerari buruzkoa ere.

.

Kolpe gogorra

«Inflexio-puntua ezartzeaz gain, mahai gainean kolpea eman nahi izan du Konstituzio Kontseiluak erabakiaren bidez», esan du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok. Izan ere,

Konstituzio Kontseiluak zirrikituak baliatu ditu hizkuntza gutxituen normalizazioan zutabe den hezkuntza-sistema legez kontra jotzeko, bai eta bere eragina edota indarra norainokoa izan daitezkeen erakusteko ere.

Izan ere, erabakiak mugiltze-eredua konstituzioaren kontrakotzat jotzen du. Horrela, Kontseiluko eledunak lehen galdera egin du: «Nola exekutatuko du Frantziako Gobernuak

erabakia? Zer egingo du Seaska, Calandreta, Diwan, La Bressola, ABCM-Zweisprachigkeit eta Scola Corsarekin? Modurik hertsienean exekutatuko du erabakia, eta ikastetxe horiek konstituzio kontrakotzat jo? Larria, oso larria», ondorioztatu du Kontseiluko ordezkariak.

Horretaz gain, Bilbaok salatu du antroponimoetan berezko hizkuntzetako zeinu diakritikoak erabiltzeko debekua: «Gure izenak gure hizkuntzetan idazteko debekuak gorrotoa besterik ez du erakusten».

Kontseiluko eledunak gogoratu du Legeak babes oso zabala izan zuela Frantziako Asanblean. Bilbaoren hitzetan, «duela aste batzuk legeak askotariko diputatuen babesa jaso

izana txalotu genuen, hain zuzen ere, hizkuntza gutxituekiko sentsibilitatean aldaketa erakusten zuelako. Elebakartasunaren inguruan gero eta diputatu gutxiago kokatzea berri ona zela esaten genuen».

Hori horrela izanik ere, Euskalgintzaren Kontseiluak errekurtsoa jarri zutenean egindako adierazpenak gogora ekarri nahi izan ditu Bilbaok: «Hezkuntza Ministro Jean-Michel Blanquerren mendekua izan zela esan genuen, eta hori berretsi nahi dugu. Finean, emaitza gustukoa ez zuenez, berak nahi zuena lortzeko edozer egiteko gai dela erakutsi du».

.

Batasuna

Euskalgintzaren Kontseiluak azken egunotan behin eta berriz ari da botere judizialaren politizazioa salatzen, eta horri aurre egiteko batasunerako deia egiten. Bide horretatik jo beharra aldarrikatu du Bilbaok: «Legea onartu, eta beraz, hizkuntza-gutxituekiko sentsibilitatea agertu ziren Asanbleako kide guztiak erabaki honen kontra jarri eta beharrezko ekinbideak abian jar ditzaten lortu behar dugu; beharrezkoa bada, bai eta Konstituzioaren beraren aldaketa eragiteko ere».

Halaber, Kontseiluak mobilizazioaren beharra azpimarratu du. Horrelakoak onartzeko prest ez gaudela ozen adieraztearen garrantzia azpimarratu nahi izan du Bilbaok, eta bihar Kontseiluak Bilbon antolatu duen elkarretaratzean botere judizialaren politizazioa salatuko dutela gogoratu du. «Finean, botere judizialak hizkuntza gutxituen kontra abian jarritako inertzia erakunde desberdinak garatzen ari direla ohartzen ari gara: EAEko zein Nafarroako Auzitegiak, Auzitegi Gorena, Konstituzio Auzitegia…», gaineratu du.

Botere judizialaren kolpe gogorra

Euskararen normalizazioa azkartzeko lan egiten duten erakundeen eta eragileen bilgunea da Euskalgintzaren Kontseilua. 30 talde baino gehiagok osatzen dute, eta, batasunaren indarraz baliatuz, euskararen normalizazioa azkartzeko hizkuntza-politiketan eragitea du xede. Kontseilua sinetsita baitago euskara dela gizarte kohesionatu, justu, demokratiko eta berdinzaleago bat eraikitzeko tresna. Helburu hori jomuga hartuta ari da lanean 1998. urteaz geroztik.