Bostak euskaldun

Bostak euskaldun –

Osasunaren igoerarekin -zorionak gorritxoei!-, bost izango dira datorren urtean Espainiako gizonezkoen futboleko lehen mailan lehiatuko diren euskal taldeak; hogeitik bost: Athletic, Reala, Alaves, Eibar eta Osasuna.

Gainera, Alavesek datorren urtean entrenatzaile Asier Garitano izango duela iragarri berri da eta, beraz, bostak dute Euskal Herriko entrenatzailea. Gure pozerako, bostak dira euskaldunak, hitzaren benetako zentzuan; hau da, euskaraz mintzo direnak!

Eta hasi da igartzen. Atzo bertan, Osasunaren igoera festan, bertsotan egiten ausartu zen Arrasate entrenatzailea, sarrera honen azpikaldean ikus-entzun dezakezunez (euskaraz egin zuen Brandon Thomas mallorkar jokalariak ere, AEKn ikasten ari baita).

Eta emakumeen kasuan zer? Bi talde ditugu lehen mailan, Reala eta Athletic, lehenak Gonzalo Arconada eta bigarrenak Joseba Agirre entrenatzaile duela, gizonezkoak biak. Ez dakigu euskaldunak ote diren.

REALA: Imanol Alguacil (Orio, 971)
EIBAR: Jose Luis Mendilibar (Zaldibar, 1961)
ATHLETIC: Gaizka Garitano (Derio, 1975)
OSASUNA: Jagoba Arrasate (Berriatua, 1978)
ALAVES: Asier Garitano (Bergara, 1969)

.

Bostak euskaldun

Bostak euskaldun  Bostak euskaldun