Bisita gidatua Iruña-Veleiara igande honetan eta euskalduntze berantiarrean Alberto Santanak apur bat atzera egin du

Bisita gidatua Iruña-Veleiara –

Gai honetan interesa duenarentzat igande honetan, urriaren 2an doako bisita gidatua egongo da Iruña-Veleiara. 11:00etan hasten da eta 13:30 inguruan amaitu. Bisitak hilabete guztien lehenengo igandeetan egiten dira, ordu berean. Etortzekoa bazara Telegram edo Whatxap bidezko mezu bat bidali 663 901 248 telefonora.

Gai honekin lotuta albiste garrantzitsu bat dago. Orain gutxi Alberto Santanak Facebooken azalpen bat eman du. Bere azalpen horretan bi kontu garrantzitsu ikusten dira. Batetik ETBko dokumentalean kontatu zigun bertsioa aldatu digula, eta orain esaten digula Nafarroan ez zutela euskera inoiz galdu. Ondorioz, euskera hizkuntza inbaditzailea izango litzateke soilik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, mendebaldean “zelta edo hizkuntza indoeuroparretako bat hitz egiten zelako” lehen.

“Hizkuntza indoeuroparretako bat” hitz egin omen zela baieztatzeko ez du inolako frogarik eman. ETBko dokumentalean zelta egiten zela baieztatu zuen eta, beraz, zergatik gehitu du orain beste hizkuntza bat? Bere garaian erantzun genionez, martinttipia.com/euskalduntze-berantiarra-dokumentala-salatzen  mota guztietako argudioak daude zeltaz egiten zela zalantzan jartzeko eta oraindik idazki hura erantzunik jaso gabe dago.

Bestetik, berak dokumentalean aipatu zituen Anboto, Gorbeia, Deba, Nerbioi izen zeltak zirela. Guk ere horri erantzun genion, euskeratik sortutako proposamen etimologiko zentzuzkoagoak daudela esanez, adibidez, “Anboto” izena, zeltazko “anbatus” (esklabua) baino ez al da logikoagoa euskerazko “amildegi handia”?

Baina garrantzitsuena da zergatik Santanak aldatu duen bere bertsioa, ETBko dokumentalean argi esan zuelako Hegoalde osoan zeltaz egiten zela eta euskera Pirinioetatik etorritako giza talde batek zabaldu zuela Nafarroan 3-4. mendeetan eta gero Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian 5-6. mendeetan. Zergatik dio orain Nafarroan euskera betidanik hitz egin dela. Zertara dator aldaketa hau?

Batetik bere helburu nagusia euskera ez dela hemengo betiko hizkuntza eta inbaditzailea ere badela euskaldunoi sinetsaraztea izan daiteke, hau da, gaztelera eta frantsesa bezalakoa. Eta bertsio berri honekin helburu nagusi hori mantenduko litzateke.

Bigarrenik, sinesgarriago egin nahi du euren asmakizuna. Badakite politikoki eta soziolinguistikoki ezinezkoa zela lurralde bat euskalduntzea erromatarrak nagusi izan ziren bitartean (V. mende arte). Orduan bada Nafarroan (euskaldunen gutxiengoa dago han gaur egun) hor mantendu zutela diosku orain, baina euskarak beste lurraldeak inbaditu egin zituela gero esaten jarraitzen du.

Baina gezurrak adar motzak ditu eta froga asko ditugu euskalduntze bertsio light horrek ez duela zentzurik esateko: toponimia, hidronimia, Araban, Sorian, Burgosen, Errioxan… dauden erromatar garaiko hilarriak euskal hitzekin… eta Iruña-Veleiako 60 bat euskerazko hitz desberdinak, noski.

Eta seguruenik atzera egin du bere teoria salatzen ari garelako, gero eta jende eta erakunde gehiago zalantzan jartzen ari direlako eta, ondorioz, mugimendu bat egin behar izan du sinesgarritasun gehiago izan dezan. Beraz, jarraitu behar dugu gogor, eraso kultural hau testuliburuetara eta gizartera pasatu baino lehen.

Eta noski, zapaltzaileei alfonbra gorria jartzen jarraitzen die eta diosku “erromatarrek hizkuntzei eta erlijioei ez ziela jazarpenik egin”. Beraz, badakizue, Akitania eta Ebro arro osoan euskera galdu bazen erromatar garaiko horko euskaldunak axolagabeak izan zirelako da eta milaka eta milaka kristau gurutzilkatzearena asmakizun hutsa omen da.

Alberto, ez adarrik jo mesedez!

Iruña-Veleia Martxan

 

Oharra: Santanaren adierazpenak facebokeen (amaieran) euskerarenjatorria.eus/?p=41137

 

Zer duzu buruan “Bisita gidatua Iruña-Veleiara igande honetan eta euskalduntze berantiarrean Alberto Santanak apur bat atzera egin du”-ri buruz

  • Hain fede txarrez Euskal Herriaren aurka jotzen duen asmatzaile sasi-historiazale mediokre eta akonplejatu honekiko egin beharreko aurrenekoa da bozgoragailua kendu, alegia programa hori kendu gutxieneko zuzentasuna eta rigurositatea ez izateagatik, eta Euskal Herriaren eta euskaldunon kontrako sesgo nabarmena izateagatik.