Bikoizketa euskaraz desagertzeko arrisku larrian

Bikoizketa euskaraz desagertzeko arrisku larrian

Jakingo duzuen legez, euskal bikoizketa desagertzeko arrisku larrian dago (Azalpena 7 min. 50 seg. inguruan hasten da)

1980. hamarkadan sortu zenetik hona ekarpen handiak egin ditu euskararen normalizazio prozesuan. Zenbat gazte hazi eta handitu egin dira Dragoi Bolarekin edo eta Doraemonekin. Zenbatek gogoratuko dute ikastolatik etxera iritsi izana eta telebista piztuz bere eskura euskarazko marrazki bizidunen programazio zabal eta kalitatezko bat izatea.

Bikoizketa euskaraz desagertzeko arrisku larrianBaino hau, tamalez, bukatu egin da. Euskal bikoizketa hilda dago. Oso ordu gutxi bikoizten dira urtean zehar eta honetan lan egiten zutenek lana utzi behar izan dute egoera bideraezina delako.

ETB-ren programazioa penagarria da, Telecinco-ko programen imitazio merkeengatik eta reality iraingarriengatik apustu egin zutenetik herritar asko baztertuak izan dira. Denok ez dugu gozatzen guztion eta publikoa den telebista honetaz. Ez haurrek, ez gazteok ezta helduek ere.

Umeek ezin dute euskarazko marrazki bizidunetaz gozatu ETB-k ezarrita duen programazio arduragabea dela eta. Behin eta berriro errepikatzen dira marrazkien eta telesailen kapitulu berdinak. Gaueko ordu txikitan emititzen dira marrazki eta programa on asko. Nik airera bota nahiko nuke hurrengo galdera; hau al da gure haurrek eta guk geuk merezi dugun telebista?

Uste dut argi dagoela erantzuna. ETB telebista publikoa omen da eta horrela izaten jarraitzen duen bitartean herritar guztion nahiak asetuko dituen eta kalitatezkoa den programazio duin bat eskatzen dugu. Aski da, ez ditugu gezur gehiago nahi eta borondate eta ganora pixka bat nahi dugu.

Ezin dugu galtzen utzi guretzako eta gure herriarentzako hain garrantzitsua den hau. Gauzak ez dira baloratzen galtzen diren arte.

.

* Sarreraren hasieran duzuena egoera oso ondo azaltzen duen bideo bat da, eta bide batez, Dragoi Bolaren parodia txiki bat. Garrantzitsua da bideoa zabaltzea eta partekatzea jendea egoeraren gordintasunaz jabetu dadin.

Bikoizketa euskaraz desagertzeko arrisku larrian

14 pentsamendu “Bikoizketa euskaraz desagertzeko arrisku larrian”-ri buruz

  • EITBri euskera bost axola izateaz gain badirudi saboteatu egiten dutela. Gogoan dut WAZEMANK arrakastatsua bere goienean zegoenean nola moztu zioten derrepente aurrekontua NOA OA! deskafeinatua sortuz.

    Beste alde batetik, euskerak mundu audibisualean bizirauteko “demanda” eduki behar du.Nere betiko lagunekin manifa batean egon ikurrinarekin eta denak españolez……………

  • Dragoi bola adibide garbia, gaur euskaldun eztiren español askok umetan hemen dragoi bola euskeraz ikusten zuten.”Etzuen ba hoiek euskalduntzeko balio izan”, esango didazue, noski ama ez badute euskalduna, baina euskerari zeoze egitekotan mesede Dragoi bolak.

  • IratxoDortoka 2016-04-05 00:59

    ETB-rentzako kate bakarra dagoela dirudi, ETB 2 hain zuzen. Kate hau español hutsez egoteak kalte larria egiten dio euskarazkoei. Pentsa dezatela gutxiago irabazietan eta audientzian eta balora dezatela benetan garrantzitsua dena; gure hizkuntza. Hau baita gure herria euskal herria izatearen arrazoi.

    Ez al da ETB telebista publikoaz gain euskalduna? Ba bere izena garbitu dezala edo kendu dezala lehenengo letra.

    Demanda behar dela diozu… Nola arraio egongo da demanda euskara haurrengan bultzatzen ez badugu?! Lehendabizi herritarrak euskara erabiltzera ohitu behar ditugu, txikiengandik hasiz. Horretarako nahitaezkoak dira marrazki bizidunak.

    • Bai, hori da kontua. ETB2 da ETB1en arazo nagusia.
      Eta indar politiko guztiek “ETBren audientziaz” hitz egiten dute, orokorrean, ea gora edo behera egiten duten… Audientzia handitu nahi bada, eman saio guztiak erdaraz, hizkuntza hegemonikoan. Hizkuntza gutxitu batek ezin du audientzia onik eman.

  • IratxoDortoka 2016-04-05 09:26

    Euskararen onerako ETB 2 desagertu beharko litzateke edo behintzat elebidundu euskarak presentzia gehiago izan dezan.

    Ezin dugu gehiegi espero eguna potrojoka pasatzen duen batzokiar lotsagabe kuadrila honetaz.

    Audientzia nahi badute atera dezatela “Getariko erregina” larru gorrita. Izorrai. Audientziak ez du telebista bat definitzen, bere printzipioek egiten dute.

    Esan duzun azken hori ez da zuzena; badakit zer esan nahi duzun baina ez zara ondo azaldu. Badaude audientzia kopuru onak dituzten euskarazko programak. Argi dago hauek ez direla españolez dagoen programa arrakastatsu baten bestekoak.

    Audientzia nahi bada bultza dezatela jendea euskarazko edukiak ikustera programazio on baten bitartez eta ez españolez dagoena ikustera. Utzi euskarazkoa izorratzeari españolan ikusle gehiago lortu nahian.

    • Peru Dulantz 2016-04-05 11:44

      Tira, Getariko Erregina nor den badakizu; beraz, ETB1eko programa bat behintzat ikusten duzu, beste askok ere ikusten dugun bezala…

      • IratxoDortoka 2016-04-05 14:33

        Ez dakit nondik ateratzen dituzun suposizio inozo horiek. Getariko erregina ezagutzen dut bai baina ez ETB-ri esker hain zuzen.

        Esan al dizut nik ETB-ko programarik ez ikusteko ala? Noski zuk, nik eta beste askok ETB ikusten dugula.

        Nik ikusten dugunaren erantzukizun bat izatera animatzen zaitut, ez beste ezer.

        • Peru Dulantz 2016-04-05 16:20

          Beraz, ezagutzen ez dituzun programak kritikatzen dituzula esaten ari zara?

          • IratxoDortoka 2016-04-05 16:41

            Ezetz mutil. Ez naizela zuk diozun horretaz ari. Nik euskara eta haurren heziketa egokia kaltetzen duten eta hauei balore desegokiak ematen dizkieten programak kritikatzen ditut. Auskalo zertaz ari zaren zu.

  • Joxan Garaialde Manterola 2016-04-05 11:24

    ETBrena zorotasun hutsa da; hau da, “dementziala”. Baina nago gure errua ere badela. Audientzia bada agintzen duena, utz dezaiogun audientzia izateari.

    • Peru Dulantz 2016-04-05 11:48

      Bai, noski, horixe behar du ETB1ek, oraindik ikusten dugunok ikusteari uztea… Pentsatuko al dugu apur bat zerbait proposatu baino lehen, mesedez?

      • IratxoDortoka 2016-04-05 14:25

        Nork esan du telebista ikusteari utzi behar diogunik? Mesedez, ulertu dezagun irakurtzen duguna astakeriak komentatu aurretik.

        Beharrezkoa dena da populazioak ETB-k emititzen dituen programa toxiko hauek ikusteari uztea, ez ETB-k emititzen duen programa ORO.

        • Peru Dulantz 2016-04-05 16:22

          Ez dut uste Joxan zarenik. “Utzi diezaiogun audientzia izateari”, nik uste dut oso ondo ulertu dudala.

          • IratxoDortoka 2016-04-05 16:52

            Ez, ez naiz Joxan artikuluaren egilea baizik eta hau eztabaida librea eta irekia denez Joxan-en iruzkina osatzea baino ez dut egin.

            Joxan-ek esandakoa bere zentzu hertzian hartzen badugu egia da zentzugabekeria hutsa dela. Nik esandako zentzu berean esanda badago nire aurreko iruzkinarekin osatu nahiko nuke.