Berandu gabe otso berriaz ardura gaitezen

Berandu gabe otso berriaz ardura gaitezen –

Askotan gaitzesten dugu ekonomia kapitalista mundialista orden totalitario bat inposatzeko joera duena gure enpresetaraino. Alabaina ideologia liberal kontsumista mundialista -hau da hizpide izango testu honetan- gure kasko muinetaraino inposatzen ari denaz zer erraiten dugu?

Berandu gabe otso berriaz ardura gaitezen
Arg: Tambako The Jaguar

Alta biak ala biak batera ibilki badoaz, bata besteari beharrezkoa da eta alderantziz.

Aspaldidanik, eta oraindik, usatuak gara gure herriaren etsai zahar inperialistak, frantses eta espainol, bereizten eta seinalatzen. Biek aspaldian badute hemen aurpegi eta izen. Eta ikusi eta entzun nahi dugunok, badakigu nahi gaituztela menderatu, inbaditu, asimilatu  eta, ba araiz, epe ertainean, beren hizkuntzetan mintzarazi behin betikoz. Horregatik, gure aldetik sorrarazi dute aldizka sumisioa ala erresistentzia, batzutan ekintzetan eta gehienetan gure pentsamoldean.

Gauzak sinplifikatzeko, lehen, aurrean eta gure kontra sustut geneuzkan nazionalista frantsesak eta espainolak, nahiz berek nazionalista hitz hori ukatzen zuten eta guri egozten. Hots, betidanik haien estatuak, legeak eta hizkuntzak inposatu nahi izan dizkigute. Baina beti bazen haien eta gure artean muga ideologiko bat nahikoa sinplea eta argia.

Ez banaiz makur, Iparraldean, batez ere gure belaunaldi berrietan, muga ideologiko hori biziki lausotu egin da eta guti dira politikariak eta alderdiak oraindik azpimarratzen dutenak. Muga hori zaharkitua, esangurabakoa baita politikoki oker ere balitz bezala.

Daukat kanbiamendu hori ez dela bakarrik gure estatu inperialisten alderako sumisioaren seinale. Bada besterik. Ideologia liberala mundialistaren agerraldiaren marka ere bada.

Kanbiamendua ez eiki da bakarrik agertzen gure aldian baizik eta besteen aldean ere. Iduri eta haiek ere piska bat moteldu egin direla. Lehen segituan lasterkatzen zituztelarik bide bazterreko pankarten izenak euskarara aldatzen zituztenak, gaur uzten dituzte udaletxeak pankarta elebidunak jartzen sekula euskaraz mintzatu ez zen tokietaraino. Haiek ere mundu guziko kulturei idekia dira eta. Horri esker orai gero eta gehiago kritikatu eta atakatzen gaituzte ideologia liberal horren izenean. Ez omen dugula multikulturalak izan nahi, arrazistak garela eta gure nazionalismoarekin herra eta gerla piztuko ditugula eta abar.

Eta propaganda horrek bere itua jotzen du bete betean! Izan ere, alde horretatik, lehengoko etsaien alabak eta semeak pentsamoldez asko hurbildu egin direla elkarrengandik. Laburbilduz eta balizko eztabaida baterako argitasunak utziz, iduri luke, gero eta gehiago,  orain denak ginatekeela izpiritu idekiak, mundutarrak, kultura askotakoak eta ez ginukeela mugarik ezagutu nahi. Euskaldun asko nonahitarrak sentitzen gara David Goodhart idazle inglesak ongi esplikatzen duen bezala. Txaleko hori oso guti hemen gaindi!

Baina non dago ordea gure kulturaren defentsarako tokia? Ez dut imaginatzen ahal nola deabru, herria zinez maitatzen ahalko ginukeen izpiritu giro horretan! Begira, kanpotiar guziak dira ongi etorriak gurera ere. Ondorioak imaginatzen entseiatu gabe ere, aurpegi ona emaiten diegu inbadiatzen gaituzten frantsesei , eta naturaltasun osoz onartzen dugu haiek eskaintzen diguten sekula euskaldun izan ez den Baiona hiriburutzat, dena, errangabe doa, autoritate frantziarraren ezin begirunezkoagoaren babesarekin.

Gero eta gehiago, iduritzen zait gure talde abertzale independentistek beranta hartu dutela. Independentziaren beharra aldarrikatzen dutelarik, mende erdiko portaerei eta argudio soilei jarraituz, ideologia nazionalista frantsesa eta espainolarekin dituztela bakar-bakarrik partida. Orain ez da inolaz ere aski. Ez dute aski kontuan hartzen eta atakatzen ideologia liberal mundialista zeina, azken hamarkadetan, kontrako errezistentziarik ez duela, erabateko programa informatiko aldaketa bat egiten ari dena gure buruetan.

Ez dira pleinitu behar noizean behin egiten duten bezala herritarrak epel direla herriari buruz.

Berandu gabe otso berriaz ardura gaitezen  Berandu gabe otso berriaz ardura gaitezen  Berandu gabe otso berriaz ardura gaitezen

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

3 pentsamendu “Berandu gabe otso berriaz ardura gaitezen”-ri buruz

  • Ez da ez dutela kontuan hartzen, Beñat, alderdi abertzaleek ideologia neoliberal horren atal osoak erosi egin dutela baizik. Beldurgarria da ikustea nola goraipatzen duten “aniztasuna” edo “integrazioa”, asimilazioa eta uniformizazioa esan behar luketen tokian. Hizkuntza hegemoniko inperialistentzat mesedegarriak diren planteamenduak bere egin dituzte, ikusi ere egin gabe gure hizkuntzarentzat eta herriarentzat hilgarriak direla. Uniformizazioa sustatzen ez dira ari soilik nazionalista espainiarrak eta frantsesak, orain alderdi abertzaleak ere bidelagun dituzte, batzuk besteak baino gehiago, baina bidelagun.

  • … erosi egin dituztela…

  • Benat Castorene 2022-02-22 16:40

    Badakit arrazoi duzula Jonjo; Nik nuen gaizki esplizitatu ene pentsamoldea.
    Lehenik erraiten nuena multikultralismoa eta integrazioa kontra diren abertzale zintzoei zuzendua zen ez eta aipatzen ditutzunei. Erraiten nien kontuz egiteko, gehiago kontuan hartu eta gudukatu behar zutela ideologia liberala (otso berria ez hain berria!) ene iduriko ezbaitute aski egiten. batez ere gazteekin mintzatzerakoan edeologia liberalarean hazi direnekin.
    Bigarrenik erran nahi nuen ideologia neoliberal horrek Frantzian behintzat partiduen eta populazioaren parte handi bat, ezkerra eta eskuin liberala behintzat,, kutsatzen dituela eta bururaino. Horregatik da ideologia hain kutsakorra eta dangerosa, berdin eragiten baititu orobat zapalduak zapaltzaileekin batera.