EHU, Basque Yourself

EHU, Basque Yourself

Iñigo Irurzun, Tolosaldeko Atarian dioenez, euskaraz matrikulatu da EHUko graduondo batean, baina…

Graduondoak dakarren abenturara iritsi berri naiz beste behin Euskal Herriko Unibertsitatera, motxila ikasteko gogoz beteta. Lehenengo eguna nahikoa izan da kopetakoa jasotzeko; txikia sentitu naiz euskaraz. Klase guztiak gaztelaniaz jasoko ditugu nahiz eta gehienetan euskaraz matrikulatu.

EHU, Basque YourselfBadira nire gelan Euskal Herri kanpotik etorri diren klase kideak, uste bezala, euskara ezagutzen ez dutenak; aurrez gradua gaztelaniaz ikasi dutenak ere badira. Azken horiek ikasgaietan euskaraz ofizialki matrikulatuta ere, badakite gaztelaniaz ikasteko aukera izango dutela. Guk aldiz gurean jarduteko aukerarik ez. Berriro ere, gu, euskara, jokoz kanpo.

Tontakeria bat dirudi, baina klaseetako erritmoa jarraitzea oztopoz betetako lana izaten ari da. Orain artean izan ditugun komunikazio ohiturak euskaraz izan dira, bai eta hezkuntzari buruz ikasi eta erabili dugun hiztegi guztia, salbuespenak salbuespen, noski. Irakasle askok gainera ez dakite euskaraz. Baten batek lanak nahi dugun hizkuntzan aurkezten uzten digu; itzulpenak egiten ibili behar dugu etengabe, apunte guztiak erdaraz jaso eta euskaratuz.

EHU hala ere ez dago “geldi”, lanean ari da euskararen ezagutza bultzatu nahian. Horren erakusle da udaran eskaini duen Basque Yourself ikastaroa. EHUko mugarri akademikoak ikusarazi eta euskal kulturarako murgilketa zituen helburu. Hitz politak etxetik kanpora, etxe bertako egoera eraldatu gabe. Ildo beretik, neguko ikastaro berria proposatzen dugu guk: “EHU, Basque yourself”.

EHU, Basque Yourself

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “EHU, Basque Yourself”-ri buruz

  • Euskaldun bat 2017-10-18 09:06

    Kasu honetan Aldezlera (EHUko unibertsitate-defendatzailea), Arartekora, Elebidera eta Behatokira jotzeko gomendatuko nioke Iñigori; ez dezala bere horretan utzi, gerora “euskaraz”-ko kreditu horiek estatistiketan erabiliko dituzte esateko euskarak aurrera jarraitzen duela EHUn. Esan bezala, kexa jar dezala adieraziz matrikulan irakasgai bat euskaraz egingo zuela agertzen zaiolako eta, beraz, hori euskaraz egiteko eskubidea daukalako. Edozelan, EHUren jarrera euskararekiko lotsagarria da. Euskara errektoreordeak zer edo zer esango du?

  • Guztiz ados Euskaldun batekin. Egin kexu ofiziala. Hedabideetan esaten dute EHUko ehuneko ×a euskeraz eskainntzen dutela baina auskaka errealitatea zein den ! Lotsagarria da. Eta gure unibertsitatea omen da.