Baskoniako cheerleadersak ere, Korrika!

Baskoniako cheerleadersak ere, Korrika!

Otxandion abiatuko da gaur beste behin, hogeigarrenez, Euskal Herri osoa zeharkatuko duen Korrika, euskararen aldarri parte hartzaile eta baikorrena.

Izan ziren garai batzuk, noiz Korrikak eta, oro har, euskararen aldeko edozein ekimenek makina bat zailtasun izaten zituzten aurrera egiteko; nola aldatzen diren gauzak, kamarada! Euskalgintza eta AEK fase berri batean sartua da orain, Aleari esker jakin dugunez, Saski Baskoniaren cheerleadersak ere, Dancing Team Baskoniak, Korrikarekin bat egin baitu.

Bistan da txantxetan ari garela eta bitxia iruditu zaigulako dakargula bideoa baina, cheerleadersak jokatzen duten papera emakumeentzat duina ote den alde batera utzita -hori ere bada egin beharreko eztabaida-, positiboa begitantzen zaigu oso Korrikak (eta euskarak) bere ohiko esparruetatik kanpoko guneak bereganatzea, are gehiago kirol jarduerek egun jendartean duten garrantzia ikusita.

Baskoniako cheerleadersak ere, Korrika!

Baskoniako cheerleadersak ere, Korrika!
baskonia, cheerleaders, euskara, korrika

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude