Balaztak

Balaztak –

Gure soziolinguistikaren baratzea gero eta oparoagoa da, gero eta zehatzagoa, gero eta xeheagoa. Baina, nire ustez, asko kostatzen zaigu xehe eta zehaztasun horiek jendarteratzea, asko. Josune Zabalaren “Ahozko komunikazioa irakastea” liburu dibulgatibo zoragarria irakurtzen ari nintzela, ahozkotasunaren inguruan dauden 11 balazta jaso nituen (11 balazta edo 11 aurreiritzi), eta berriro ere, zer gutxi aurreratu dugun aurreiritzi oinarrizko batzuk deuseztatzen. Eta, ekarpen txiki bat egite aldera, ba hona hemen hamaika balazta horiek:

  • BalaztakEskolan euskaraz ikasteak (B edo D ereduan) zuzenean dakar eskolan edo-eta eskolatik kanpo euskaraz egitea.
  • Berdina da gelan hitz egiten den ahozkoa eta gainerako beste eremuetakoa.
  • Eskolaren ardura bakarrik da ahozkoa lantzea. Batez ere, hizkuntza irakaslearena.
  • Etxetik euskaldun direnek ez dute ahozkoa landu beharrik.
  • Herri euskaldunagoetako ikastetxeetan ez dago gaitasunetan indarra jarri beharrik; erabileran jarri behar da fokua.
  • Jarduera ludikoak egitea da ahozkoa lantzea: bertsolaritza, antzerkia, kantuak, …
  • Haur Hezkuntzan dena ahoz egiten da, beraz, ahozkoa lantzen da.
  • Ahozkoan denbora asko galdu daiteke eta idatzizkorako behar dugu.
  • Material didaktiko on batekin lortuko dugu ikasleen ahozko hizkuntza lantzea ikasgelan.
  • Gai honen inguruko ikastaro bat egin eta lortuko dugu ahozkoa lantzeko tresnak garatzea.

Hamaika balazta, hamaika aurreiritzi. Eta hor zehar dabiltzanak.

Balaztak