Badugu Donostian euskararen erabilera areagotzeko formula!

Badugu Donostian euskararen erabilera areagotzeko formula! –

Urriaren 28an, larunbata, 09:00etatik 14:00etara “Donostian 365 egun euskaraz” izenburupean jardunaldiak antolatu ditu Bagera Elkarteak San Telmo Museoan.

Aktibaziorako ekimenak askotarikoak izan dira orain artean euskalgintzan. Egun gauden tokira iritsi bagara, orain arte euskalgintzako eragile zein mugimenduek egindako lanari esker izan da. Bidea urratzen jarraitzen dugu eta horren adibide dira 2016 urteaz geroztik hainbat herritan martxan jarri diren hizkuntza jokabideetan eragiteko eta euskararen erabileran eragiteko ekimenak (Egia, Añorga, Donostiako piratak, Lasarte-Oria, Hernani, Astigarraga, Agurain, Oarsoaldea…).

Azaroan Donostiako beste bi auzoetan ere ekimena martxan jarriko dute  (Intxaurrondo eta Altza).

Euskaltzaleen Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak Udaltop 2017 jardunaldietan, berriz, “Euskal Herrian Euskarak 365 egun” ekimena gizarte aktibaziorako eta hizkuntza-ohituretan eragiteko lan-ildoa proposatu zuten.

Bageraren jardunaldietan 2018an jorratuko den lan ildo berriaren inguruan arituko gara. Praktika batzuk ezagutu eta Donostian nola egin irudikatuko dugu.

Badugu Donostian euskararen erabilera areagotzeko formula!

Egitaraua deskargatu

Badugu Donostian euskararen erabilera areagotzeko formula!

Badugu Donostian euskararen erabilera areagotzeko formula!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude