Bachimala

Bachimala – 

Bachimala blog hunequin topatu naiz gaur goicean.

Chundituric utzi naute, cinez, han aurkitu ditudan laur poemec.

Hona hemen hirurgarrena:

Ba al dago moduric arima bat mila phusca gardenetan aphurcecoz?
Çathiric ttiquiena hartu eta vicitza berri baten eraiquitzecoz?
Ba al dago moduric orhoimena çathicatzecoz?
Çathiric barnecoena hartu eta vicitza asque baten eraiquitzecoz?
Norc du eçagutzen emaztequi ororen secretua?
Ba al da arimaric premian? Ascatassunic emotionean?
Samurtassun phusca bakartia eta emotionezco crystalla
da bere ascatassuna amesten duen guiçonac behar duena.

Bachimala

Eta hemen azquenic igorritacoa:

Gaizquia jassan duenac badu tormentuaren çuhurtassunaren berri,
badaçagu eguitateen egoquitassuna,
ez ditu munduco atseguinac eçagutzen, hutsalqueria baicic,
esquerrac emaiten ditu setiatuta egoiteagatic
amodioaren cinçur çorionsuetan.

***

Eguileari erregutzen deraucot, hau iracur badeça, segui deçan idazten hain ejerqui eta hain bicainqui nola orain arte eguin duen!

Anhitz esquer ophari hunengatic!

Bachimala

NAFFARRERA

5 pentsamendu “Bachimala”-ri buruz

  • Anhitz esquer referentia gatic, Josu. Jarraiquitzaile eguin naiz ni ere!

  • Ez dago cergatic, Gilen!
    Placer handiz!

  • Borzgarren poema arguitaratu du!

    Ausardiaz maitatu dugu eta irmo,
    oinazturac eraman gaitu, distirac, kemenac,
    biratu gara eta elkar ulertu dugu, soric gabe,
    gorphutz bakarra içandu gara, larrazqueneco mendiac beçain sendoa,
    bainan, maitatu ez dugunean…
    maite içan ditut azquen aldera gure cerua hausten çuten tontor gorac,
    ceruco hostoac erorcen ikussi ditut, lehen beçala,
    eta ceruac ceharcatzen gure beguiradac,
    maite içan dut jotzen guintuen haicea,
    maite içan dut çure escuez eguina.

  • Eta seigarrena orainche!

    Enea,
    lerro hauec compreni ditzaçularic,
    ez negar eguin,
    ez malcoric isuri,
    ez bada neuc eguin gabeco malco guciengatic.

  • 7.a orain:

    Çure ciurtassuna exploratzeco moduric hoberena da
    arguiçaria sutan içaitea,
    çure sumendiaren eruptionean sarraraciz.

    Çure segurtassuna exploratzeco moduric hoberena da
    çure agonia modellatzen dituen escuac içaitea,
    bessarcaturic hilceco beldurra içaitea, desiraren ikarec itsutuac,
    çure gorphutzaren pitzadurac nabarmencen dituen arcatza içaitea,
    bolborategui bat sutan içaitea, lehertu eta iragarcecoz
    hisia garela, afana, irrica, apeta, arimen jusa.