Azterketetan galderak gaztelaniaz eta euskaraz egoterik ez zen onartu

Azterketetan galderak gaztelaniaz eta euskaraz egoterik ez zen onartu –

LAN DEIALDIETAKO AZTERKETETAN GALDERAK GAZTELANIAZ ETA EUSKARAZ EGOTERIK EZ ZEN ONARTU IRUÑEKO UDALEKO EUSKARAREN ORDENANTZAN.

Azterketetan galderak gaztelaniaz eta euskaraz egoterik ez zen onartuIruñeko Udaleko Euskararen Ordenantza 2019ko maiatzaren 29tik indarrean dago. 2019ko maiatzaren 14an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aldaketaren aldeko gobernu taldeak erabaki zituen AETren alegazioen inguruan. Egindako txostena Lehendakaritza Batzordean onartu ondoren, Udaleko Osoko Bilkuran onartu zen, EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Ezkerraren botoekin.

26 alegazioetatik bakarra onartu zen. Hogeigarren alegazioa ez zen onartu. Oro har, euskararen aldeko jarrera ez da nabaritzen txosten horretan.

.

HOGEIGARREN ALEGAZIOA.

17. artikulua:

“Balorazioa merezimendu gisa”.

17.10 artikulua gehitzea.

“Lan deialdietako azterketetan galderak gaztelaniaz eta euskaraz egongo dira, lanpostuak besterik eskatzen ez badu”.

Arrazoia:

Aurkezten den jendeari bi gauza adieraziko lizkioke horrek: Azterketak euskaraz egin daitezkeela, alde batetik; bestetik, sartu nahi duten Administrazioa elebiduna dela eta ez gaztelaniadun elebakarra.

.

IRUÑEKO UDALAREN EZEZKOA ALEGAZIOARI.

Proposatutakoak administrazio-egintza baten izaera dauka eta, horrenbestez, ez du Ordenantzak hori arautu behar. Hori horrela, ikuspuntu tekniko-juridikotik, alegazioa ezestea proposatzen da.

.

ERANTZUNAREN BALORAZIOA.

Proposatukoa ez zen administrazio-egintza bat, baizik eta jarduteko irizpide bat.

Hizkuntz profileko lanpostu kopurua zehazterakoan, eta euskara meritu moduan puntuatzean (euskararen eragina gutxitzeko trikimailuak ez ditu alboratu), izandako jarrera kontuan hartuta, besterik ezin zen espero alegazio honekin. Iruñeko Udalak, aldaketaren aldeko gobernu batekin ere ez, ez du batere garbi Administrazio elebiduna izatearena.

 

LAN DEIALDIETAKO AZTERKETETAN GALDERAK GAZTELANIAZ TA EUSKARAZ EGOTERIK EZ ZEN ONARTU IRUÑEKO UDALEKO EUSKARAREN ORDENANTZAN.

Administrazioan Euskaraz Taldea