Azaroak 10, hizkuntza eskubideen behatokia

Azaroak 10 hizkuntza eskubideen behatokia –

Pandemia garai honetan, hainbat proiektu eta ekimen oso kaltetuak izan dira, nola ez, kulturgintzakoa alor kaltetuenetariko bat izan da eta hurrengo hilabeteetan ere hala izango dela ematen du. Izan ere, neurri azkar eta egokiak hartu beharrean, kultura homogeneizatu batetik kanpo dauden alor jakin batzuetan atzerapausoak emateko probesten ari direla ematen du.

Azaroak 10 hizkuntza eskubideen behatokia
Iruñeko udalbatza (Arg: Patxi Cascante, Noticias de Navarra)

Urriaren 10eko udalbatzan Garcia-Barberena kultura zinegotziari euskara sustatzeko proiektuen aldeko diru-laguntzak murriztearen zergatiaz galdegin zitzaion. Honek hala izan zela baieztatu zuen, 18.000 eurotako murrizketa izango zen proiektu hauentzat.

Kultura zinegotziaren esanetan, alarma egoerak iraun duen bitartean ekimen gutxiago egin dituztela aurreikusi dutenez, %20 jaistea erabaki dute euskararen sustapen proiektuentzako laguntza.

Berriz ere Iruñeko Udalean euskarazko proiektuak sustatu beharrean, baldintzak okertu nahian dabiltza. Esleitua zegoen diru-laguntza kopuru bat justifikatzeko epe-muga azaroan bukatzen da, baina ekimenak jaitsi diren edo ez, eta zenbatean egin duten jakin gabe ez da oso koherentea hartu duten erabakia. Hala ere… alarma egoerak iraun zuen bitartean ez al da beste proiektu batzuen aktibitatea jaitsi? Euskalgintzaren jardueran nola eragin duen pandemiak aztertu beharko zen, ekimen batzuk egin ez diren arren, bestelako ekimenak sortu edo aurretik zeudenak doitu bai dira.

Dena den… ez gara ari bertoko hizkuntza sustatzeaz? Euskararekin inoiz baino kontaktu gutxiago izan den honetan, are gehiago zigortu nahi dituzte batzuek euskararen aldeko proiektu eta ekimenak eta horretarako, nola ez, pandemia, krisi ekonomikoa zein bestelako aitzakiak erabiltzea inork tutik esan gabe ohikoa bihurtzen ari zaigu.

Azaroak 10 hizkuntza eskubideen behatokia

Hizkuntz Eskubideen Behatokia.