Azalpen(ez)ak

Azalpen(ez)ak –

Gobernu batek erabakiak hartzen ditu eta hartu behar ditu. Halere, Gobernuak hartutako erabakiak herritarrei azaldu behar dizkiela iruditzen zait.

Azalpen(ez)akDuela zenbait aste, kezkaz eta haserrez hartu genuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak euskararen dekretuaren gainean kaleratutako epaia. Euskalgintzak eta gehiengo sindikalak Gobernuari jarrera irmoa izateko eskatu genion, bidegabekeria horri aurre egiteko, besteak beste, epaitegian bertan desadostasuna ager zezala helegitearen bidez.

Kostatu zaio erabakia hartzea, bai, eta azkenean, epaiarekiko desadostasun juridikoa ez agertzea erabaki du.

Esan behar dut erabaki horrek jokoz kanpo utzi gaituela, izan ere, epai horrek afera garrantzitsu batzuk auzitan jartzen zituen, besteak beste, herritarren hizkuntza-eskubideen interpretazioari buruzkoak.

Tamalez, Gobernuak oraindik ez du azaldu, Euskalgintzari eta gehiengo sindikalari muzin eginda, erabaki hori hartu izanaren ganorazko arrazoirik. Izan ere, horrenbestetan erabili duen segurtasun juridikoa delako terminoa malguegia da erabaki hain garrantzitsua justifikatzeko.

Azalpen(ez)ak

Azalpen(ez)ak

Euskararen Gizarte Erakundeen KONTSEILUko idazkari nagusia