Aurtengo ikasturtean KORRIKArik ez

Aurtengo ikasturtean Korrikarik ez –

2020-2021 ikasturtean, KORRIKArik ez; 2022ko udaberrian, herriz herri igaroko gara berriro

22. Korrika 2022. urtera atzeratu dugu. Erabaki latza, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena eta zirraragarriena ez dugulako orain izango, eta badakigulako euskararen aldeko bultzada ezin dela apaldu; gainera, KORRIKAk helburu ekonomiko zehatza dauka (AEKren euskaltegietako lana indartzea) eta atzeratzeak kalte egingo dio lan horri, zalantzarik ez.

Azken hilabeteotan, gauzak ikaragarri aldatu dira. Pandemiak mundu osoa kolpatu du eta ez dirudi epe motz-ertainean erabat kontrolpean izango denik. Egoera uste genuena eta nahi genuena baino askoz okerragoa da orain. Hori dela eta, AEKn hobetsi dugu KORRIKA bezalako ekimena atzeratzea, besteak beste, pandemiaren barruko transmisioa ahalik eta gehien murrizteko. KORRIKAren atzerapenak hutsunea sortuko du, baina KORRIKA bera horren garrantzitsua izanik, beharrezkoagoa da KORRIKA denok desiratzen ditugun baldintza hobeetan egitea. Une honetan, ez dugu KORRIKAren ordezko eskas bat nahi. Izan ere, euskarak bezala, KORRIKAk kalea behar du, bizia, mugimendua. Eta hori errepidera ateratzen direnek ematen digute, kalera ateratzen direnek. Denbora gehiago hartu nahi dugu, normalitate berria nondik nora joango den ikusteko, etorkizuna hobeki ezagutzeko, eta, ondo bidean, egoera hobetzen bada, denok desiratzen dugun KORRIKAra iritsiko gara, 2022. urteko udaberrian.

KORRIKArik ez izateak, baina, ez gaitu geldiaraziko. Hasteko, unea baliatu nahi dugu martxan den 2. EUSKARALDIAN parte har dezagun; Belarriprest edo Ahobizi izan gaitezen animatu nahi dugu Korrikazale oro.

Gainera, hartu behar izan dugun erabakiaren ondorioz, kolpe ekonomiko handia pairatuko dugu. Hori dela eta, KORRIKAren sorreratik, edizio guztietan egiten dugun bezala, azpimarratu nahi dugu ezinbestekoa dela helduen euskalduntzea bizkortzea eta inbertsioak areagotzea, Euskal Herri osoak behar-beharrezkoa du-eta. Administrazioari dagokionez, euskaltegiei bideratutako baliabideak oraindik ez dira nahikoak, urratsak egin badira ere norabide egokian. Alabaina, egoera ekonomiko zailagoan izango baga ere, berretsi nahi ditugu AEKide guztion konpromisoa eta lana. Oso gogorra izan da atzeratzeko erabakia hartzea, zinez, baina ziur gaude goiari helduko diogula eta KORRIKAra inoiz baino indartsuago itzuliko garela.

Bitartean, lanean arituko gara, euskaltegietara hurbiltzen ari zaizkigun milaka lagunek eskolak modurik eragingarrienean ikas ditzaten, eta egunero, goizetik gauera, jarraituko dugu mintzapraktika-egitasmoak abian, normalizazio-planak, itzulpen- eta zuzenketa-lanak, hilero argitaratzen dugun AIZU! Aldizkaria eta abar egiten; lanez lepo ibiliko gara, euskarak toki handiagoa har dezan.

Bidenabar, Euskalgintzako gainerako eragileekin ere elkarlanean segituko dugu 2021 urtean oinarri sendoagoak jar ditzagun herri honen euskalduntze bidean: “Hizkuntza Gutxituen Protokoloa”ren garapena, “Geroa Euskaratik” dinamika, Hizkuntza Gutxituen XVIII. Nazioarteko Biltzarra…

Amaitzeko, txalotu nahi dugu euskara ikastera hurbildu diren herritarren ahalegina, mintzalagun egitasmoetan daudenak, euskara planarekin dabiltzan eragile eta enpresak, AIZU!ko harpidedunak…segi euskaraz bidea egiten, zorionak.

“Herriz herri igaroko gara”, kaleetan eta herrietan elkartuko gara berriro.

*Azaleko Argazkia: Urumeako Kronika.

Aurtengo ikasturtean Korrikarik ezAurtengo ikasturtean Korrikarik ez

4 pentsamendu “Aurtengo ikasturtean KORRIKArik ez”-ri buruz

  • Erori da systema neoliberala, eta haren lekua ari da harcen roboticaren aroa, bere ondorio guciequin. Ondorioz, jada bucatutzat eman daiteque orain arteco cyclo ossoa, culturalqui, economicoqui eta politicoqui.

    Iraganerat soilqui beguiratuz, gueroz eta urrunago doan realitate bat baicic ez da ikusten, eta oraina jada berce gauça erabat differentea da. Ecimberceco suertatzen da, beraz, ethorquiçunaren irudi bat. Ethorquiçunaren irudi bat duena gai içan ahalco da irudicatu ethorquiçun hura noizbait realitate bilhacatzecoz. Berceec ez.

    Aguian bucatu da Korrika, eta horrequin batera Ibilaldiac, Herri Urhatsac, Alderdi Egunac, Gazte Topaguneac, BBK Live, Hatortxu, etc. Bainan ascoz guehiago ere, dena phenomenon global baten baithan.

    Honec tartea escaincen derauquegu jaia alde batera uztecoz eta hausnarqueta serio eta coherentea abia deçagunçacoz. Gure herriaren eta gure umeen ethorquiçuna jocoan dugu. Aguian Korrikak orain eguin leçaqueen ekarpen hura determinanteena içan ledique.

    2021. urthea berheci xamar daguerquigu. Alde batetic, indar catholico vascongatuençacoz eta haien alliatu español cein vaticanotarrençacoz Enneco Lopitzen, cein deitua bait da Loyolaco Ignacio, transfigurationearen abiapunctuaren 500 urtheac conmemoratzeco urthea da. Hau naffarroc berce ikuspegui batetic helduco dugu. Bi ikuspeguiec talka eguinen dute dathorren urthean, eta hor argui gueratuco da ceinec eguiten duen Euscal Herriaren ascatassunaren eta independenciaren alde eta ceinec submissionearen alde. Oraingo talka hau Euscal Herriaren eta Imperioen artean culturala da. Horregatic importante deritzot jakitea berheizten cultura eta folklorea.

    Euscararen aldeco frontean dathorren urthean bi refferencia nagussi dagoz. Lehena 1571. urthean Leiçarragaren Testamentu Berria arguitaratu içana da, ceinarequin Naffarroco Resumac bere independencia declaratu bait çuen Romaco Eliçarequico, eta euscararen standard ossatuena fincatu bait cen. Bigarren refferencia dugu 1921. urthean Federico Krutwig Sagredo euscalçain decanoaren jaiotza.

    Aurreco Korrikan Jose Luis Alvaren Emparanza jaunari eguin ciçaion homenagea. 2021. urthean homenagea eguin beharco liçaiqueon Krutwig jaunari, ceinaren lanagatic içan ez baliz possible eta osso probable liçateque eta, Euskaltzaindia academia bera ito içana ecerecean amilduz passa den mendeco 40en hamarcadan. Merituetaco bat aiphatzeagatic.

    Horrequin batera, passa den Korrikan ethorquiçunari beguiraco pausu erranguratsua eman cen Ikurriñarequin batera Naffarroaco ikur nationala erabilceracoan. Bi ikur hauec, Ikurriña eta naffar bandera, ethorquiçunez betheric daudeque euscaldunonçacoz.

    Azquenic, 2019an Gastehicen irakurri cen textuan euscara bacar bat dagoela aldarricatu cen. Hala da ceren euscara gaur bat delacoz, bere ossotassunean. Euscara eta naffarrera hizcunça bat eta bera dira, eta ezberdincen dituena systema orthographicoa baicic ez da. Batean eta bercean, euscaran aleguia, thoquico dialecto eta hizcunça-maila ezberdinac daude, gainonceco hizcunça normaliçatu gucietan beçala. Axularrec maila herricoi bat erabili çuen, eta Leiçarragac maila cultivatu bat. Bercelaco mailac garatu dira demboraz, nola gaur egungo forma batu oficiala, baita etcheetan edo cembait lanthoquietan erabilcen dena, edo baita Krutwigec berac garatu euscara hellenicoa ere, berceac berce. Maila hauec guciec ossatzen dute euscara ossoa, eta hori da gure herriaren alchor nagussia. Alchor hau ossoric bere baithan batu behar luque Korrikarequin bat eguiten duen oroc.

  • Bicain, Alexandre!
    Leiçarragaren obren 450. urtheurrena eta Krutwigen jaiotza egunaren 100.a, mendeurrena aleguia.

  • IHARDESSIS

    Oh Corrica-Aec!
    2020. urthe hunetan/ egongo gara ez ba phocic.
    Pandemia handiaren/ mascarada globalan,
    euscararen/ civiliçationea berphiztuco da.
    Hoberaco/ liçateque ez baliz bacarric
    ascatassuna/ hutsa eta subnormala
    erdiets albailedi/ guiçaquion baitha.
    Bide lucea/ daduca eta ez dago hilic,
    atzean daduca memorian/ aurrean daraion borthala.
    Guidariac ce/ helcen duena herriaren lema baita.

    Onhar eçaçue, oh euscararen symbol!
    naffarreraren sperma
    eta loreac atharaco dira
    eta euscaldunac irequico dira
    eta euscara jalguiren da
    euscaldunequin bat eguinez
    mundurat, plaçarat.

    Ken ditzagun dystopiac burutic
    psychearen cate direnean
    eta utopia concebi deçagun
    tsunami hunetan surfea deçatençacoz
    gure umeec mundu berrian
    Culturaren bidez
    realitatearen jaunandere eta jabe,
    eta horthan euscara
    ailedi içan lagun.

    AZA

  • Berce opharitto bat: akherlaletto baten hymnotto bat.

    TRAGOICO EUSCAL LALEOTTO BAT

    Erraitecoa erranda
    erraitequea erraiteque.
    Indarra indar,
    imbiharra imbihar.

    Gaur caca eta bihar lore,
    atzoco cacalore.

    Ttetoc tturrumbylhon
    chimist phiztuz,
    damborrac dan!
    chistuac chis!
    eta makylac ttakun!

    Lyra escuetan
    musical notec
    dançan daguiz
    bardoaren lanaz.

    Eta Sybilaren laleo
    cosmicoan
    derraicu Delphosec
    hieraticoqui:
    Eçagut hadi eta
    nehoiz ez muthurrerainoz
    haditez joan.

    Har eçaçu, ene laguna
    arnasa,
    araguia,
    arraina,
    arthoa,
    eta ardanoa,
    eta hala maithunaz
    ascaturen da Kundalini,
    gure ama Gaia chtonicoa,
    eta gure aita Orci urannicoa ere,
    Nervatic Pundjaberaino,
    mendiric mendi,
    ibairic ibai, Corbenatic Urarturaino,
    eta vicia ernalduco da.

    AZA