Asier Rodríguez Aparicio: “Kanpoan bizi garenontzat, Mintzanet aukera ezin hobea da"

Asier Rodríguez Aparicio: “Kanpoan bizi garenontzat, Mintzanet aukera ezin hobea da”

Asier Rodríguez Aparicio (Bilbo, 1992) bidelaguna da Mintzaneten. Une honetan, Bartzelonan bizi da bertan lan egiten baitu. Kasualitatez ezagutu zuen Mintzanet: “Euskara praktikatu nahi nuen, eta kanpoan nagoenez Interneten topatu nuen”. “Ideia ezin hobea iruditzen zait, benetan, oso gomendagarria da hizkuntzarekin konexioa ez galtzeko eta euskara heda dadin”, esan du.

Asier Rodríguez Aparicio: “Kanpoan bizi garenontzat, Mintzanet aukera ezin hobea da“
Asier Rodríguez Aparicio bidelaguna.

Zentzu horretan, “Euskaditik kanpo” bizi direnentzat aukera “ezin hobea” dela uste du. “Gure hizkuntza maitearekin harremanetan jarraitzeko”. Proiektua abantailaz “beteta” dagoela pentsatzen du: “Oso denbora gutxi eskatzen du eta, bene-benetan gomendagarria da!”.

Bere bidelaria Bilboko emakume bat da, eta normalean astero, ordubetez elkartzen da berarekin. “Gerta liteke gutako batek denbora gutxiago izatea, baina ahalik eta gehien hitz egiteko moldatzen gara, eta elkarrizketa aberasten saiatzen gara. Ez dugu elkar aurrez aurre ezagutzen, baina benetan gustatuko litzaidake biok ahal bezain laster geratzea. Oso gai interesgarriak jorratu ditugu, eta ziur nago elkar ezagutuz gero, harik eta gehiago aurkituko genituzkeela!”, azpimarratu du bilbotarrak.

Asierrentzat euskara euskal kulturaren “oinarrizko” parte bat da. “Euskaldun egiten gaituen ezaugarririk garrantzitsuenetako bat da. Baina ez da bakarrik kultura; bizitza ulertzeko beste modu bat da, beste prisma bat ematen dit: literaturan, musikan, zineman… Txikia nintzenetik ikasteko zortea izan dut, eta espero dut inoiz ez galtzea”, azaldu du.

“Kanpoan bizi garenontzat, Mintzanet aukera ezin hobea da”