EHU(r)-ren udako ikastaroak: Asertibitatea ETBren aurrean

EHU(r)-ren udako ikastaroak: Asertibitatea ETBren aurrean

2017 udan proposamen interesgarriarekin datorkigu EHU(r):

Asertibitatea ETBren aurrean

EHU(r)-ren udako ikastaroak: Asertibitatea ETBren aurreanIruñeko ikastola bateko ikaslea zara, edo Bermeoko herritar bat, edo, zer demonio, Euskal Herriko edozein lekutakoa, eta ETBk adierazpenak gaztelaniaz egitera behartzen zaitu? Ez etsi! Ikastaro honekin, hainbat estrategia landuko ditugu egoera deseroso horiei aurre egiteko: adierazi irmoki nahi duzuna, ETBko kazetariari begirunea galdu gabe, esaterako:

-Disko marratua: “Nik euskaraz eginen dut” (…) “Nik euskaraz egin gura dot” (…) “Nik euskaraz hitz egingo dut”. Betiere, boza goratu gabe, haserretu gabe. Zerorren asmoa argi adierazi.

-Jarrera enpatikoa: “Ulertzen dut esaten duzuna, hala ere euskaraz eginen dut” (…) “Interesgarria; hala ere, euskaraz egin gura dot” (…) “Badakit behartzen zaituztetela, eta oso injustua da; nolanahi ere, euskaraz hitz egingo dut”. Aurrez-aurreko gatazka leuntzeko modua da.

Eta beste hainbat!

Ikastaro honek bigarren zati bat izanen du: “Euskaraz egiteagatik ETB2n zentsuratzen zaituztenean: baliabideak”. Arartekoa, Hizkuntza Eskubideen Behatokia, eta beste baliabide askoren berri emanen da.

Uda honetan, baliatu denbora UPV/EHU(r)-ren ikastaroekin.

EHU(r)-ren udako ikastaroak: Asertibitatea ETBren aurrean