Arte-ikaskuntzetako irakasleak elebidunak izaterik ez zen onartu

Arte-ikaskuntzetako irakasleak elebidunak izaterik ez zen onartu –

Arte-ikaskuntzetako irakasleak elebidunak izaterik ez zen onartu, Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantzan

ARTE-IKASKUNTZETAKO IRAKASLEAK ELEBIDUNAK IZATERIK EZ ZEN ONARTU, IRUÑEKO UDALEKO EUSKARAREN ORDENANTZAN

Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantza 2019ko maiatzaren 29tik indarrean dago. 2019ko maiatzaren 14an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aldaketaren aldeko gobernu taldeak erabaki zituen AETren alegazioen inguruan. Egindako txostena Lehendakaritza Batzordean onartu ondoren, Udaleko Osoko Bilkuran onartu zen, EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Ezkerraren botoekin.

26 alegazioetatik bakarra onartu zen. Hogeita seigarren alegazioa ez zen onartu. Oro har, euskararen aldeko jarrera ez da nabaritzen txosten horretan.

HOGEITA SEIGARREN ALEGAZIOA.

27.3 artikulua: “Iruñeko Udalak, ahal den heinean, bidea emanen du berak eskainitako arte-ikaskuntzak euskaraz ere egin daitezen, herritarrek halakorik eskatzen badute”

27.3. artikuluari esaldi bat gehitzea:

“Horretarako, irakasleren batek lotura finkoa izan behar badu Iruñeko Udalarekin, irakasle elebiduna kontratatuko du Iruñeko Udalak”

Arrazoia:

Haur Eskoletako hezitzaile eta zuzendariekin eta Musika Eskolako irakasleekin izan beharreko jokabide berbera edukitzea.

IRUÑEKO UDALAREN EZEZKOA ALEGAZIOARI.

Proposatzen denak administrazio-egintza baten izaera dauka eta, horrenbestez, ez du Ordenantzak arautu behar. Proposatutakoak geroko garapen baten xede izan behar duela jotzen da. Ordenantzaren 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoa eta, zehazkiago 6. artikuluak aipatzen duen jarduketa-plana garatzeari begira. Horregatik guztiagatik, ikuspuntu tekniko-juridikotik, alegazioa ezestea proposatzen da.

 

ERANTZUNAREN BALORAZIOA.

Koherentea da Iruñeko Udala. Haur Eskoletako hezitzaile eta zuzendariekin eta Musika Eskolako irakasleekin onartu ez bazuen, arte-ikaskuntzako irakasleekin ere ez du onartuko, ez horixe!

Noski, irakasle finkoak ez badira elebidunak, nekez izanen da hautu librea ikaskuntza euskaraz ala gaztelaniaz aukeratzeko. Bistan da, aukera hori baldintzatuta egonen dela.

Arte-ikaskuntzetako irakasleak elebidunak izaterik ez zen onartu, Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantzan
Joseba Otano

Administrazioan Euskaraz Taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude