Arnaldo, eta euskaldunok non?

Arnaldo, eta euskaldunok non

Loiolako negoziazioetan, ETAk komunikatu luze bat atera zuen. Han analisi politiko sakon eta zabala — erakunde armatuaren erara, noski —  egiten zuen. Jakin-minez irakurri nuen ea analisi hartan euskaldunak eta euskaldunon ajeak agertzen ziren. Ustekabe galanta jaso nuen. Euskaldunok ez ginen inoiz agertzen analisi «sakon eta zabal» hartan. Sarreran, halere, euskal hiritarrek jasaten genituen gaitzak zerrendatzerakoan, euskara eta euskaldunon egoera larria lerro batean aipatzen zen. Baina, gero, irtenbide politikoa aurkezterakoan, euskaldunen arazoak eta haien konponbidea ez ziren inon agertzen. Harrigarri iruditu zitzaidan, euskara eta euskaldunon egoera larria ETAren sorreran behineko arrazoia izan baitzen. Horregatik, ahazte hori oso adierazgarria iruditu zitzaidan. Euskaldunok ez bide genuen lekurik erakunde armatuaren teoria eta estrategia unibertsalean. Esan gabe doa estrategia unibertsal hura nazionalismoan eta marxismoan oinarritzen zela.

Arnaldo, eta euskaldunok non?Antzeko jakin-minez hurbildu naiz Arnaldok Oiartzunen emandako hitzaldiaren bideora. Independentziari buruzko hitzaldia zen. ETAren marka ere gainditu du Arnaldok. Ordu eta erdi luze batean euskara eta euskaldunon egoera larria ez du behin ere aipatu. «Euskara» hitza ere ez da agertzen (behin izan ezik, «ez dakit nola esan hau euskaraz»). «Euskaldunok» hitza, ordea, hiru aldiz agertzen da. Lehenengo biak, hasieran (2. minutuan); hirugarrena, bukaeran, ordu bat eta erdi luze pasa ondoren. Bi une horien artean, euskara, euskaldunak eta haien nahiak eta beharrak independentziaren korrontean, beste Guadiana bat balitz bezala, erabat desagertzen dira. Eskerrak bukaeran, hori suposa daiteke behintzat, independentziaren itsasoan euskaldunak berriro agertuko direla.

Hau marka! Kanpotar batek, Arnaldoren hitzaldia entzunez gero, euskaldunok ez dugula inongo arazorik edo, izanez gero, independentziarekin ez duela inolako zerikusirik pentsatuko luke. Eta harrigarriagoa dena bukaeran hitz egin zuen jendeak ere ez zioten ezer arrarorik antzeman oroimen hutsune horri. Politikan aditua ez naizenez, agian oker egongo naiz, baina independentzia beharra eta euskaldunen egoera larria ez ote daude erabat loturik?

Euskaraz eta euskaldun peto-petoen aurrean euskara eta euskaldunon premiazko egoera  ez aipatzeaz gain, «euskara» eta «euskaldun» hitzak ere saihesteak, erre egingo balute bezala, izugarrizko abilezia eskatzen du. Abilezia hori, halere, susmagarria da oso. Izan ere, trauma sakon eta larria iradokitzen du.

Ukaezina da euskara eta euskaldunon beharrak eta nahiak bihotz-bihotzean daramatzatela Arnaldok eta Sortuko kideek. Ez da nolabaiteko amodioa, gainera, ia sehaskatik ezkongaiak dira eta. Baina ardura eta amodio hori, dirudienez, ezin dituzte denon aurrean azaldu. Amodio sekretua eta debekatua da, antza. Nondik datorkie Arnaldori eta Sortuko kideei amodio horri buruz mintzatzeko debekua? Amorantearen izena aipatzea ere debekatuta dutela ematen du.

Zertarako nahi dugu  euskaldunon komunitatearen beharrak eta nahiak ahazten dituen independentzia bat? Espainolak baino hobeto bizitzeko? Estatu nordiko bat Kantaurin sortzeko? Alemanen erara ekonomia bat garatzeko? — arrazoi horiek guztiak Arnaldok aipatzen ditu —.

Ideal horiek, batzuk errespetagarriak dira, beste batzuk, ordea, chauvinista samarrak. Direnak direla, helburu horiek ez dute inongo «epikarik» sortzen (epika falta hori deitoratu zuen Arnaldok). Ez da harritzekoa, ideal eta helburu horiek arruntak dira eta ez dute inongo erakargarritasunik. Estatu nordiko bat? Eta zergatik ez tropikala?

Epika (eta lirika) —  gogoberotasuna eta itxaropena —  sortzen dituena bereizten duena da. Eta euskaldunok bereizten gaituena euskara da. Independentziaren bihotzean euskararen eta euskaldunon komunitatearen defentsa jarriz gero, orain agertzen ez diren epika eta lirika agertuko lirateke.

Horregatik, ezin dut ulertu zergatik desagertu garen euskaldunok Sorturen egitasmo independentistatik. Ahazte hori sintomatikoa da oso. Sintomatikoa eta oso kezkagarria. Euskaldunok Estatu independente baten alde buru- belarri lan egin behar dugu, baina ezin gara proiektu horren protagonistak izan.

Langileak, bai; Protagonistak, ez. Beldur naiz ez ote diren okertuko berriro ere Sortuko lagunak. Haiek ere ETAk egin zuen okerra errepikatzen ari dira: euskaldunak ordezkatu eta, azkenean, ahaztu.

Oker horrek izena du: nazionalismo.

Arnaldo, eta euskaldunok non Arnaldo, eta euskaldunok non Arnaldo, eta euskaldunok non
Arnaldo otegi
Galo

FILOSOFO OHIA

74 pentsamendu “Arnaldo, eta euskaldunok non?”-ri buruz

  • Loiolako akordio zirriborroan, 2006ko urriaren 31koan, euskararen ofizialtasunaz aritu ziren EAJ ,PSE eta Batasuna.
    Loiolako hegiak liburuan azaltzen da datu hau.

  • Gehienarekin konforme Galo, azken hitza kenduta. Horri ez zaio nazionalismo deitzen, deitzen zaio internazionalismo, Arnaldo kapaza delako euskaraz luze hitzegiteko euskara eta euskalduna ia aipatu gabe. Eta noski ezker abertzale ohikoaren ideologia nabarmen da hemen, euskara azala eta sozialismoa edukia izatearena. Euskarari borroka balio bat eman zaiolako, eta ez euskara euskalduna delako eta gu euskaldunak garelako. Euskara izan daiteke borroka tresna eta horretan jo eta fuego. Baina borrokarako balio ez badu, orduan baztertu eta kitto. Niri Arnaldoren jarrera oso kontsekuentea iruditzen zait ezker abertzalearen izaerarekin.
    Niretzat euskara bereizgarri bat da besteen artean eta hoietan euskara bezain garrantzitsua gure nortasun politiko propioa, gure lege zarra. Ezker abertzaleak bi gauza hoiek berezi ditu batarekin bestea jipoitzeko. Eta noski sozialismoa ideologia arrotz bat hartu du bere ideario gisa. Beraz nazionalismo ez, internazionalismo.

    • Alpargatero 2017-05-11 08:37

      PNVko baten aldetik holakorik! Zure alderdikideak kale-gabitzaileez eta EGAz esaten dabiltzanak gogorarazi behar dizkizut?

      • EAJrik gabe ez litzateke ez ikastolarik ez euskal hezkuntza publikorik izango. Gu hemen euskaraz debatitzen ari gara EAJ bezalako alderdi bat jaio delako.

        • Alpargatero 2017-05-11 09:35

          Bai, bai, Gora Sabino Arana Goiri. Baina oraingo ekintzez eta hitzez ari naiz.

        • Ikastoletan euskara ikasteak eta Zuzeuko foro batean euskaraz aritzeak ez du hizkuntzarik salbatzen. Hizkuntzak hitz egiten direnean salbatzen dira, eta EAJk gabeziak besterik ez ditu hor, eta gero eta gehiago.

        • Traba izan zan batik bat.

  • Euskara ez da Arnaldoren kezka nagusietakoa eta.

  • Hiltzen Hil 2017-05-11 00:22

    Ea ulertzen dugun. Euskaldunak ez gara ezker-abertzalearen subjektu politikoa ez eta bere existentziaren arrazoia. Baztertzailea eta politikoki ez-zuzena da gainontzeko sektore sozio-politikoak kontuan ez hartzea era berdinean. Gainera euskaldun autoktonoak geroz eta gutxiago gara, eta askoz ere gutxiago izango gara demografia krisia dela-eta. Apostu txarra gara

    Ezker Abertzaleak ez du bereizten. Ezker abertzalea unibertsalista, igualitarista eta internazionalista da, eta “euskal hiritarrak” dira era berdinean Markinako Patxi Olabide, Irungo Francisco Ramirez edo Barakaldon bizi den Mohamed Shamir, eta ez du axolarik euskaraz jakin edo bizi diren, euren alde bozkatu dezaketen bitartean jakina.

    Macronek esan zuen “kultura frantsesa ez da existitzen”. Bera ere unibertsalista eta igualitarista omen da, francmasoi on gisa. Nazioak, kulturak, hizkuntzak… bereizketak eragiten dituzte. Macron presidente da besteak beste 4 milioi musulmanen bozka jaso duelako. Atera kontuak

  • Alpargatero 2017-05-11 08:34

    Hasieran ados negoen artikuluarekin, nik ere uste dut Arnaldok arazoren bat duela euskararekin, edo, antza denez, ez duela bere lehentasunen artean. Baina artikuluan aurrera egin ahala, halako tranpa bat egiten duzula iruditzen zait, Arnaldoren gabezia hori Sortuko kide guztiengana zabaltzen baituzu, eta horrekin ezin naiz ados egon. Sortu da euskararen alorrean proposamen eta jarrera onargarri bakarrak dituena, euskaltzale baten ikuspuntutik.

  • Sortu Arnaldok paritu du eta semea aitaren antzekoa da alderdi guztietan: euskalduna eta euskara azala eta barrua sozialismoa.

  • Non da Guadiana?
    Eta Kantauria?

  • EAJ-k aspalditxo egin zuen euskaraz beste. Alderdi gero eta neoliberalagoa da alde guztietatik.
    EHBildu euskara eremu sinbolikora jaurtitzeko lanetan dabil. Sozialista? Diskurtsoa ere ez, dagoeneko.

  • Nik ez dakit ze lotura dagoen euskaraz beste egin eta neoliberala izatearen artean. Hori da zuek ezker abertzaleko akolitoek egiten duzuen nahasketa eta euskarari ez dio inongo mesederik egiten identifikazio horrek. Euskara neoliberalismoa baino lehenago sortu zen eta espero dezagun neoliberalismoa eta gero iraungo duela. Baina euskararen borroka neoliberalismoaren kontrako borrokarekin lotzea euskara kaltetzea da.

    • Alpargatero 2017-05-11 10:40

      Hemen zu izan zara lehena internazionalismoa eta sozialismoaren kontuak aipatzen euskararekin bateraezinak balira bezala. Ez al da bateraezinagoa neoliberalismoa? Hitzei eta ekintzei erreparatu besterik ez dago!

    • Mesede egiten ez diona EAJk bozkatu berri duena da, hau da euskara ikastea dohakoa ez izatea, bitxia hemengo errenta Espainiakoa baino askoz altugoa denean ta Gaztelania ikastea betidanik dohakoa denean.
      Baina zuk segi euskara arlo guztietan baztertzen dutenak defendatzen.

  • Neoliberalismoak uniformizazioa sustatzen du, Merkelen akolito hori.

  • Euskara eta ezker abertzaleak duen arazo sozioekonomiko-politikoa nahastea euskararen kalterako dela uste dut nik. Sozialismoaren kausa eta euskararena desberdinak dira. Ezker abertzaleak berdindu nahi izan ditu. Eta orain euskarak ez dio balio eta baztertu nahi du, sozialismoaren bidean oztopo gertatu daitekeelako Podemosera joan zaizkion botoak berreskuratzeko.

    • Alpargatero 2017-05-11 11:07

      PNVko batek horrelakoak esatea zinismo hutsa iruditzen zait. Hasi zuen etxea garbitzen, sekulako zabor pila daukazue-eta euskarari dagokionez.

  • Erudito, filosfo eta purista horietako bati otu zaio esatea euskara ez dela Arnaldo Otegiren kezketako bat, hau da, Ezker Abertzalea eta Arnaldo ez direla behar beste euskaltzaleak, eta independentziaren izenean, euskara ahaztu dugula. Bai, hala ez dute aurpegiratzen, baina finean horixe bera da ideia. Ezker Abertzaleari gorrotoa, ezker Abertzalea deitoratu, Ezker Abertzalea beti mezpesatzen, eta Ezker Abertzaleari beti zeharretik begiratuz, so eginez. Gaixo portaera ulertezina niretzat, aitortzen dut. Ezker Abertzalea ez bada euskaltzalea ez dakit nor den. 0 proposamen, amorru ugari eta konplexu larregi.

  • Zinismoa? Txorakeri gutxiago, EAJk kontraesanak ditu baina EAJri txistua botatzea hizkuntzaren mesias bat izango bazina bezala erridikulo xamarra iruditzen zait. Eraginkorra izan behar da baita hizkuntzari dagokionez ere eta euskararen onerako ezker abertzalearen eraginkortasuna beti oso motz gelditu da.

    • Zein da euskararen egoera EAJk botere handiena duen eta izan duen lekuetan? Zein da euskararen egoera Eusko Jaurlaritzan eta Bizkaiko Foru Aldundian? Zergatik dago euskara teknikari bakar bat Bizkaiko Foru Aldundi osoan?

    • EAJk euskaltzale peto petoa oraintxe bertan bozkatu duena.
      Lanbide euskalduntzeari ezetza.
      Ertzaintza euskalduntzeari ezetza. Ez dute B2a eskatuko.
      Euskara ikastearen dohakotasunari ezetza.
      Osakidetzana gutaz trufatzea da jada, postu askorei ez zaio euskara eskakizunik jarri nahi ta 40 urte gaude horrela.
      Ta Ipar EHko ikasleak? Zergatik ezin dute gurean ikasi? EAjri bost axola zaiolako.

      Arnaldok agian arazoa du euskararekin baina hemen euskararen aldeko proposamen ausartenak, aurrerakoienak, balio gehien ematen diotenak ta euskara gehien erabiltzen duten politikariek Sortukoak dira.

  • Alpargatero 2017-05-11 12:33

    Zinismo hutsa, bai. Ezker abertzalearen eta eskuin sasiabertzalearen jarduna konparatzea, euskararen arloan, Jesukristo eta ijito bat konparatzearen parekoa litzateke, nire aitak esango lukeen bezala.

  • ganbaratxotik 2017-05-11 13:10

    1. Sortuko Herri Batzarretan, nere herri ia erdaldunean, euskera hutsean egiten dira. Erdaldunak jadanik ez dira bilera horietara azaltzen. Ez dakit euskara eta euskaldunontzat estrategia egokia den baina horrela funtzionatzen dala egi berdaderoa.
    2. Euskaldun elebakarra zapaldua eta zokoratua izan da historikoki. Euskeradunak herri honetako pariak izan dira (gara) mendeetan. Bertako eliteek, jauntxoek euskera alboratu eta aitzaki modura erabili zuten (dute) populazioaren gehiengoa baztertzeko, hots, etatus-ari eusteko,hots “egonkortasunari” eusteko. Nik ez dut inola ere onartuko nere guraso, aitonamonen hizkuntza/kultura/nortasuna erabiltzea jendea baztertzeko, bereizkeria egiteko. Guri geroni egin zigutena(digutena) guk egin?
    3. Galdera bat: Frantziako eskuin mutur nazionalista badakigu non kokatzen den politikoki, Espainiakoa mozorrotuagoa baina baita ere, Euskal Eskuin Abetzale Muturrekoaren soziologia zein alderdi(e)tan mozorrotzen dela uste duzue?

    • Alpargatero 2017-05-11 13:22

      Beraz, egin dezagun erderaz beti eta nonahi. Hori esan nahi duzu? Momentu honetan euskaraz ari garelako norbait baztertzen ari garela uste duzu? A ze kakaoa zurea!

    • Hiltzen Hil 2017-05-11 22:03

      Txikia zinenean ez zenuen ezberdintzen zure indibidualitatea gainontzeko gauzengandik. Gerora, zure indibidualitatearen kontzientzia garatu zenuen bereizketaren bitartez, alegia, zure burua identifikatzen eta gainontzekoengandik (aita, ama, anaia) ezberdintzen. Hala, indibidualitate indartsu eta finko bat beharrezko ezaugarria da psike osasuntsu baten garapenerako. Eskizofrenikoek, aldiz, hautsia dute euren banakotasuna, alegia, indibidualitate txiki ezberdinetan fragmentatua dute euren psikea.

      Era berean, kontzientzia eta psike-kolektibo baten jabe dira herriak, edo, hobe esanda, jatorri bereko leinuen komunitateak. Komunitate horien biziraupena eta Osasuna lotua dago euren psike-kolektiboari, non identifikazio-sinbolo eta arketipo ezberdinetan gorpuzten den. Euskara da gure identifikazio-sinbolo nagusia, baina badira beste hainbat. Identifikazio-sinbolo horiek gure burua definitzeko balio dute, edo, beste hitzetan, gainontzekoengandik ezberdintzeko. Eta hala da, funtsean euskalduna izateak esan nahi du erdalduna ez izatea, alegia, gainontzekoekiko bereiztea.

      Zuk Euskal Herri eskizofreniko bat nahi duzu? Hau da, nahi duzu komunitate etniko/kultural/erlijioso ezberdinetan, hizkuntza ezberdinetan, gizon/emakumeen arteko disoziazioan, klaseen arteko gatazketan… fragmentaturiko Euskal Herri ambiguo eta indeterminatu bat?? Edo nahiago psike-kolektibo osasuntsu eta indartsu baten jabe den Euskal Herri homogéneo eta kohesionatu bat?

      Nik argi dut aukera, eta aukera horren burutzea soilik aukera etno-nazionalista batek ekarriko du, alegia, zuk zure ikuspegi komunistoidetik ultra-eskuin edo faxista deitzen diozuna.

      • ganbaratxotik 2017-05-12 20:36

        Agian gaizki esplikatu naiz. Ea oraingoan asmatzen dudan. Jakina euskerara dala gure nortasun-ikur nagusia. Jakina euskera behar duela noizbait hegemoniko izan, biziraungo badugu.
        Horrek baina ez du justifikatzen euskera erabiltzea gutxi batzuen pribilegio edo estatus bat iraunkortzeko. Euskera GUZTION ondarea da, guztiona. Eta nik zantzu itsusi batzuk ikusten ditut, non gutxiengo elitista batek GURE hizkuntza istrumentalizatzen ari den bere posizio horri eusteko. Horrek ez dio batere mesederik egiten ez euskerari eta ezta ere Euskal Herriari. Ez dezatela euskera ezkutu moduan erabili kontxo!

      • Zeharo ados. Urteak ditut eta aukera izan det azkeneko hamarkadetako “gure” partiduen “estrategien lorpenak” nora ekarri gaituzten ikusteko. Alde batetik kolonizazio basati baten hizkuntz ondorioak, eztiki, inor mindugabe,”seduzituz”… gainditzea posible dela pentsatzea… inozokeria!.
        Bestetik, gaur egungo egoera, nere ustez, pairatu degun egoera larriena da: suizidatzen ari dan herria gera. Badirudi, munduko populazioa murrizteko martxan dagon experimentua (emakumeak etxetik kanpo lanean jarri, nahi ta nahi ez; muturreko feminismoa eta homosexualitatea sustatu, ….), guk euskaldunok gureganatu dugula inork ez bezela, izugarrizko “arrakastarekin”: gure lurraldea euskaldunez ustutzen ari gara, baino aldi berean populazioaren kontrola hiru ajola zaien, eta jaiotze tasa oso altua duten jendeak ari dira guk utsa usten ari geran lekua betetzen. Eta ikusita gure ahulezia, nola euskaldundu horiek?.
        Baina ez da nahikoa negar egitea; ez da nahikoa gure artean arrika ibiltzea; ez da nahikoa gaur egungo partiduei bizkarra ematea…edo beste berri bat sortu bere betebeharrak instituzio españolen posibilismoari lotzeko… Lehen baitlehen gure herriaz geratzen dena bildu eta salbatzeko estrategia bat sortu beharko dugu.

    • Gauzak horrela nahastea ez zait oso zilegia iruditzen.
      Euskaldunak baztertuak izan ginan hemengo hizkuntza egiteagatik, gaztelaniadunak baztertzen dira hemengo hizkuntza ez dutelako ikasi nahi.
      Joan zaitez bizitzera Alemaniera ta erraiezu zure portaleko bileretan, gaztelaniaz egin dezaten zuk ez baztertzearren.
      Memelkeria litzateke ez?
      Ba bazterketa hori ez da ematen, ta halare ez dut sinisten diozuna, gehienak edozein aitzaki dela medio gaztelaniara pasatzen direnean. Ta zuk diozu herri erdaldun batean Sortukoek beti euskaraz ari direla? Oxala, hori bait da egin behar dena. baina ez dut sinisten. Ta arraroago iruditzen zait bilerak horrela egitea ta jendea juateari uztea bileran Gaztelaniaz mesedez erran gabe. Beti gertatzen delako hori ere. Ta hori badiote bileran , gutxiago sinisten dut gaztelaniara pasatzen ez direla.

      Baina hori nire ustea da bakarrik.

  • Argi ikusten dut zuentzat euskara EAJ izorratzeko iskilu bat besterik ez dela. Zuen jokabide sektarioa ez du zeikusirik euskaltasunarekin, fundamentalismo politikoarekin baizik. Horrelako zozokeri bati euskara lotzea kaltegarria da. Baina gauzarik okerrena da zuen zuzendariek, Arnaldo kasu, behar dutenean euskara gutxiestu egiten dutela. Beharrezkoa zaienean euskara ez da funtsezko gauza bat. Hor zarete zuek “eskubi” abertzaleari buruz zapuak eta sugeak botatzeko eta ezker abertzalearen indarrak gordetzeko. Jainkoari eskerrak Arnaldoren zaku berdinean zarete eta galtzen bazarete euskara ez da galduko. Izorratu zaitezte Euskal Herria eta euskara izorratu gabe!

    • Alpargatero 2017-05-11 14:04

      Zeu hasi zara ezker abertzalearen kontra, zer eta euskaragatik, nondik eta PNVtik. Orain atera zaitez ahal duzun bezala zeuk zeure buruari jarri diozun tranpa horretatik.

    • Gainbeheran 2017-05-11 14:44

      Urkullu eta Anasagasti bezalako leloak izatea zuen, alderdi eskubiarran eta ustelen sostengatzailea, dira euskarari kalte handiena ematen diena. EAJri negozioak besterik ez zaio interesatzen, dirua eta kapitala, euskara eremu “kultural” eta “folkloriko” huts batean uztea eta kitto. EAJ herri honen lotsa besterik ez da!

    • Arnaldoren euskara erabilera Urkullurena baino askoz haundiagoa da, baina asko asko, ta zuek gaztelania erabiltzen dezute euskaldunak alboratzeko, ta gero euskaltzaleak zaretela sinistu behar omen dugu? Kar kar.

  • ganbaratxotik 2017-05-11 13:43

    Kakaoa ez nik kafea. Egin dezagun euskeraz nonahi, baina ez “erabili” euskera zapaldua are eta gehiago zapaltzeko (guri egin digutena portzierto), esate baterako hezkuntza publikoaren likidazioa justifikatzeko(euskeraren kalitatearen izenean),edo kanpotar beltzaranen inguruan egitea ahozgora norbere burua “bereizteko” egunerokotasunean lagunartean hitzerdiriuk egiten ez denean..
    Ez zaitez erratu lagun, horrekin batera ni euskera derrigortzearen alde nago, borondateak soilik ez duelako hizkuntzaren etorkizuna ziurtatzen. Horregatik nahi dut Estatua izan, besteak beste.

    • Alpargatero 2017-05-11 14:02

      Uf! Ez dakit kakaoa edo kafea den, baina bai lodia eta iluna, gero!

      • ganbaratxotik 2017-05-12 09:39

        Irakurri ezazu beherago Xuru-k idatzi duena eta hobetu ulertuko duzu nik hain baldar azaltzen saiatu naizena. Agian horrela lizeriketa errezagoa egingo zaizu.
        Alegia, euskera norbere posizio ekonomiko eta sozialari eusteko-iraunkortzeko “erabiltzea” (eskola eredu jakina bultzatzeko) ez da bidezkoa, are gehiago hori euskeraren kontrakoa da, hots Euskal Herriaren kontrakoa.

    • Nik euskara derrigor nahi dut baina… ez duu derrigor nahi.
      Beltzarena hipokresi edo ezjakintasun hutsa iruditzen zait. Zertan egin behar diogu? Gaztelaniaz? Bere hizkuntzan? Datoztenen zuk ze uste Gaztelania dakitela? Ez ikasi behar dute.
      Ta nola ikasten dute dohainik diren klaseaz aparte? Ba jendea gaztelaniaz entzuten, bestela jai izango zuketen, beraz euskaraz egitea beraie ez da zapalkuntza ta ez ezer, mesedea da beraientzako ta guretzako.

      Zapaldu euskara ikasi behar dutela errateagatik? Euskaraz egiteagatik? Ai ama, kafe ez kakao.

  • Gainbeheran 2017-05-11 14:37

    Niri negargarria iruditzen zaidana da ezker abertzalea “txupiprogresismoan” erori dela. Egun osoan kanpotarrek daukaten eskubideaz hitzegiten, Euskal Herrira munduko errfuxiatu eta migratzaile guztiak erakarri nahi ditu, diru sarreren bitartez. Eta bitartean, galdera da: Ze nolako onura ekarriko dio euskarari hainbeste kanpotar Euskal Herrira erakarriz? Uste al duzue kanpotar gehienei axola zaiela gure hizkuntza, kultura edo ta identitatea? Baina ez, ezker abertzalea ez dago kezkatuta, berdin zaio migranteek edo ta errefuxiatuek euskaraz egiten duten ala ez. Garrantzitsuagoa da “PROGREA” izatea, eta Podemos bezalakoak izatea: “Gure aberria JENDEA da” eta holakoak esaten.

    Euskara hiltzorian dago, gu, geu, euskaldunak arreta handiagoa ematen diogulako kanpotar jendea erakartzeari, euskararen egoerari baino. Eta euskarari ez dio inolako mesederik egiten kanpoko jendea Euskal Herrira etortzeak. Inolako mesederik!!!

  • Ene Gainbeheran, EAJ ustela dagoela ezker aberzaleak esaten du eta bere loritoek beren hilotzen karga piska bat estaltze arren. Baina ustela dagoena Arnaldo bezalako bahitzaile profesional bat zuzendari jartzen duen alderdia da, hiltzea ondo zegoela bere historiaren letra larrietan jartzen duena.

    • Alpargatero 2017-05-12 10:28

      Hemen esan du norbaitek. Sorturen batzarrak, herri erdaldunetan ere, euskaraz dira. Eusko Jaurlaritzaren lana, elebitasun bedeinkatuko 50 urte eta gero, 100% erderaz!

  • Bentazar, laga ezker abertzalea bakarrik zati batean, ni ez naiz eta inongo ortodoxorik horretan, eta jo dezagun ehunekoetara , horiek gezurrik esaten ez dute eta: Donostiako udala, azken urteko udalbatzak: Bildu %50, EAJ %25, pSE %5, PP%5, Irabazi%1 (agurrak?). Donostiaren euskaldun-indizea %40. Nor ari da aukeren behetik?
    Zenbat uri batzar euskeraz funtzionatzen? Zenbat barne dokumentu? Zenbat Anasagasti momifikatu? Ehun urte baino gehio duen alderdi batean? Irlandaren independentziaren txapeldunen bidetik osorik!! Eta ezker abertzaleari erne egoteko diotsot, agian egunen batean euskaldunen (euskaradunen) alderdia sortzen ikusiko dugu eta.

  • Barkatuko didazu Irala baina ez duzu kontuan hartzen hemen gaur egun hezkuntza sistema euskaldundu bat, euskal telebista bat. euskal irrati bat eta funtzionari euskaldunak baditugu EAJk alegin hori egin duelako izan da, ezker abertzaleko akolitoek tiroak bota eta besteei eraso egin bitartean. Pentsa zer gertatu zitekeen euskaldungoaren zortea ezker abertzalearen eskuetan izango balitza. Konforme nago EAJk alegin handiagoa eta euskarari pauso bat aurrerago emateko aukera eman behar diola. Baina noski ez dezagun galdu errealitate printzipioa: eraiki EAJk egin du ezker abertzaleak bazterrak nazkatu bitartean.

    • Gainbeheran 2017-05-12 13:23

      Eraiki duzuen gauza bakarra zuen NEGOZIOAK izan dira, besterik ez. Hemen batzuk hiltzen zituzten bitartean, torturatuak ziren bitartean, hedabideak ixten zituzten bitartean, ilegalizazioak zuen bitartean….ZUEK EROSO, EROSO zineten ZUEN NEGOZIOAK eta TXANTXULLOAK egiten.

      Arzallusek ondo esan zuenez “……nosotros recogemos las nueces, mientras otros mueven los árboles”. NAZKA!

  • Eraiki herriak egin du, kolore askotako herritarrok. Zu segi solitarioan jolasten.

  • Bentazar, PNV gabe hezkuntza publikoa ez zela egongo? Ezta osasungintza, ezta zerga bilketa, ezta ogasuna , ezta karreterak, ezta….mundua ere martxa hontan. Estatutoak emandako eskumenak direla eta hoien kudeatzaile izateak ez tio denan jainko egiten. Goatu lehenbiziko aldiz 78 tik geroztik bigarren legegintzaldia duela hezkuntza sailaren ardura. Lomce goitik behera aplikatzen ari da. Hi non bizi haiz!!!Martxoak 22an 11.000 langilek greba egin ziaten 4 kolektibokoak eta irakasle publikoak nagusiki.Eta bereziki PNV ren hezkuntza politika salatzen diate. Neoliberalismo gogorrena dakar hezkuntzara. Sare itundua ,gero ta elitistagoago, homogenoago…(kristau eskolak ikasleen %24, Ikastolen.E %12 eta bestelako patronalak-eliteko laikoak+opus+ britis ..scool+deutx..%12) guztiz liberalizatuz (funts publikoz guztia finantziatuta- noski , neska mutilen eskolak +langileen soldata) eta legez kanpoko familien kuotekin (LA LIBRE ELECCION DE CENTRO, ENTRONIZATUZ) eta sare publikoa zokoratuz, desprestigiatuz, apharheida aplikatuz, murrizketaz beterik, egonkortasun tasa ikaragarriekin, ordezkapenak 5-8 egunera betez, gaixotzea.zigortuz, hezkuntzara PIB 3,4 inbertituz ( europako.azke bigarrenak), ….
    hi non ostia bizi haiz, batxokian? kendu hitzak kartolak!!!!

  • EAJk eta beste alderdi batzuk eraiki dute herria ordezkatuz, noski. Baina EAJrik gabe ez litzateke horrelako gehiengorik ez ordezkapenik. Estatutoaren kudeatzailea izatea herria ordezkatuz egin duenaren ardura ematen dio, ezker abertzaleak ETAren erahilketen ardura duen bezala. Edota hau herriari gaineratu behar al diogu? Bai, EAJ neoliberalismoaren aitzindaria da… Hoiek ezker abertzaleko gezur fabrikak osatutako irain bat besterik ez da. Hiru probintzi hauetan estatu sozial bat sortu da EAJk herriaren borondatea ordezkatu duelako. Zuek iraultza egitera eta herria kakaz betetzea, hori da bete duzuen eta beteko duzuen zeregina.

    • Gainbeheran 2017-05-12 13:20

      Hemen kaka sartu duzuen bakarra el Partido del Negocio Vascokoak zarete. Ustelak baina ustelagoak zarete, Euskadi patrimonializatu duzue, zuen sare klientelarrak zabaldu dituzue gizartearen leku guztietara.

      Zuek ez zarte, ezta gutxiago ere, inoren eredu.Beti zuen itxura estetikoarekin han eta hemenka, zuen korbatudunekin, Confebask eta Adegiren morroi besterik ez zarete.

      Nazka besterik ez duzue ematen, sekulako NAZKA!

  • Gustatuko litzaidake Urkullu jaunari kritika maila berdinarekin neurtzea. Beti bezela, burua altxa orduko mailuarekin goaz hau edo hura kritikatuz. Ezker abertzaleak azken urteetan egindako guztiaren ondorio da. Euskal gizarteak gehiegi espero du ezker abertzalearengandik, eta bereziki arnaldorengandik. Gizarte bezela besteengan bilatzen ditugu gure arazoen konponbideak. Erantzunak ez ditugu diskurtso batean aurkituko, bidea bera da erantzuna.

  • Bai noski, Gainbeheran, ezker abertzaleak eragindako ehunka hilotzek ez dute zure usain finarentzat inongo kiratsik. Zuek baino ustelagorik ez dago eta gezurterogorik ere ez gainera. Mugimendu bati zilegi iruditzen zaionean erahiltzea, gezurra esatea txikikeri bat besterik ez da.
    Ikusten da Herriko Taberna baten kalimotxo mindu baten topikazoak besterik ez dituzula esaten. Korbatadunak, Confebask… Estereotipo horri jarraituz seguru zuri asko gustatzen zaizula kale borrokoen kaputxoia.

    • Heriotzen erabilera politiko honexegatik jarraitzen du EAJak boterean. Rajoyen beroarekin zeinen ederki bizi zeaten. Ezerrez egitearekin nahikoa eduki dezue azken urtetan. EAJak nortasun guztia galdu du eta herriak badaki, desinformazio guztiaren gainetik badaki. Bidean ikusiko gea!

    • Hemen dirudunak BIHURTU diren bakarrak EAJko ustelak zarete. Euskadiren patrimonializazioa egin duzue, kontrolatu duzue, zuen hedabidekin, zuen sare klientellarrei diru onez betetzen. Zuek bai ustelak, ustel zikinak, eta manipulazioan murgildu zarete beti ere. Gezurretan, manipulazioetan eta hedabideen kontrolpean. Nazka!

    • Inoiz baina ETSAIAGOAK zarete. Beti izan zarete gure etsaiak, baina momentu honetan ezin duzue ezta pentsatu ere ze NOLAKO nazka eta gorrotoa eragin diguzuen. Beti ere alderdi gorrotogarriena iruditu didazue eta orain, gaur egun, PP zaleak baina gorrotogarriagoak zaretela argi eta garbi utzi diguzue.

  • Herriak badaki eta horregatik ezker abertzalea defenestratu du Gipuzkoa eta Donostiatik. Bidean ikusi gara eta inoiz baino okerrago ikusten zaituztet. Sare klientelarrak estorsioa, mehatxua eta erahilketa egiteko zenuten gizaki mordoa da. Nik ikusi dut nire herrian, gure batzokia hamaika bider erasotua, gure kargo publikoak izparringian irainduak, kalean insultatuak, etxeraino akonpainatuak ezker abertzalearen masa fanatikoengatik eta tarteka jipoituak. Zuen gorrotoa antzinakoa da, gorrotoa baita zuen ideologiaren muina. Bai, PPkoak baino gehiago gorrotatzen gaituzue baina PPeroek zuen horda armatuen erasoa zuzenago jasan zuten. A ze pena edukiko duzun ETA erakunde armatuaren erahiltzaile asko gartzelan dagoelako. En fin, Gainbehera, gauzarik poliena gainbehera zaretela eta zure gorrotoa hutsala dela eta bakarrik balio du zure berezko pozoina zure kontra bideratzeko.

    • Hemen penadun bakarrak ETAren amaierarengatik PP eta PNV koak zarete. Zein ondo bizi zinetan ETArekin, ezta? Ze nolako errentagarritasun politikoa, ekonomikoa eta elektorala lortzen zenuten ETAren indarkeriarekin? Zuek, PPkoak bezalaxe, argudiorik ez duzutenean, zuen USTELEKERI eta SARE KLIENTELARRAK ateratzen ditugunean, berehalaxe ETAren eta Venezuelaren argudioa ateratzen duzue.

      Argi dago oso argi zuen PROPAGANDA MEDIATIKOA ez dagoela oso ondo funtzionatzen ari, gaur, DEIAren titularra besterik ez dago ikusteko ZE NOLAKO urduritasuna daukazuten gobernu ustela ta antisoziala bat sostengatuz.. TeleBatzoki, Radio Batzoki, El Chorreo, El Diario Fatxo eskuetan izan, eta hala ere, horrelako titularrak atera behar zuen ustelkeriak justifikartzeko.

      Gure ETSAIAK zarete, eta ETSAIEI ez zaie ezta urik ere ematen!

  • Ez, ez, ETArik gabe askosaz hobe bizi gara, motel, eta errentagarritasunari begira hori argi dago, gure herriaren gainean jarrita zegoen itzal ikaragarri bat uxatu egin dela eta derrotarik beltzenaren putzura erori dira zuen amets odoltsuak. Hori niretzat pozgarria da, hainbeste urte zuen zaunka eta ostikadak ikusi eta jasan eta gero.
    Sare klientelarrena zuen asmakizun ustel bat besterik ez da, zuen konpadre armatuen demasiak justifikatzeko eta zure kasuan estaltzeko. Baina ehunka hildako hoiek, zuek bultzatu eta egindakoak, hor gelditzen dira, milaka pertsonen dolugarri. Kontsolua izango da beraientzat zuen derrota ikustea.
    Eskerrik asko bagenekiena errepikatzeagatik, gure etsaiak zarete, Euskal Herriaren etsaiak zarete, eta Euskal Herriak ostikoa eman dizue ipurtzuloan eta hor zaude zu zaunkaka, txakur deslaiaren gisa. Beldurrik ez duzue jada ematen, farragagurea baizik. Segi zure pozoina bomitatzen, barruan min egingo dizu eta.

    • Jarraitu zure EAJ laztanaren ipurdia berotzen eta muxukatzen. EAJrik gabe, LANGABEZIAN egongo ziñanteke. Horrelakoak zarete EAJko ustelak. Bertan zaudete sare klientelarretan murgildurik zaudetelako. Euskadiren patrimonializazioa egin duzue, pentsatu duzue Euskadi zeuena dela, baina ez zaizue MERKE izango. Ezta gutxiago ere, milaka herritar daude herri honetan zuen gezurrak, zuen desinformazioa, manipulazioak eta zuen Telebatzokiaren “berriei” muzin egiten diogunak. Etsai hutsak zarete, lapurrak, kapitaliista nazkagarriak, Euskadiko “jauntxo” txikiak, eta ahalegin guztiak egingo ditugu zuek suntsitzeko. Zuek bezalako tradizinalistak eta ultraeskuindarrei EGURRA, EGURRA ta EGURRA.

      Zuek ez duzue sufritu guk sufritu dugun ezta laurdena ere!! Zuen negozioak duzue helburu bakarra. Gu torturatu gintuztenenean, hil gintuztenean, ilegalizatu gentiztuenean, zuek ZUEN NEGOZIOAK egiten zenbiltzaten. Hori da zuentzat HERRIA, negozio hutsa! Nazkagrriak!

    • Ostikadarik onena, zuek sortutako sindikatua, ELA, orain zuen ETSAIRIK amorratua dela ikustea. Eta hor bai zuen amorrua nabaria dela. ELA bezalako sindikatu bat ezin duzuela zuen erara kontrolatu, zuen helburuetara erakarri, KRISTON mina eragin dizue. Eta nik disfrutatu egiten dut zuen minarekin, nazkagarriak!

  • Orain ni ezagutu gabe ari zara txorakeriak esaten. Ni pertsona erreal bat naiz eta nire iritziak ditut eta zu bezalako astazakilak agoantatzeko ez dago munduan soldata askirik. Baina niri gustatzen zait ikustea zure aurpegia maskararik gabe, irainzalea, diskurtso prefabrikatu baten azpian, gorrotoz eta etsaigoz betea. Ez zara ikuskizun batere polita, Gainbehera, eta ondo hartu duzu goitizen hori gainbehera baizarete.
    Nik dakusadana da jendea oso pozik bizi dela goizetan hilotzak gosaldu gabe eta gartzelan diren erahiltzaileak bakarrik gutxiengo xixtrin batek kontsideratzen ditu super heroi batzuk. Zuek herri honi eta beste askoei sufritu arazi diezuna ez du zuen ustezko sufrimenduarekin parerik, kanposantuak loditu baidituzue erahildakoz. Eta zergatik ilegalizatu zintuzten? Ba ezinezkoa zitzaizuelako ametitzea erahiltzea gaizki zegoela. Baina karmaren legeak esaten du, egiten duzuna jasoko duzu eta jaso duzue eta hau hasera besterik ez da. Segi bomitatzen, hiltzaileak, ez baiduze jada beldurrik ematen.

    • Biktimarena egiten?? Zoritxarrekoa, zu, baina sentitzen dut, zuk bezalakoak ez duzue sufritu ezta guk sufritutako laurden bat ere. Zuek ez duzue jaso ostikadarik, inolako ostikadarik, zuek bakarrik ZUHAITZEN intxaurrak jaso dituzue. Baina lasai, alderdi guztiek erortzen dira egunen batean, eta zuek ez zarete salbuespen bat. Eta nik hor egongo naiz zuen hileta politikoan.

      Zuek guk jasandakoak jasan izan bazenute, oraintxe LURPEAN egongo zinateke, alegia, guztiz deuseztatuak. Jasan izan dugun guztia eta gero, ilegalizazioak barne, ez da bakarrik ez garela desagertu, ez, baizik eta herri honen zatiko bigarren alderdia gara.Zuek, guk jasandakoak eta gero, DESAGERTUTA egongo zinateke. Koldarrak zaretelako, nazkagarriak bezalaxe. Harroputz maltzurrak, kapitalaren maitaleak, enpresari handien morroi. Horixe zarete, bai, nazka, nazka besterik ez duzue sortzen herri honen zati handi bateri, eta zuen HILETA POLITIKOA ikusteko irrikitan nago. Eta heldu egingo da, noski helduko dela. Herri honen LOTSA zarete!

    • ELAk zuei emandako ostikadak eta gero, zer esatekorik, EAJren morroi??

  • Eta nik, behintzat, zintzoa naiz eta bai ARGI ETA GARBI esaten dut, GORROTOA zaituztet EAJkoei. Eta, gainera, lotsarik gabe esaten dut, gorrotogarritasun hori oso modu zabalean irabazi duzuelako. Eta zuk? Irakurri duzu zuk esandakoak? Ez izan lotsagabe, eta admititu dezazun zure gorrotoa ere. Zuk bezalakoak hipokresiaz bizi baizarete.

    • Hiltzen Hil 2017-05-13 00:29

      Cainismorako jarrera hori ez da gauza berria euskaldunon artean, miseria eta tristura handiak ekarri dizkigu gainera. Anaien artean eztabaidatzea ondo da, baina anaien arteko gorroto eta haustura gauza penagarria da. Horrelako jarrerak ez dira onargarriak euskaldunon artean, eta horregatik da garrantzitsua pikutara bidaltzea alderdikeriak eta zatitzen gaituzten ideologiak. Gure herriaren etorkizuna ez dago alderdi batean edo bestean, aitzitik, alde bateko zein besteko euskaldunak alkartzeko nahikoa sakonera duen mugimendu meta-politiko batean dago. Hobe da ikuspuntu hori lantzea gure arteko borroketan indarrak agortzea baino

      • Hiltzen Hil.
        Ados zurekin irakurri ditudan zure bi idazkarietan. Hiru gauza behar ditugu: herri euskaldun bat, hori babesteko Estatu aske bat eta hori lortzeko elkartasun bat. Teoria ekonomikoak eta ametsetako estruktura sozial idealak ez ditugu aitzaki izan behar Euskal Abertzaleon artean bata besteen aurka aritzeko aske ez garen bitartean. Gure arbasoek eta azkeneko ehun urteetan herri bezala sufritu dugunek, ez dituzte eta ez ditugu gure arteko ikusezin ustel hauek begi honez ikusterik! Bejoindezula Hiltzen Hil baina Bizitzen Bizi!

      • Anaien arteko zer??? Baina zer diozu, mutil, EAJko jendea ez dira nire anaiak, ez ezer, NIRE ETSAI eta Ezker Abertzalearen ETSAI sutsuak. Kendu ditzagun behingoz “aitaren gainerko konplexuak”, eta argi eta garbi esan: EAJ gure ETSAIAK dira eta etsai bezala tratatu behar ditugu parasito nazkagarri hauek. Ulertzen?

  • Barkatuko didazu baina zuk asko sufrituko zenuen eta akaso zure lagunak ere bai baina erahiltzen duenak ez du sufrimentu askirik hilketa batekin konpensatzeko. Zu hemen zaude ordenagailuz idazten eta kanposantuan hor dira zure konpadreek eragindako 800 goitik hildako.
    Zure esperantzak uste dut oso ustelak direla, hilotz politiko bat iragartzen baituzu eta nik gertutik usaitzen dut, ordea, zu eta zuentarren hilotz politikoa, hilotzik baizarete eta ez dakizue oraindik. Oso pozik nago horregatik eta Euskal Herriko jende xehea oso lasai zuen heriotz kargaren motxilik ez duelako. Zuen gainean dago eta ito zaitue zamak.
    Zuek jasan? Zuek jasanarazi eta sofriarazi duzutenaren parerik ez du eta esaten dizut garai batean askosaz tunanteagoak zinetela eta orain kasik pena eman nahiean. Egin duzutenaren laurdena ez duzue jaso eta agian gehiago jasoko duzue eta onerako bada hala dadila.
    Zu zintzoa zara eta gorrotatzen duzu. A zer erlijio bitxia, gorrotoarena. Gorrotoak usteltzen du eta zu ustelduta zaude. Nik ez dut gorrotatzen, motel, ez zazula proiektatu zure izatea besteengan. Halaere ondo dago sentimenduak garbiki adieraztea. Horretan txalotzen zaitut. Baina nire pentsaera eta sentiera ez da gorrotoarena. Eta horretan ez nauzu komentzituko.

    • EAJzale paregabea zarenez, gaiztokeria, gezurra, manipulazioa, eta hipokresia dira zeuen gida. Zuk gorrotatzen duzu, eta asko, gainera, baina hipokrita nazkagarria bat besterik ez zarenez, ez duzu inoiz aitorituko zure gorrotoa, Baina idazten duzuna idazten duzunez, eta hemen ondo irakurtzen dakigunez, arigi dago zure gorrotoa nirearen parea dela, gutxienez.

      Baina, badakizu? Guri zuen GORROTOA askose indartsuagoa egiten gaitu, zuen ustelkerien kontra egiteko. Zuen Euskadiren patrimonializazioaren aurka egiteko eta zuen sare klientelerren kontra egiteko. Zer jakingo duzu zuk eta zure sabel goseak sufrimendua zer den? Ez duzue ezer sufritu herri honetan, eta intxaurrak jaso izan dituzue horregatik Zuen proiektu politiko ustelaren aurka egingo dugu, beti ere, eta zuen zaborra zuen egoitzen aurrean bota behar baldin badugu, hala izan dadila. Zenobat zabor bota zenuten zuek Bilduk foru aldundian eta hainbat udalerritan zegoenean? Zenbat zabor erre zenituzten eta zuk bezalako sabel gose “desobedientzia zibila” zela esan zenuten? Beraz ixildu hadi, ustel nazkagarria!! EAJko jendea herri honen lotsa, herri honen minbizia besterik ez zarete, eta zuen suntsipen politikoa eta soziala lortu arte ez dugu amore egingo. Nazka!!

  • Ene Gainbehera, ea zure argitasunak hemen ondoan dabilzkigun batzuk komentzitzen dituen. Ezker abertzaleak iraultzailea denez eta ideologia arrotz baten mendekoa betidanik izan du EAJ etsai gisa. Gertatzen dena da ba Espainiaren kontrako borrokaren aitzakiari sinesgarritasuna eman behar baitzion orduan “burgesia nazionala” (EAJ) ez zen etsai nagusia. Baina zure sutsutasunak erakusten du ezker abertzalearen benetako edukia eta beren gorgoritoek emeki lantzen duten EAJren kontrako gorrotoa.
    Nire gorrotoa ez dago garbi aitortzen ez dudanez gero. Zurea begibistan da bandera gisa astintzen duzulako. Nik ez dut inor eta ezer ere ez gorrotatzen. Baina ulerzen dut goizean jeiki eta ea nor izorratu dabilen mugimendu bat (ezker abertzalea) ea ze politiko izorratu edota ze etsai akabatu hainbeste urte ibili eta gero ohitura ideologiko hori oso errotua egon zuregan eta zuentarrengan.
    Errepikatuko dizut, zuk esaten duzu asko sufritu duzula eta gartzelan diren ETAkideak asko sufritu dutela, baina 800 hildakoek datzate kanposantuetan eta hoiei ez diezue sufrimenturako aukerarik ere utzi, ezin baitute sentitu. Ez dago ustelkeri handiagorik gorrotoa ametitu eta erahilketak justifikatzea baino. Ustelkeri humanoa eta morala, zuk etengabeki dariozuna.
    Zuek zaborra bota eta isuna pagatu eta gogorkeri ekintza handiagoak egitera ausartzen bazarete, gartzelara eta kitto. Hau izan da zuen betiko bidea eta zure kasuan ikusten da ez dagoela aldaketarako borondaterik. Agur erahitzaile txiki tontoa!

    • Zuen suntsipen politkoa eta soziala ikusiko dut, bai noski. Ez zarete suntsiezinak, eta noski suntsituko zaituztegula, eta nire begiek ondo ikusiko dute zu eta zu bezalako sabel gose politikoki deuseztatuak. Esan dudan bezalaxe, herri honen MINIBIZIA zarete, bakarrik ikusi behar zeuen agintariek ze nolako bizitza eroso eta burges daramaten. Euskadi apurtu eta suntsitu duzue zeuen negozio nazkagarrietan eta zu bezalako eskuindar, lotsagabe eta negoziozaleek herri honetan SOBERAN zaudete. Ez dago lekurik zuk bezalako alproja madarikatuentzat, ez dago lekurik zeuen proiektu politiko kapitalista, neoliberal eta deuseztatzailearentzat. Zuek edo gu! Ez dago tokia denontzat, eta ahalegin guztia egingo dugu zuen proiektu politikoa pikutara bidaltzeko eta herri honn ametsgaizto bat besterik ez izatea.

  • Gorrotatzen duzu, EAJren suntsipen politikoa desio duzu, pentsatzen duzu ikusiko duzula… Ideal positiboetaz oso flako ikusten zaitut, Gainbehera, eta erreferentzia positiborik ezean zure bizitza oso kaxkarra izango da. Pentsa zazu zenbat gaztek jarraitu duen zuk orain ibili duzun bidea eta orain gartzelan dira beren zigorrak osoki irentsi beharrean, Batasunako buruek fiskalia espainolarekin ituna egin bitartean akusazio guztiei amen esanez gartzelarik ez ikutzeko… Horrelako desesperazio batera eraman du ezker abertzalearen estrategia politiko-militarrak. Bizitza eroso, burgesa? Zer bizitza darama Maialen Iriartek? Edo Laura Mintegik? Edo Txema Ramírez de la Piscinak? Edo Pernando Barrenak? Edo Joseba Permachek? Zer uste duzu? Minazulo batean direla aitzurrari ematen? Zure zuzendariek daramaten funtzionari-burokrata ondo asetu bizimoduak ikusteko ez zara kapaza. Gorrotoz betea eta gainera itsua. Zure proiekto sozialista iraultzaileak ehunka miloi hildako eragin ditu bere historia tristean eta frakasu osoago baten bidera doa gainera. Zuek edo gu? Zuek oso baju egiten duzue hegan, eta pentsatzen baduzu kapitalismoaren suntsiera ikusiko duzula, gorrotazaile, itsu eta gainera inozo galanta. A ze fitxajeak egiten dituen ezker abertzaleak!

  • Nazkatuta gaude zuen arteko ezinikusi gogoaikarriez.
    Elkartu zaitezte, argitu gauzak gaitasunik baduzue, eta eman bakea behingoz.
    Zuzeu ez da zuona bakarrik.
    Errespetu apur bat!

    • ganbaratxotik 2017-05-14 12:18

      Beike! Zurekin 100%.
      Batzuk ZUZEU ERE herritarrak zatitzeko tresna modura darabillte. Ez gaitezen amarruan erori, mesedez.

  • Egia.Euskaldunon eta euskalduntzearen gaineko hari bat berriz ere txerrikorta gorrotozkoa bihurtuta, Aski da! Aspertuta gauzkazue! Euskaraz eta euskal kulturaz ari garen bakoitzean hara non datorren bateonbat bazterrak lokaztera bere gasolina poteaz edo Madril -gora- Madril- beheraka. Jendea gogaitarazten segitzen baduzue (bi aldeek), batzuk etxean geratuko dira/gara zapuztuta. Ea badagoen abertzaleen txapeldunik galdera xinple bat erantzun dezakeena, adibide gisa: Eusko Legebiltzarrean bi herenak euskaradunak badira/bazarete zergatik ez da hein horretara heltzen hango jarduna????? kartoizko euskaldunak edo apainketarakoak dira hara bidaliak? Eta halako, zenbat!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude