Antsoaingo Ezkaba ikastetxea: D eredu osorantz

Antsoaingo Ezkaba ikastetxea: D eredu osorantz –

ANTSOAINGO EZKABA IKASTETXEA: D EREDU OSORANTZ

Antsoaingo Ezkaba ikastetxeak D eredua dauka. Beraz, ikasleek murgiltze eredua daukate. Ikasgai guztiak euskaraz dira (gaztelaniako eta ingeleseko ikasgaiak izan ezik).

Murgiltze eredua beharrezkoa da euskara ongi ikasteko; are gehiago Antsoainen, kaleko giro erdalduna duen herrian.

Hala ere, murgiltze eredua ez da bete-betekoa, eskolazain batek euskaraz ez dakielako eta harekiko harremanak gaztelaniaz dira. Horrek murgiltze eredua baldintzatzen du.

Euskarazko ereduaren ezarpenaren historia arakatu behar da horrelako egoera azaltzeko, baina ezin da betikotu.

Bai gurasoek, bai ikasleek, bai irakasleek merezi dute arazo hori konpontzea. Antsoaingo Udalak aurkitu beharko du bidea.

Antsoaingo Ezkaba ikastetxea: D eredu osorantz

Administrazioan Euskaraz Taldea