Antsoainen euskarazko haur eskola nahi dugu!

Antsoainen euskarazko haur eskola nahi dugu!

Antsoainen euskarazko haur eskola nahi dugu!

Antsoainen ez dago euskarazko haur eskolarik, eta ez dirudi Antsoaingo Udalak konponbidea laster jarriko dionik. Antsoaingo guraso batzuk hilabeteak daramatzate borrokan, idazkiak bidaltzen, itxialdiak egiten… Baina Udalak entzungor egiten die. Udalak ez du araudia betetzen: haur eskolako bederatzi hezitzaileetatik seik gutxienez euskaraz jakin beharko lukete, baina hori ez da hala gaur egun. Langileen gehiengoa behin-behinekoa izanik, Udalak lan deialdia egin behar du, hezitzaile elebidun finkoak kontratatzeko, baina ez du horretarako asmorik. Bitartean, gurasoen eskari gehienek ez dute erantzunik jasotzen. Noiz arte?

UPNk ahal dituen traba guztiak jartzen dizkio euskarari, baina alderdi euskaltzaleak erakundeen buru daudenean ere (Antsoainen EH Bildukoa da alkatea), trabek bere horretan diraute. Animo Antsoaingo gurasoei; Antsoainen, Lezkairun, Euskal Herri guztian… euskarazko haur eskolak nahi ditugu!

Antsoainen euskarazko haur eskola nahi dugu!

Administrazioan Euskaraz Taldea

2 pentsamendu “Antsoainen euskarazko haur eskola nahi dugu!”-ri buruz

  • Hirugarren aldiz berri zahar hau irakurtzen dudala eta beti isiltasuna. Nola dute zurituko horrelako ankerkeria? Isilik egotea aukeratu dute.
    Benetan sineskaitza Antsoaingo udalaren jarrera

  • Benetan eskandalagarria hemen gertatzen ari dena. Zer gehiago egin behar dute gurasoek Antsoainen euskarazko haur eskola egon dadin? Eta hemen harrigarriena da ikustea trabak jartzen dituena ustez euskararen alde sutsu dagoen EHBilduko alkate izatea. Lastima horren inguruan dagoen isiltasun konplizea, eta are penagarriagoa euskaltzaleok erakusten ari garen epelkeria.
    Animo hor jo ta ke ari zareten gurasoak. Antsoainen euskarazko haur eskola nahi dugu!!!