ANIMADEBA 2019 Animaziozko film laburren bilduma FILMAZPIT Katalogoan

ANIMADEBA 2019 Animaziozko film laburren bilduma FILMAZPIT Katalogoan –

Filmazpit programak, Animadeba 2019 Nazioarteko Animazio Zinemaldiko aurreneko edizioan Sail Ofizialean lehiatu diren hamar film laburrekin bilduma berria osatu du.

Euskal Herriko animazio ekitaldi urtetsuena, hamarkada luzeko ibilbide arrakastatsuaren ostean mostra izateari utzi eta nazioarteko jaialdi bihurtu da. Debako herrian ospatu da jaialdia eta Sail Ofizialean lehiatu diren zazpi herrialdeetako film laburrek osatzen dute Filmazpit bilduma. Hainbat animazio teknika aurkitu daitezke kolore nahiz zuri-beltzean eginak dauden lanetan: rotoskopia, cel gainean marrazketa, 2D, kristal gainak pinturaz margotzea, stop motion edo/eta plastilinazko animazioa. Originaltasuna nagusi da gai ezberdinak jorratzen dituen bilduma eklektiko honetan eta denentzat bada zerbait ikusteko. Film labur hauek guztiak hainbat herrialdeetako zinema jaialdietan proiektatu eta saritu ostean heldu dira Filmazpit katalogora, ohi bezala, kosturik gabe emanaldi publikoak antolatu gura duen ororen eskura jarriz.

Honakoak dira bilduma osatzen duten filmak:

Bilduma hau gehitu ondoren, Filmazpit katalogoak jatorrizko bertsioan eta publiko zabal bati zuzendutako kalitatezko film sorta ederra jartzen du interesa duten programatzaile eta eragile kulturalen eskura, kosturik gabe proiekzioak antolatu ditzaten. Filma guztiak jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen dira.

FILMAZPIT Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da. Donostia Kulturak kudeatzen du Donostiako Zinemaldia eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin.

ANIMADEBA 2019 Animaziozko film laburren bilduma FILMAZPIT Katalogoan