Ajea

Batzutan jeikitzen zara eta iruditzen zaizu dena atzeraka doala. Bukatu dira Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruko ekintzak, bukatu da Durangoko azoka, bukatu da ere bertsolari txapelketa eta horrekin batera doazen emozioa eta jakinmina, bukatzen ari da hiruhilekoa eta ebaluazioaren bukaerako euskarazko lanak zuzentzen dituzunean, badirudi ikasturte hasi zenetik ezer ez dutela aurreratu… Eta halako batean, Zuzeu.com-en irakurri duzu badok.info euskal kantagintzaren atari digitala sortu dela eta hasi zara saltseatzen eta aurkitu duzu Mixel Labegerie-ren “Aurtxo-aurtxoa” eta musika martxan jarri denean itxi dituzu begiak eta gogoratu duzu aitak izkutuan gordetzen zuen diska hura, azalean ikurriƱa gitarratik zintzilik, eta euskaraz ulertzen ez zenuen garaian erreberentziazko misterioz entzuten zenuena berriz aditzean, sentitu duzu dena ez dela bukatu, ez dela oraindik bukatu.

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz