Aita Sebastian Mendiburu

Aita Sebastian Mendiburu –

Aita Sebastian Mendiburu

Sebastian Manuel Mendiburu Olano euscal idazle eta jesuita jauna Oiarçunen jaio cen, 1708co irailaren 2an. 1725ean sarthu cen Jesusen Compainian. Iruñean eguin cituen Philosophia eta Theologia ikasquetac.

Naffarroa Garaico herri euscaldunetan ibili cen predicari eta missioneak emaiten. Hizlari fama handia lorthu çuenez gero, «Euscal Ciceron» ecicena jarri zeraucoten. Iruñeko gotzainaren escariz, Philosophiaco eta Theologiaco cathedraduna içan cen. 1767. urthean, Espainiaco Carlos III.ac jesuitac Espainiatic bota cituenean, Italiara jo çuen berce jesuitequin batera, eta Aita Agustin Cardaberacen modura Bolonian hil cen 1782co uztailaren 14an, hirurogueita hamalaur urthe cituela. Cardaberacen lagunçaz, Jesusen Bihotzaren devotionea bulçatu eta hedatu çuen Euscal Herrian.

Mendiburuc cerabilen hizquera, guipuzquera baino gehiago, goi-naffarrera cen. Idazle guisa, Manuel Larramendiren escolacoen artean sarthua içan da. Içan ere, Larramendiren eraguina norbaitengan ancemaiten bada Sebastian Mendiburu eta Agustin Cardaberaz eguileengan da. Mendiburuk dançac eta cecenquetac ez cituen batere gogoco eta, ohico religione gaiei buruz idazteaz gain, horri buruzco haimbat lan ere idatzi cituen. Stylo bicaineco idazlea da, batere dudaric gabe.

Haren obrac, naffar graphian HEMEN.

Idazlanac:

  • Cristauaren Doctrina
  • Igandeetaco iracurraldiac
  • Festegunetaco iracurraldiac
  • San Francisco Xavierren bederatzi-Urrena
  • Jesusen Bihotzaren devocioa (1747)
  • Jesusen amore-nequeei dagozten cembait otoitz-gai (1760)
  • Euscaldun onaren viciera (1762)

Aita Sebastian Mendiburu

Josu Lavin

NAFFARRERA

2 pentsamendu “Aita Sebastian Mendiburu”-ri buruz

  • Josu Lavin

    Leku berean Mendiburuc erabilitaco hitzen cerrenda, ceinetan h ez baita consideratu eta ç lettra z baliz beçala alphabetizaturic içan baita.

  • Josu Lavin

    Mendiburuc Guipuzcoan eta Iphar Euscal Herrian ere predicatu çuen ospe handiaz.
    Latinerazco borz bat liburu ere idatzi cituen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude