Aita Juan Mateo Çabala

Aita Juan Mateo Çabala –

Juan Mateo Çabala Çabala (Bilbao, Bizcaia, 1777co irailaren 21a – Çarautz, Guipuzcoa, 1840co otsailaren 6a) euscal idazlea içan cen.

1792an franciscotarren ordenan sarthu eta 1803an aphaiz eguin cen. 1815ean Çarauzco franciscotarren conventura joan cen eta bertaco nagussi içan cen 1826 eta 1839. urtheetan.

Pedro Antonio Añibarroren laguna içan cen, eta harequin batera vici içan cen conventuan.

Euscarari buruzco obrac idatzi cituen, guztiac hil ondoren arguitaratu cirenac: El verbo regular vascongado (1848), bizcaierazco aditza aztergai duena; Noticias de las obras bascongadas que han salido a luz después de las que cuenta el P. Larramendi (1856); Fábulas en dialecto vizcaíno (1907), Julio Urquixoc, RIEVen arguitaratuac. Azquen lan honetan Juan Antonio Moguelek idatzitaco aleguia batzuc ere aurkitzen dira bertan jassoac. Çarauzco franciscotarren conventuan gordetzen dira oraindic Çabalaren escuizcribu arguitaragabeac.

Idazlan hauec HEMEN:

  • Fábulas en dialecto vizcaino (euscaraz)
  • Sermoiac I
  • Sermoiac II

Aita Juan Mateo Çabala

NAFFARRERA

4 pentsamendu “Aita Juan Mateo Çabala”-ri buruz

  • Duela bi mende eta erdi jaiorico Juan Mateo Çabala jaunac bicain idazten du bizcaieraz.
    Mendebaldeco aditzari buruzco bere lana baino ez dut uste nehorc hobequi eguin duenic guerora.
    Mendebaldeco euscara ikastecotz tresna bicaina da, euscaldun çahar cein berri guztiençat.
    Hirur liburuoc dira cinez excellenteac!

  • Çathitto bat:

    Bai, neure erri noblea, Jaungoicoac bere erruqui andiz biraldu gaituz ona neure lagun maitea ta ni; eta ori eguiteco onetara ecarri dituz gueure biotzac, eta beste guztienac bere: eta esan guinaique eguia oso osoagaz, eta ao betean ece, etorri eguin gareala alan gura içanic bertoco cabildu beneragarriac, iusticiaco jaun prestuac, eta errico çar-gazte, andi-chiqui eta umeguinocoac.

  • Mendebaldeco eta erdialdeco textu classico hauetan ipini behar lirateque gutienez batueraz erabilcen diren hacheac eta V-ac restituitu honetara:

    Bai, neure herri noblea, Jaungoicoac bere erruqui handiz biraldu gaituz hona neure lagun maitea ta ni; eta hori eguiteco honetara ecarri dituz gueure bihotzac, eta beste guztienac bere: eta esan guinaique eguia oso osoagaz, eta aho betean ece, etorri eguin gareala halan gura içanic bertoco cabildu veneragarriac, justiciaco jaun prestuac, eta herrico çahar-gazte, handi-chiqui eta umeguinocoac.

  • Eta beharbada naffarrera standardeco graphian eçarri:

    Bai, neure herri noblea, Jaungoicoac bere erruqui handiz bidaldu gaituz hona neure lagun maitea ta ni; eta hori eguiteco honetara ekarri dituz gueure bihotzac, eta beste guztienac bere: eta esan guinaique eguia osso ossoagaz, eta aho bethean ece, ethorri eguin gareala halan gura içanic bertoco cabildu veneragarriac, justiciaco jaun prestuac, eta herrico çahar-gazte, handi-chiqui eta umeguinocoac.

    Cer deritzoçue?

    Batuerazco graphian ere emaitea ondo legoque?