Aipatzearen artea

Aipatzearen artea –

“(Mikel Laboak) euskal ondarearen erabilera abangoardistak kezka komunikatibo unibertsalekin uztartuz, komunaren eta banakoaren arteko elkarrizketa lortu, eta haren itzulpen musikala eskaini zuen”.

Ana Gandara

.

“Tradizioa ez da gauza zaharra, tradizioa gauza berriena izan daiteke.Tradizioa ez da gauza fosilizatua, estatikoa eta aldaezinezkoa.”

Juan Mari Beltran

.

“Datuen gainean behar ditugu begiratuak eraiki. Ez gure aldarte eta ikuspegia berresten dituzten datuekin. Gurutzaketak behar ditugu, gure usteekin bat datozen datuak, eta gure usteen kontra datozenak, logikaren datuak, eta paradoxarenak, erdigunekoak, eta ertzekoak”.

Jon Sarasua

Aipatzearen artea

“Hizkuntza gutxitu bat biziberritzeko egiazki egin behar dena zer den bi hitzetara laburtu beharko bagenu, “transmisioa eta erabilera” dela guztia esango nuke”.

Patxi Baztarrika

.

“Nolak esaten digulako benetan zein den gure norabide eta noranzkoa, diskurtsotik harago zer ari garen eraikitzen”.

Naroa Elortza

.

“Bidea horixe zen. Zinema egitea … euskaraz. Ez euskaraz egitea … zinema. Euskaraz filmatzearen arrazoia sinplea da. Euskaldunak gara. Baina ZINEMA da egin behar dena. Ahal bezain ona. Hizki larriz”.

Josu Martinez

Aipatzearen artea

Zer duzu buruan “Aipatzearen artea”-ri buruz

  • josu naberan 2022-08-03 23:54

    “Tradizioa” ezin da aldatu” -diote talibanek-, han eta hemengo Alardeetan-.

    Baina zelan?

    Errealitatea bizi izan zuten emakumeak txilibito/txirula jotzen egingo zuten gerra hura?

    Sineztezina kantinera izatea orduan.

    Beraz, gertaera horien TRADIZIOA aldatu egin da, ez duk?

    Nola diozue, orduan, “TRADIZIOA EZIN DELA ALDATU”? Egitan aldatu egin baita San Martzial geroztik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude