Afektibotasuna VS efektibotasuna

Afektibotasuna VS efektibotasuna –

“Maita nazazu gutxiago, erabil nazazu gehiago” esan zuen izena gogoan ez dudan itzal handiko euskaltzale batek.

Afektibotasuna VS efektibotasuna

Esaldi biribila. Argi dago zergatia, ezta? Izan ere, euskararekiko afektibotasuna handia da Arabako giro askotan. Gero eta hedatuago dago hizkuntza horrekiko atxikimendua edo, gutxienez, onarpena. Gazteen artean, batez ere, nabarmenak dira sentimendu positiboak.

Urrats handia egin da bide horretan, kontuan izanda euskararekiko indiferentzia eta, kasu batzuetan, aurkakotasuna iragan hurbileko kontuak direla oraindik. Harrigarria da nola lurrundu den zenbait aurreiritzi, hala nola diskriminazioarena edota inposizioarena. Baita Araban ongi errotuta zeuden uste ustel batzuk; adibidez, “aquí nunca se ha hablado euskera” moduko sententzia zentzugabeak.

Afektibotasunaren erronka atzean gelditu omen da. Oso bestelakoa da euskararekiko efektibotasunarena, jakina baita erabilerak gurean oso-oso motel egiten duela gorantz. Hortaz, afektibotasuna beharrezkoa den arren, ez da nahikoa erabilera bultzatzeko. Eta biziberritu nahi den hizkuntza baten efektibotasuna erabileran datza, argi eta garbi.

Afektibotasuna VS efektibotasunaSoziolinguistika kritikoak dioen bezala, gizartean gertatzen diren tentsioak, gatazkak zein borrokak islatzen dira hizkuntzan. Hortaz, ezinbestekoa da, ere bai, euskara sentimendu positiboetatik harago eramatea. Hizkuntza, borroka ere bada. Borroka ere izan behar du efektibotasuna lortuko badugu.

Euskara biziberritzeak jarrera aktiboa eta konpromisoa eskatzen ditu nonahi, eta Araban bereziki. Izan ere, efektibotasunik gabeko afektibotasuna antzua izango da beti.

Afektibotasuna VS efektibotasuna

 

afektibotasuna, Afektibotasuna VS efektibotasuna, ahalduntzea, araba, diglosia, efektibotasuna, euskara, hizkuntza
Iñaki Martinez de Luna

Jubilatua eta zoriontsu! Euskararen soziolinguistikari begira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude