Adierazpen askatasunari mugak

Adierazpen askatasunari mugak –

Betty Freeman

Adierazpen askatasunari mugakGure ideiekin talka egiten duten adierazpenak entzuten ditugunean, sutu egiten gara, sare sozialek anonimotasuna edota, behintzat, distantzia bermatzen diguten garaiotan, bereziki. Eta diskurtso horiek debekatzea, isilaraztea eskatzen dute zenbaitek.

Badirudi eskubideak guretzat bakarrik nahi ditugula, ez dugula onartzen gure etsai edo arerioak bere ideiak adierazterik. Norbaiti irakurri diot giza eskubideekin bat egitea eskubide horiek gure etsaientzat ere izan daitezen defendatzea dela, eta ados nago hitz horiekin.

Jendeak pentsatzen duena entzun nahi dut, bere testuinguruan, ondorioak neronek atera ahal izateko. Horrexetarako nahi dut nik adierazpen askatasuna, nik pentsatzen dudana esan ahal izateko baino gehiago. Ez dit balio inork esaterik: “Honek hau dio, eta honekin zera sustatzen du”. Hitzek ez dute minik egiten; pentsamendua aberasten dute.

Zenbait adierazpen entzuteko aukera eragotzi nahi duten horiek euren argudioen ahultasunaren beldur ote dira?

Gaia prestatzeko:
– Zer dio artikuluaren egileak?
– Zein ideia azpimarratuko zenuke? Zergatik?

Eman zure iritzia:
– Adierazpen askatasunak mugarik izan behar duela pentsatzen duzu?
– Izatekotan, nork ezarri beharko lituzke mugak; zeintzuk lirateke?

haritza.eus

Euskara lantzeko materialak

Adierazpen askatasunari mugak