2021-2022 ikasturterako aurreikusita dago euskal adarra Antsoaingo Udal haur eskolan abian jartzea

Haur eskola euskaldunaAntsoaingo gurasoon prentsa oharra:

Aurreko astean Udalarekin batzartu ginen.

 2021-2022 ikasturterako aurreikusita dago euskal adarra Udal haur eskolan abian jartzea.

Zoriondu nahi ditugu beraz, bi urte t´erdi hauetan “Antsoainen haur eskola euskalduna!” aldarrikapenarekin bat egin eta antolatu ditugun ekimenetan parte hartu duzuen herritar guztiak. Eskerrak eman nahi dizkiogu bide batez, babesa adierazi diguzuen eragileei (Behatokia, EHE, Administrazioan Euskaraz Taldea) eta ahotsa eskaini diguzuen hedabideei (Berria, Ahotsa, Zuzeu, Argia, Naiz, Diario de Noticias).

Aurten matrikulatuko diren haurrei ez dio erabakiak eragingo; hala ere, Iruñeko haur eskola euskaldunetan izena eman duten antsoaindarrak onartuak izan gara eta Udalak bere gain hartuko du Iruñeko Udalak antsoaindarroi urtero ezartzen digun kuota-gehigarria.

Ezina ekinez egina.

Azkenik, gure elkartasuna adierazi nahi diogu euskarazko hezkuntzaren alde lanean ari zareten Iruñeko eta Mendigorriko gurasoei.

Antsoaingo gurasoak.

2021-2022 ikasturterako aurreikusita dago euskal adarra Antsoaingo Udal haur eskolan abian jartzea.
Nestor Esteban

Herria berreuskalduntzen ari gara. Iruñea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude