ZuZeuko erredakzioak salatu nahi du ertzainek Arbelaitz kazetariari emandako tratu txarra

ZuZeuko erredakzioak salatu nahi du ertzainek Arbelaitz kazetariari emandako tratu txarra

Lander Arbelaitz Argia-ko adiskideari emandako bortxazko tratu penagarria berretsi du sarera igo berri den bideo batek. Ertzainek kazetariaren aurka izandako jokabidea argi eta garbi uzten du, angelu anitzetatik eta ahots berriekin. ZuZeutik informatzeko eskubidearen aurkako eraso hori salatu nahi dugu.

Askeguneko youtube kanalera igo dute bideo berria.

Grabatzen ari zena zen deserosoa. Horregatik zuzendu zuen ertzainak Arbelaitz kazetariarengana hatza. Horregatik lehenbizikoan bota zioten grabagailua lurrera. Askeguneko herri harresitik kanporatu zuten, lurrera bota, grabazioan jasotzen denez “¡que se muera!” (hil zedila) opa egin, gainerakoek immobilizatu nahi zuten bitartean. Halere, grabagailua berreskuratu zuen kazetariak. Eta, hori guztia gertatu zen, Arbelaitzek behin eta berriz kazetaria zela esan arren, eta prentsa akreditazioa erakutsi arren. Behin aske utzi zutenean ertzain batek atzetik segi zuen, lepotik heldu eta lurrera bota beste behin. Kazetaria zela zioten oihuei entzungor egiteari utzi zioten segundu gutxiz, eta baretu zen egoera. Kazetaria bere lana egiten tematu zen, eta hiru ertzainek bultzatu, lepotik heldu eta lurrera bota zuten, bortizki kioskoko kazetari guettoan sartu aurretik.

ZuZeuko erredakziotik salatu nahi dugu ertzainek Donostiako Boulevardean Argia-ko Lander Arbelaitz kazetari eta adiskideari emandako tratu txarra, erabat neurriz kanpokoa. Kazetariak bere betebeharra eta eskubidea du informatzea, eta hori errespetatu eta babestu behar dute langile publikoek, gainontzeko aginduak bezain beste gutxienez. Kazetariok ezin dugu ametitu horrelako jarrera bortitzik geure lanbidearen aurka.

Ezin da halakorik gertatu geurea behar lukeen polizia baten aldetik. Urkullu Lehendakari jauna, Beltran de Heredia sailburu andrea, garbitu zuen erantzukizun politikoa lehenbailehen eta egin herriaren zerbitzuko den Ertzaintza bat, behingoz. Ez istripu ez akats, egin egin beharrekoak berandu baino lehen.

ZuZeuko erredakzioak salatu nahi du ertzainek Arbelaitz kazetariari emandako tratu txarra

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

6 pentsamendu “ZuZeuko erredakzioak salatu nahi du ertzainek Arbelaitz kazetariari emandako tratu txarra”-ri buruz

  • Aupa lander! lan itzela egin zenuen!! ta ONARTEZINA da ertzainek izandako jarrera. Nork esan zuen “han hecho un trabajo ejemplar”??? un trabajo ejemplar bai, haien lan zikina estaltzeko!! baina berriro ere bideo honek argi eta garbi uzten du nor den hemen hiltzailea, “que se muera” opa dioten haiek!
    zorionak komunikazio lan-taldeari! ederra lana egin duzuena!! biba zuek!

  • Herriaren zerbitzurako polizia bat izatera iristeko, ikastaro mordoa egin beharko dute oraindik irudiotako mutiko mozorrotuok.

  • Ainhoaletamendia 2013-04-22 12:15

    Ertzaintza herriaren zerbitzuko ezin da bihurtu estaturik gabe. Estatu okupatzaileko polizia okupaturiko herriaren zerbitzuko bihurtzea ez da inoiz, inon eman.

    Aupa Lander! Hori adorea, eta ausardia.

    Eutsi gogor!

  • “Ezin da halakorik gertatu geurea behar lukeen polizia baten aldetik ???” Zergatik izan behar luke geurea, ez badugu guk sortu, inperialismoak baizik. Elkartasun keinua behar zuena, espainiar indar polizialen apologia nola bihurtu, di-da batean.

  • Gaur ETBri esana 2013-04-23 11:19

    ”Ertzaintzako operatiboko buruek hiru aldiz ohartarazi zuten giza harresia osatzen zutenek euren kabuz kontzentrazioa utz zezaten, eta kazetarientzat gune berezi bat jartzea erabaki zuen Ertzaintzak, polizia lerrotik kanpo. Salaketa egin duen pertsonak kontzentrazioan jarraitzea erabaki zuen, eta, beraz, Ertzaintzak gainontzeko guztiak bezala ateratzea erabaki zuen. Ertzaintzak oharra egin zuenean ez zuen inongo momentutan bere burua kazetari bezala identifikatu, eta handik ateratzen saiatu zirenean identifikatu zuen bere burua kazetari gisa”, Segurtasun Sailak azaldu duenez.

    ”Behin kontzentraziotik aterata, gainontzeko kazetariak zeuden lekura eraman zuten”, gaineratu dute.

    • Gari Garaialde 2013-04-23 19:21

      Segurtasun sailak esan duena gezurra da eta bideoetan argi eta garbi ikusten da. Lehenengo aldiz atxiki zutenekoa eta bigarren aldia nahasten dituzte, nahita seguruenik. Egia da bigarrengoz atera zutenean (8:45, argazkia daukat), behin atxilotu beharrekoak atxilotuta zeudenean, eserita zegoen jende artetik atera zutela. Ez dakit une hartan kazetaria zen edo ez esan zuenez, ni neurera bainebilen.
      Baina lehenengo aldiz jazarri zutenean (6:40, horren argazkia ere badut) beste argazkilari eta TB kameralari asko oraindik itxituran sartu gabe ginen, eta Landerrek lehenengotik erakutsi zuen kazetari karneta; bideoan ondo ikusten da (ikusi nahi duenarentzako), entzun ere egiten da ‘levantalo, que se muera’ eta Lander atzetik ‘que soy periodista, que soy periodista!’, baina hala ere bitan bota zuten lurrera (argazkiak badauzkat, berarengandik metro pare batera nintzen).
      Gero diskutituko dugu ea itxituran sartzeko eskubidea duten ala ez (nik ezetz uste dut, eta guk indar gehixo egin behar genuela sartu ez gintzaten, baina Josean eta biok bakarrik geratu ginen behean, beste guziak sartu ziren kioskora eta horrela ezin da indarrik egin), baina Segurtasun sailak esandakoa gezurra da. Nik badakit, bertan nintzan.