Zuzeu.com EITBko Nick dut nik saioan

zuzeu.eus-logo7
Saio berritzailea da Nick dut nik. Etb3 katean emititzen da Asteazkenero, eta bertan euskal esparruan Interneten dauden proiektuak ezagutarazi nahi dituzte erreportaje eta elkarrizketen bitartez. Goear, Tagzania, Irratia.com, Puntueus.org, Euskaltube… Hogei proiektutik gora gerturatu dizkigute Factoria ekoiztetxeko Ruben Sanchez eta konpainiak. Badirudi telebistak ez duela  Interneten trena galdu nahi, etorkizuna bermatu nahi badu behintzat, etorkizuneko teknologiei begira ipini beharko da. Oso argi dute hori Nick dut nik-en sortzaileek eta bide berriak esperimentatzeko gogoa eta ideak ez zaizkie falta.  Besteak beste lostin.tv web telebista plataforma jarri  dute martxan eta duela bi aste Europan lehen aldiz Twitter eta telebista uztartu zituzten Nick dut nik saioan.

Asteazkeneko saioan Mikel Lasa, Zuzeu.com-eko editorea, izan zen Nick dut Nik-en. Xoraturikan enpresak martxan ipini duen ekimenaren nondik norakoak azaldu zituen; batetik, jendeari argitzeko zer den hau bezalako albistari digital bat eta bestetik erabiltzaile egin eta idaztera animatzeko.

Hementxe dago erreportajearen bideoa.

Mikel Lasa, nick dut nik, zuzeu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude