ZUZEU zertan den

ZUZEU zertan den

Orainkari horizontala gara. Asko markatzen du horrek, ia dena, egia esan. Baina, hala ere, jende askok galdetzen digu zer den ZUZEU, nork kudeatzen duen, nork zaintzen, nola ordaintzen… Kontu horiek guztiak argitze aldera, hara hemen zenbait lerro, kurtso berriaren atarian.

ZUZEU zertan den

  • Zein da ZUZEUren xedea?

Jaiotze beretik, horizontaltasuna defendatu du ZUZEUk, euskaldunak Interneten bere gogoko ideiak, iritziak, harrikadak,… argitaratzera bultzatzeko asmoarekin. Horregatik ez duzu hemen lerro editorial jakinik aurkituko, nahiz, egia esan behar bada, azkenean euskaltzaleak nagusitzen garen: politika eta euskara izaten dira gairik ikusienak eta eztabaidatuenak.

Ia denetarik argitaratu izan dugu hemen, irainik gabe egin den bitartean. Hori bai, inoiz edo behin trollen erasoa izan denean, edo norbait berariaz eztabaidaren bat hondatzen sumatu dugunean, eginahalak egin izan ditugu urrea eta gorotza nahas ez daitezen. Segur ez dugula beti asmatu, baina ZUZEU gobernatzen duen espirituan, euskaldun orori bere ahotsa erakusten uzteko asmoa dago, horixe baita, hain juxtu, gure izaeraren funtsa.

Hala bada, ZUZEUren egitekorik behinena, orain arte bezala, euskal internet zalearen orainkari horizontala izaten jarraitzea da. Duela bost urte t’erdi sortu zenetik, ZUZEUn 11.500 sarrera argitaratu dira, eta ia 22.000 iruzkin. Erabiltzaileak, ostera, Googleanalyticsen arabera, hilean 20.000 inguru izaten dira, udako hilabeteetan izan ezik.

(StatCounterren audientzia datuak agerian daude beti).

  • Nor da ZUZEUren jabea?

ZUZEU orainkariaren jabe, XORATURIKAN ELKARTE MUGATUA da, ZUZEU kudeatzeko sortutako enpresa eta gaur egun bazkide hauekin osatzen dena: Ritxi Lizartza, Urko Uranga eta Hasier Etxeberria.

  • Nola finantzatzen da ZUZEU?

Hiru bide erabiltzen ditu ZUZEUk ekonomikoki aurrera egin ahal izateko:

– Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzak, urteroko ekimenen bidez lortzen direnak.

– Publizitatea: Gipuzkoa Berria, EmakundeUEUKilometroakDonostiako UdalaMondragon UnibertsitateU Huhezi, EAJ-PNV, EH BilduMintzanet, Maluta argitaletxea

– Beste batzuentzat eginiko lanak: Gaur Donostia, ZuZarautz

  • Nola funtzionatzen du ZUZEUk?

Erredakzioaren gobernuaz, Oier Aranzabal eta Lander Arretxea kazetariak arduratzen dira eguneroko martxan. Noizean behin, Hasier Etxeberria ere bai.

Administrazioa, publizitatea eta diru kontuak,  Urko Urangak kudeatzen ditu.

Garapen informatikoaz, Joseba Karrikiri arduratzen da.

  • Zer egin nahi du ZUZEUk etorkizunean?

Esan bezala, orainkari horizontal izaten jarraitzea du bere zereginik behinena, eta horren harian aurki agertuko du prestatzen dihardugun bere itxura berria.

Hala ere, beste egiteko batzuk ere ezarri dizkio ZUZEUk bere buruari:

ARNASA LUZEA izeneko crowdfunding plataforma, euskal kazetari gazteenei laguntzeko asmotan sortua: erreportaje landua, kronika eta elkarrizketa bereziak. Urrian izango dugu honen berri.

SUKALDEAN mila errezeta bikainetik gora biltzen dituen sukalde errezetategia, landuago, errazago eta eskuragarriago egitea, nola sarean, hala telefono eta bestelako pantailetan ere. Eta nork bere ekarria jartzeko aukera eskainiko duena.

Eta kontu gehiago ere bai ibilian ibiltzeak ekarriko dituenak: Zuzeutb, Oxfamekin lankidetza, Hekimen-en akordioak…

Zeuretzat, beraz, eta zeurekin, bestela ezin da eta egin ZUZEU.

ZUZEU zertan den

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.