ZuZeu Podcast: Zer demontre da podcast bat?

ZuZeu Podcast – Zer demontre da podcast bat?

ZuZeu orainkariak 10 urte bete ditu 2019ko apirilaren 14an eta ZuZeu Podcast sortzea erabaki dugu ospatzeko eta euskal podcastgintza indartzeko. Euskarazko podcastgintzaren ekoizpenean gure ondar aletxoa jarri, euskarazko aukera lehio eta ateak zabaldu, bultzatu, kitzikatu, irakurle, entzule eta podcast zaleen sarea handitu, eta denon artean euskarazko kalitatezko edukiak gozatu eta elkarbanatzea, horixe da xedea, betiko gogo onenaz. Podcast bat zer demontre den azaltzen saiatu gara Izaskun Pérez kazetariarekin eta bidea egin. Podium Podcasten sortzaileetako bat da donostiarra, besteak beste. Gainera argitaratutako lehen saioen aurkezpenak, zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Izan ondo!

Aurkezpen kapitulua: Zer demontre da podcast bat?

Urpeko Bonbarda

Musika podcast saioa da Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbaok gidatua. musikariei egindako elkarrizketak, garai, artista, zigilu edo mugimendu ezberdinei eskainitako monografikoak, bidai soniko kontzeptualak…

Spotify    Apple Podcast    Google Podcast    Ivoox

urpeko

Kaixomaitia, zer duzu?

Euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko podcasta. Kaixomaitia eta Harremanak osasun zentro integraleko psikologo eta sexologoa den Olatz Berastegirekin.

Spotify    Apple Podcast    Google Podcast    Ivoox

Kaixomaitia, zer duzu? podcast

10 minututan

Hezkuntza eta teknologia saioa, azken joerak, aplikazioak eta trikimailuak Maite Goñiren ahotsetik. Labur bezain zehatz askatuko dizkigu teknologiak sortzen dizkigun korapiloak. Ikasteko garaia.

Spotify    Apple Podcast    Google Podcast    Ivoox

Maite Goñik '10 minututan'

Barruan Gaude

Elkarrizketa podcast bat da ‘Barruan gaude’. Oier Aranzabal protagonista baten etxera sartuko da saio bakoitzean eta elkarrizketa bat ekarriko digu, solasaldi intimoa, barrutik kanporakoa, irudirik gabe.

Spotify    Apple Podcast    Google Podcast    Ivoox

Zer demontre da podcast bat?

Bipareta

Hausnarketa eta elkarrizketa saio honetan gai ezberdinak, aditu eta protagonistak zeure intereseko gai ezberdinetan sakonduz.

Spotify    Apple Podcast    Google Podcast    Ivoox

ZuZeu Podcast

BIPARETA podkastaren denboraldi berria

ZuZeuko BiPareta -Amaia Chocarro-

+

zuzeu podcast

(((podcast.eus)))

Euskal Gaizkileak Seriea

ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak aurkezten dute Euskal Gaizkileak Seriea. Beñat Hach Embarekek zuzendutako saio honen kapitulu bakoitzean Euskal Herriko gaizkile doilorrenak ezagutuko dituzu.

Euskal Gaizkileak Seriea

euskal gaizkileak seriea

Spotify     ApplePodcast    GooglePodcast    ivoox    amazonmusic    listennotes

+ zuzeun publikatutako podcast gehiago …

[Makarrizketak] Bertso sortez bi gogoeta

[Paperezko Itsasoa #podcast] Liburutegi Galduak

Tronu Jokua #podcast

[Putzutik plazara] Euskarari buruzko podcastak. Gaur: Bart ikusi dut euskara

Txiribiton Conquisen [Polaina Podkasta 1×01]

[Podcast-a] Lutxo Egia, Lorea Agirre, Kike Amonarriz eta Pello Igeregirekin euskara eta euskaraldiari buruz solasean

Non entzun dezaket ZuZeu Podcast?

ZuZeun eta podcast.eus webgunean dituzu euskarazko podcastak, eta nola ez plataforma ia guztietan entzun ahal izango da: Spotify, Apple Podcast, Google podcast, Stitcher, Alexa, Ivoox edo Pocket Cast-en esaterako.

Spotify    Apple Podcast    Stitcher    Google Podcast    Ivoox

Egin zaitez patroi! Edo nola jarri zure aletxoa ZuZeu Podcast proiektuan

Zer demontre da podcast bat

Zer demontre da podcast bat

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

2 pentsamendu “ZuZeu Podcast: Zer demontre da podcast bat?”-ri buruz